2010/01/26

aurkezpena

Gaur egungo antropologiaren inguruko ikerketek adierazten dutenez, gizakia beste animaliengandik bereizten duten zenbait elementuren artean sormena, abstrakzioa eta irudimena bezalako gaitasunak dira. Horiek guzti horiek dira, hain zuzen ere, arte deitu izan den ekimenaren jatorrizko tresna batzuk.
Horretaz aparte, jakina, sormenezko lanez gain (musika, poesia, pintura, eskultura...), bestelako akuiluek eragina izan dute kulturaren historian zehar. Hortxe ditugu, besteak beste, elikagaia lortzeko beharra, inguru geografikoak eragiten dituen erantzun kultural ezberdinak, erlijioak edo izpiritualtasunak bultzaturiko ekarpenak, unean uneko botere politikoak edo ekonomikoak beren alde lerratutako erantzunak, etab. Hau da gure historia osatu duten elementu batzuk.

Nire helburua blog honetan ikasle eta irakasleentzat materiala ipintea da; arte, historia zein musikakoa, denon artean euskeraz dagoena gehitzeko, eta ezdaugoena beste hizkuntzetan ikusi gero egokitzeko.