2015/06/12

Imanol Gonzalez jaietako kartel lehiaketako irabazlea


Imanol Gonzalez Urritxe institutoko 4 DBHko ikasleak jaietako kartel lehiaketa irabazi du. Kartelean Amorebieta-Etxanoko gune esanguratsuak eta jaietako koloreak agertzen dira. Irabazlea 16 urteko ikasle zornotzarra da, Imanol Gonzalez Estepa, eta 1000 euroko saria lortu du. Epaimahaiak lau kartel finalista aukeratu ditu, aurkeztutako 21 kartelen artean, eta jai batzordeak aukeratu zuen irabazlea atzo horien artean irabazlea. Aurtengoa, bigarren aldia izan da lehiaketa herriko gazteei mugatzen dena eta epaimahaitik aurkeztutako lanen kalitatea eta originaltasuna azpimarratu da.