2013/05/18

Videla hil da

Videlari bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten 1985ean estatu terrorismoagatik, baina Carlos Menem presidenteak indultua eman zion 1990ean. Haur lapurtuen auziagatik, 1998an berriro kartzelara sartu zuten, baina hilabetera etxeko espetxealdia onartu zioten.

 Nestor Kirchnerren agintaldian barkamen legeak indargabetu eta indultuak bertan behera utzi ondoren, 2008an sarrarazi zuten berriro espetxean, eta 2010ean bizi guztiko bigarren zigorra ezarri zioten, gizateriaren aurkako krimenengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario