2012/04/26

"Zerutik sua dator!" bonbardaketen 75. urteurrena -

Bizkaiak pairatutako bonbardaketak eta hauen ondorioak oinarri dituen dokumental honen helburua, memoria historikoa gizartearen ikuspuntutik berreskuratzea da. Horretarako Bizkaiko erru eta belaunaldi desberdinetako herritarrek ikusentzunezko antzezpenak egiten dituzte, bai eta itzaltzen utzi nahi ez duten su baten inguruan eztabaidatu ere. “Zerutik sua dator!” asmo handiko egitasmoa da. Proposamen original bat ekarri nahi duena. Orain arte dokumental historikoen alorrean ikusi gabekoa. Gizartearen parte hartze zuzena oinarrian duena. Lan metodologian berritzaile izan dena, topaguneak sortu dituena, elkarbizitzarako lana eta iritziak zein bizipenak elkar trukatzea erraztu duena. Gaur egungo suaren inguruan bildu eta iraganeko sugarrek ahanzturarik gabeko etorkizuna sumatzen lagunduko digun toki bat da “Zerutik sua dator!”

2012/04/14

Martin Luther King eta Malcon X

Berdintasun zibila lortzeko borroka- mugimendua sortu ziren Estatu batuetan. Martin Luther King eta Malcon X izan ziren pertsonai garrantzitsuenetarikoak. Biak erahilak izan ziren