2018/05/11

Arkitektura XIX. mendean


Publish at Calameo


XIX.mendeko arkitektura


Arkitektura Garaikidea: material berriak

Resultado de imagen para puente colgante portugaleteXIX. mendean arkitekturako eredu asko erakusketa unibertsaleko negutegi itxurako pabiloietan aurkitzen dugu, haien arten 1851koa Londonen, Paxtonek egina. Burdina eta kristalezko egiturak lehen erromantizismotik eratorritako gusto batetik bilakatu ziren. Progresoko bertuteak goraipatu nahi zituzten. Burdin forjatuaren elementu gogorrak seriez eginak eta muntatzeko errazak eraikuntza altuagoak egiteko eta erdiko nabeak zabaltzeko aukera eman zuten, modulo erregularrak erabiliz.

Industrializazioko mendeaXIX. mendea gizarte eta kultura industrialeko lekuko izan zen eta honek behar berriak sortu zituen. Joera desberdinak gurutzatu ziren, nahasketako inpresio batekin. Garaia markatuta dago tradizio arkitektonikoa eta teknika, material eta Industri Iraultzak sortutako behar berrien konfrontazioz. Honek bi estilo desberdinen agerpena bultzatu zuen mende osoan zehar mantenduko direla: Historizismoa eta burdineko arkitektura.






Material berrien erabilera eta eraikitzeko teknika berriak garaiko beharrei egokitu zitzaien. Hasieran forma neoklasikoak Europako hiri gehienak zabaldutak zeuden, burgesiaren helburua klasizismoko bertuteak eta aintzak gogoratzea. Erromantizismoak Gotikoa edo Islamiar formak berreskuratu zituen. Estilo hau Historizismo bezala ezagutzen da, estilo desberdinen erabilera suposatu zuelako. Honen bilakaerak eragin handia izan zuen arkitektura dekoratiboaren garapenean eta arte dekoratiboetan. Arte ofizialaren aurkako erreakzio bezala agertu zen. Nazionalitatetako benetako sustraiak berreskuratu nahi zituen, Erdi Aroan gertatzen zen bezala, eta Italiar eraginatik separatu. Arkitektoek eraikitzeko teknika berriak erabili zituzten burdina eta beste materialei esker. Eraikuntza publikoek bulkada izugarria jasan zuten, estilo zahar asko berpiztuz: grekoa, erromatarra, erromanikoa, gotikoa eta beste estilo exotikoekiko gustua zabaldu zen mudejarra, hindi edo txinatarra bezala.
Burdina eta kristalezko arkitektura

Resultado de imagen para torre eiffel
Baina arkitektura garaikidea benetan zabaldu zen hirien garapenarekin Industri Iraultzaren ondorio bezala. Trebideak aukera eman zuen hiriak betiko mugetatik ateratzeko eta inguruetan zabaltzeko. Honek haien irudia eta inguruko zelaiarena eraldatu zuen geltokiak, zubiak eta biaduktuekin azkenean paisaiaren parte bihurtu zirela. Eraikuntza mota hau, oso praktikoa, material berriekin egin zen mugatu gabeko aukerak ematen zutelako arkitekturako iraultzarako bidea irekiz.

XVIII. mendearen amaieran burdineko lehen egiturak agertu ziren eta ingeniarien lana garrantzitsuagoa bilakatu zen, arkitektoekin kolaboratzaile bezala.


Hormako aurreko funtzioa, eraikuntza eusteko, galdu zen burdinaren erabilerarekin. Kristala, industrialki egina, eraikuntzetako argia handitzen lagundu zen eta horregatik espazio handiak betetzen ditu, horma ordezkatuz eta barrualdeak argitzeko arazoa konponduz. Gainera momentu honetan elektrizitatearen aurrerakadak aukera eman zuen eraikuntzen altuera handitzeko igogailuak zeudelako eta bentilazioko arazoak konpondu ziren ere. Eraikuntzako barruko eta kanpoko komunikazioa posible zen material berriei esker.

Eraikitzeko teknika berriak eta aldez aurretik seriean prestaturiko elementuek posible egin zuten eraikuntza publikoen ekoizpen masiboa: galeriak, negutegi itxurako tren geltokiak, liburutegiak, merkatuak; eta baita eraikuntza pribatuak ere: almazenak, lantegiak. Eliza eta aristokraziako eraikuntzako monopolioa bukatuta zegoen. Honen ondorioz, espazio aske, argi eta funtzionalak diseinatu ziren gizarte industrialeko beharrei egokitua.

Aukera hauek guztiak Paxtonek 1851ko Londoneko Erakusketa Unibertsalerako diseinaturiko Kristalezko Jauregian ikusi ziren. Eraikuntza ikaragarria zen, errekorra zen garai batean eraikia eta prezio onekoa aldez aurretik ekoiztutako materialez egin zelako. Negutegi gigante bat zen espazio zabala eta argia sortzen zuela pentsatuta zegoen helbururako aproposa zela.

Material antzekoekin egindako beste eraikuntza bat Eiffel Dorrea da, Eiffelek diseinaturikoa 1889ko Pariseko Erakusketa Unibertsalerako. Paxtonekoa bezala Madrilgo Erretiroko Kristalezko Jauregia da, Velazquez Bosco-k egina. Material berri hauek erabili ziren ere Madrilgo Atotxako tren geltokian.


Modernismoa

XIX. mendeko arkitektura kontraesan handiak izan zituen: mugimendu guztiek hizkuntz aberri bat aurkitu nahi zuten, haien garairako egokia baina, era berean, eskura zituzten teknika berrienak erabiliz. Testuinguru honetan jaio zen Modernismoa.

Modernismoak estilo modernoa izan nahi zuen, mende berrirako egokia. Ez zituzten harremanak mantendu nahi lehenaldiarekin eta material berrietan oinarritzen ziren. Nazioarteko estiloa izateaz gain arteko esfera garaitu zuen dekoraziora iristeko, arkitektoen kontrolpean. Etxeetatik metro geltokietara eta altzaritik barne dekoraziora edo jabeen jantzietara zabaltzen zen. Izen desberdinak jaso zituen zonaldearen arabera: Modernismoa Espainian, Art Nouveau Frantzian, Modern Style Britainia Handian, Jugedstil Alemanian eta Sezession Austrian.


Britainian Handian diseinuen edertasun faltak, kate ekoizpenaren monotonia eta alienazioekiko beldurrak William Morris diseinuko eta artisautzako balioak berreskuratzera eraman zuen mugimendua sortzera eraman zuten. Ideia berdinak kontinenteko beste tokietan zabaldu ziren ere.

Estiloko lehen adierazpenen artean Belgikan Victor Hortak egindakoak daude, Tassel Etxean aplikatu zituela (1892). Arkitekturako kontzeptu berri bat garatu zuen burdinaren erabilera arrazionalean oinarritua baina era espresibo eta dekoratibo batean egitera uko egin gabe, birdefinituriko bihurgune eta lerroen erritmoaz bai zutabetan, ornamentuetan edota lore formako elementuetan.

Belgikatik prentsari esker Europa osora zabaldu zen, Katalunian esparrua proposa aurkituz ilusioz beteriko burgesen artean. Hemen garaiko arkitekto onenetariko eta ospetsuenetariko bat bizi zen, Gaudí (1852-1926) arkitektura plastikoak, ia eskulturalak natura imitatzen duela. Beste artista espainolak dira Domenec I Montaner eta Puig I Cadafal. Bartzelonan modernismoa beste aspektu kultural guztietara zabaldu zen, Rusiñol bezalako pintoretan, Ramón Casas eta Nonell.

Estilo berria arkitekturako dekorazioan oinarritzen zen. Teoria hau marrazkidun aldizkarietan agertu zen eta diskurtso eta erakusketetan ere. Era honetan herrialde bakoitzean bere berezko ezaugarriak izango dituen estilo bat jaio zen. Belgika, Frantzia eta Espainian bihurgunea keta loreak nagusi ziren bitartean Britainia Handia, Eskotzia edo Alemanian geometrikoa da. Laburbilduz, eklectizismoaren aurkako erreakzio aizan zen. Honen inspirazioa pintura sinbolistan bilatu behar da.

Arte dekoratiboetan kalitatea eskaini nahi zuen ekoizpen industrialaren masibotasunarena urka. Aspektu honetan Britaniar Arts and Crafts mugimendua jarraitu zuten. Kontinentean ez zen bakarrik agertu kate ekoizpenarena urka baina artea eta industria elkartzen saiatu ziren eguneroko bizitzan erabiltzen diren produktuak agertzen dira lan hauetan.
Arkitekturan lerroaren flexibilitatea, sinuosoa eta dekoratiboa egin nahi zuten. Kolorezko materialak erabiltzen zituzten: barrak, balkoiak eta euskarriak burdinezkoak egiten ziren. Material berriek arkitektoari askatasunez lan egiteko aukera ematen zioten. Haiek ondoz ekiten materialen ezaugarriak eta izandako aurreko esperientziaz.


Barrualdeak era sinuoso eta lerro sentzualez egiten ziren, joera naturalistarekin. Obra armonikoenak askatasunez eta fantasiaz sortu ziten. Plazerra lortu nahi zuten edertasuna eta ongizatea konbinatuz.

Materialak barietate handikoak ziren: burdina, mosaikoa, egurra. Lerro bihurgunetsuak luzatzen ziren horma eta zoluetan, metafora begetal bat bezala. Lana organikoa da, naturatik eratorria; lorea erabiltzen da dekoratzeko atmosfera lagun batean. Ekoizpeneko gune nagusiak Frantzian, Belgikan, Alemanian eta Austrian egon ziren. Autoreen artean aipa daitezke Victor Horta, Van de Velde eta Otto Wagner Vienan.

Ingalaterran, Glasgow-en Mackintosh art nouveauko era berri bat garatu zuen baina lerro zuzenez. Glasgoweko Arte Eskolan, bi etapatan bukatua, material garaikideak estilo dotore eta angeluz betetako batean erabil izuen. Adreiluko forma sinpleak keta kanpoko harriak eraikuntza barruan nolakoa den adierazten dute, leihoen ilarek barruko espazioa keta kanpoko munduaren arteko konexiorako balio duten bitartean. Leihoak, modilioiak, atea keta hesiturak burdina eta forma geometriko dotoreak erabiltzen dituzte. Diseinu sinple honek kontraste handia sortzen du historizista estiloan egiten diren obrekin alderatuz.

Belgikan Art Nouveau Bruselasen garatu zen Victor Horta eta Henry van de Velderekin. Mackintosh bezala, estilo berria sortzen saiatuz iren, erreferentzia historikoetatik kanpo. Era normal batean ekoiztutako burdina erabiltzen zuten baina era berri batean aplikatzen zuten. Bruselasko Tassel Hotelean non egiturako elementuak bistan uzteaz gain euskarriak landare motako elementua bilakatu ziren.

Frantzian Hector Guimarrek metroko geltokietako sarrerak diseinatu zituen Parisen metala eta burdina erabiliz era bihurgunetsu batean konbinatuz. Adibide hauek ondo definitzen dute forma naturalistekiko zaletasuna.

Art Nouveau garatu zen ere germaniar hizkuntzako hainbat hirietan, garrantzitsuenak Munich, Darstad eta Weimar Alemanian, Viena Austrian izanik. Toki hauetan Jugendstil (estilo gaztea), edo Die Jugend (Gazteak) izenekin ezagutzen zen.


Vienan era desberdin batean garatu zen. Klimt pintorearen zuzendaritzapean, artista eta arkitekto gazteek Wiener Sezession izeneko mugimendu bat sortu zuten artearen kontserbadurismoaren aurka. Estilo historikoak bastertu zituzten baina haien forma kasko sinplifikatuz iren. Forma organikoak erabili beharrean lerro zuzenak nahiago zituzten. Artisten artean Endell eta Olbrich daude.


No hay comentarios:

Publicar un comentario