2016/11/19

Apokalisiseko lau zaldunak. Esanahiak
 1.- ZALDI ZURIA: GARAIPENA
Norberaren egoaren sinboloa. Egoa kontrolatzeko marraztu, ezagutu, identifikatu behar. Pertsonok gure egoaren menpe gaude, konturatu ez arren. Gure egoaren jabe izateak lagungarri da bere menpe ez jausteko, harrokerian ez erortzeko.

2.- ZALDI GORRIA: GERRA
Gerrak gorrotoa adierazten du, guk barruan daramagun ezinegonaren emaitza. Energia hauek bideratu behar dira, ez izkutatu. Munduan gertatzen denaz kezkatzen gara, baina lehenengo gure baitan gertatzen dena konpondu behar dugu.

3.- ZALDI BELTZA: GOSEA
Gizakiok gozez jaiotzen gara. Gosea era ezberdinetan adierazten da. Gure gorputzak hainbat gose mota dauzka. Instintoa jakituna da, baina erreprimiduta dago. Kontua da gosea asetu behar dela, eta guk horretarako bideak jorratu behar ditugu.

4.- ZALDI ZURBILA: HERIOTZA
Hasieraren amaiera edo amaieraren hasiera. Denok hilko gara, goizago edo beranduago. Bizitza ondo gozatzeko heriotzaren konszientzia izan behar dugu. Heriotzaren presentziak bizitzaren momentuak bere osotasunean dastatzeko indarra ematen digu.