2010/02/22

gauzen historia

Gauza guztiak, sortu egiten direnetik, salmenta eta erabileraraino, gure bizimoduan eragina dute nahiz eta guk jakin ez...





5 comentarios:

  1. Bideoa oso ondo eginda dago. Denok ulertzeko moduan azaltzen ditu kontzeptuak eta munduaren egoera orokorrean. Ados nago kontatzen duenarekin, ez dugu burua erabiltzen gure kontsumismo bizitzan eta inkonstienteki bada ere kanpotik jasotzen ditugun estimuluak gauzak erostera bultzatzen gaituzte. Planeta suntsitzen ari gara, bai eta gelditzeko asmo handirik erakutsi ez dugunez, horrela jarraituko dugula uste dut, bukatu arte. Bideoak arrazoia dauka baina gauza batzuk gehiegi esajeratzen dituela uste dut. Badakit asko kontsumitzen dugula, baina bideoak azaltzen duen amaigabeko zirkulu hori ez zait guztiz egiazkoa iruditzen. Batzuk jarraituko dute zirkulu horretan biraka irten gabe, baina nik, ez dut horrelakorik ikusten nire inguruan, jendea ez da pozago bizi erosteagatik. Egia da behar ez dituen gauza asko erosten ditugula baina ez gara pozago sentitzen horregatik eta ez gara horretarako bizi. Beste gauza bat ere gehiegizko iruditu zait. Aipatzen du gure eguneroko gauzak egiterakoan toxikoak erabiltzen dituztela fabrikek eta horiek oso oso kaltegarriak direla gure osasunerako. Hori horrela bada nola da posible nire izebak adibidez koltxoi toxiko berdinaren gainean hainbat urte lo egin ostean 75 urterekin oraindik primeran egotea?
    Detaile esajeratuak alde batera utzita orokorrean bideoa gomendagarria iruditu zait, mundu guztiak ikusi beharko lukeena ,kontzientzia zerbait esnatzeko eta asko ez bada ere kontsumitzerakoan burua erabiltzeko.

    ResponderEliminar
  2. Uste dot bideoa nahiko dezente dagoela egina, askotan pentsatzen dugu gurea dela mundua, eta ez da holan, ez gara munduko zilborra nahiz eta holan pentsau.
    Betidakin pentsamendu "neandertal" horrekin bizi gara, bueno zuzentzen dut, neandertal gizona orain dagoen bizitzeko erarekin konparatzen ba dugu insultatzen egongo hinateke.

    Alde hori bestera utzita eta bideoarekin sakontzen, aipatzekoa da ere AEBn duten pentsatzeko era, bideo hau Amerikarentzat zuzenduta dago eta seguru aski horko %95ari bideoa,beti gertatzen den moduan, ikusitakoan izugarrizko kolpea eraman duela, eskuar burura eramanda, baina zer gertatzen da 10 minutu beranduago? ikusitako guztia ahaztuta dago!

    Gero pentsatzen dugu zelako desgraziak diren adibidez Haitikoa, orain egon den katastrofea Chilen, uholdeak.... ez da kanpoan bakarrik gertatzen, Andaluzian gertatu dena....
    Zer espero dugu planeta apurtzen hari ba gara? merezi duguna dugu, bideo honek eskola , zinemaldi edo honelako lekuetan egongo beharko zen , ez bakarrik bideo hau baizik eta mota honetako guztiak. Gainera bideoan oso ondo azaltzen duenez, gobernua eta aberatzei ez zaie ardura.Gure bizimoduaren oinarriak moralak izan beharrean kontsumistak dira,irudian eta erosketetan oinarrituz.

    Hainbat gauza agian exageratu dute, baina egia da. Azkenik, jakin beharra dago honelako gauzekin egiten dugun aztarna eta zor ekologikoarekin munduari ez zaio asko geratuko.

    ResponderEliminar
  3. Nire ustez, bideo hau oso ondo definitzen dau gaur egun gure planeta, gure mundua zertan datzan. Gaur egungo gizartearentzat garrantzitzuena dirua edukitzea eta besteak baino geiago izatea baio ez da,horretan laburbiltzen da gure gizartea. Eta honek zertara garama?ba horretara, kontsumitzera. Badirudi materialki gehien duena balio haundien duen pertsona dela, besteak askorik ez dauriela balio. Ziur aski guk ez gara lehenengoak bideo hau ikusten eta ez gara askenak izango ere, baina ziur nago baita ere ikusten duten askok honen aurrean erreflexiorik ez dutela egingo eta egitekotan ez dira honekin ados egongo (askotan beraiek asko kontsumitzen dutelako) edo bost minutu igaro ondoren entzudakoaz ahastu eta etxe azpiko dendara joango dira beharrezkoak ez diren gauzak erosteko. Honela da, bai telebistan ikusten ditugun iragarkiak, bai kaleetan ikusitakoak eta baita boteretsuak direnak gizarte hau engainatu, hau da, gu engainatu gaituzte eta buru gabe kontsumitzera eraman gaituzte.

    Hau guztiaren ondorioz planeta apurtzen hari gara eta askok badakigu baina danon artean zerbait egin ezean gauzak honela segiduko dabe.
    Hala ere, esan behar dut badaudela bideoan exageratuak dauden gauzak, adibidez almohadak toxikotasun hori edukitzearenak ez nau guztiz kobentzitzen ze asken fineak toxikotasun hori gur osasunerako ez da batere ona eta igertu egin beharko genuke hori, hau da, inork ez zuen almohada bat erabiliko.

    Bukatzeko eta laburbilduz esan nahi dut denok konturatu beharko ginatekeela egiten hari garenaz, ez bakarrik gugaitik baizik eta gure lurragaitik. Diruari eta aberasteari garrantzia kendu beharko litzaioke.

    ResponderEliminar
  4. Bideo hauxe ondo azaltzen du gure planeta apurtzen ari garela pixkana-pixkana kontsumo masiboaren ondorioz eta inork ez duela ezer egiten gobernuak beste leku batera begiratzen dabielako.

    Bideo ikusita neukan eta ikusten dudan bakoitzean arduratuta usten nau gure planeta dela eta.Egia da gaur egun oso kontsumistak garela eta jendea erosten du erosteagatik nahiz eta erosten dituzten gauza batzuk ez erabili.Egia da orain antzinan baino dirua eta aberatsak garrantzia handia dueta eta baita ere esan beharko luke bideoa apur bet exajeratuta dagoela adibidez alhomada-rena.Hori egia izango bazen nik esangotzut nork erabiliko duen lo eiteko.Eta nire galdera da,gaur egun ze gauza ez dago eginda elementu kimikoz?

    ResponderEliminar
  5. Mundu guztia bideo hau ikusita petsatzen hasi behar ginateke zer gertatzen hari den gure lurrarekin.

    Gero eta gehiago kontsumitzen dugu eta arrazoiak garbi daude, inguratuta gaude iragarkietaz telebistan, kalean,irratian eta ziur nago beti egongo dela norbait, faktore honengaitik zeozer erosi duela eta gero betiko galdera planteatzen dena: zergaitik erosi dut nik hau?, eta ezetz esaten duena gezurretan dabil, merkataritza eta bere kualitateak produktuak saltzeko eragin handia dutelako guregan.

    Atentzioa deitu dozten gauza bat almohadak toxikoak direla izan da , eta egunero erabiltzen dugun ia gauza gehienak toxikoak direla ere, aspektu horretan uste dut apur bat gaineratu duela, ze orduan guk ere toxikoak gara? gure bizitzaz arduratu behar gara mobilak,telebistak, ALMOHADAK eta guzti erabiltzen dugulako?

    Beste alde batetik bideo hau oso ondo dago erreflexionatzeko eta konturatzeko nola doan mundua, baina zoritxarrez egongo dira pertsona askok ez zaiela importazen gertazen hari dena, eta pertsona hoiek laguntzen ez badute horrela jarratu dugu mundua amaitu arte.

    ResponderEliminar