2013/02/22

Ona izatea


Zer da ona izatea?
Zer nahi du esan erlatibismoa?
Dena justifikatu daiteke? Zergatik?

20 comentarios:

  1. Ona izatea da, gaiztokeria falta. Pertsona bat ona egiten da eta ez da berez jaiotzen. Hau da, pertsona bat ona izateko hainbat kualidade eduki behar ditu. Pertsona bat ona da, besteengan intereses pentsatzen duena.

    ResponderEliminar
  2. Dokumentaleko protagonistak dioenez, ona izatea okerkeriarik ez egitean datza. Hau da, gainerako pertsonendako zerbait txarra egiten duena gaiztoa da eta ez badu ezer txarrik egiten ona da. Pertsonak onak edo gaiztoak diren jakiteko beste modu bat dago, besteengan pentsatzen duena ona da.

    Ekaitz Aldecoa

    ResponderEliminar
  3. Jone Abajo 4.A

    Pertsona ona izatea gaiztokeriaren gabezia da. Pertsona onak ez badaude, ez dira txarrak egongo, eta txarrak ez badaude ez dira pertsona onak egongo. Pertsona ona izatea besteengan pentsatzea, laguntzean eta abarretaz arduratzea da.

    ResponderEliminar
  4. Jon Barrutieta 4A

    Ona izateko gure burua garbitu behar dugu eta besteengan pentsatu behar dugu, gaiztokeriak alde batera utzita.

    ResponderEliminar
  5. Nora Narbaiza 4A

    Ona izatea norberak pentsatzen duenean oinarritzen da, hau da, bakoitzaren ideala. Ez dago argi zer den, ona izatea txarra ez izatea esan daiteke eta alderantziz. Ez dago pertsona onik ezta txarrik. Ona pertsona ona izateko txar bat egon behar da, ostantzean ona ez da besteetatik desberdintzen.

    ResponderEliminar
  6. Gaiztokeria faltan dago ona izatea, demostratzeko era bat besteengan pentsatzean dago.Hau da, persona txarrak badaude ez dira onak egongo eta onak ez badaude ez dira txarrak egongo, persona batez da ona jaiotzen, ona egiten da.

    iker villanueva 4A

    ResponderEliminar
  7. Ona izatea, gaiztakeriak egitearen gabezia da. Pertsona onik gabe ez lirateke gaiztorik egongo eta alderantziz, txarrik gabe onak ez lirateke hain onak izango.

    JON URRESTI

    ResponderEliminar
  8. Ona izatea da, gaizkiaren falta dagoenean gertatzen den erreakzioa pertsonen izakeran. Besteengan pentsatzen duen pertsona ona da bera ez den batenganako interesa adierazten duelako. Ez dakigunean zer den ona edo txarra izateari, erlatibismoa deitzen diogu eta baita ez dagoenean bietako izaera absoluturik ere.
    Ezin da dena justifikatu batzuetan gauza ezmoralak egiten dira eta sarritan barkatu egiten dira kargu garrantzitsua daukatelako gizarte mailan.

    Irune Alonso

    ResponderEliminar
  9. Ez dago argi zer den ona izatea, ona txarraren absentzia dela esan daiteke. Ezin da pertsona bat ona den edo txarra den esan, hori bakoitzak pentsatzen duenaren araberakoa baita, hau da, niretzako gaizki dago emakume bat estalita joatera behartzea, musulman askok egiten duten bezala, baina hori haien kultura da, eta haientzako ez dago txarto, ez dute uzte jokabide txarrik dutenik (horri erlatibismoa esaten zaio), beraz, portaera hori ona edo txarra den esan daiteke?

    Nire ustez, ona izatea besteengan pentsatzea da, zure burua besteen atzetik jartzea… baina ala ere, horrelako ekintzak eginda ere txarra izan zaitezke. Gaia konplexua da, eta oso zaila azaltzeko, baina nik uste dut inor ez dela guztiz ona, guztiok ekintza txarrak egiten ditugulako.

    Edurne Galizia

    ResponderEliminar
  10. 1- Bideoan esaten dena da, existitzen den guztia erreakzio bat eragiten digula. Ezer baino lehen, egiten dugun guztia epaitu egiten dugu gauzak onak edo txarrak aurkezten zaizkigun, pentsatu aurretik ere.
    Beste alde batetik, nik ulertu dudana bideoan izan da; ona izatea txarraren beharra dela eta alderantziz. Nire ikus puntutik ez dago onik eta txarrik bakoitzak bere erara ikusten ditu gauzak, ni ona naizela esan ahal dut baina beste pertsona batek joera oso txarrak dituela esan ahal du.

    2-Erlatibismoan ona eta txarra ez da existitzen, ona izan daitekeena kultura baterako beste batean txarto dagoela esan daiteke.

    3- Bideoaren arabera, Emanul levinas filosofoak esaten zuen; justifikatu egin behar dugula justifikatu egin ezin dena. Justifikatu ezin denaren aurrean aurre egin ona den justifika ezina.
    Nik uste dut, dena justifikatu ahal dela. Beste pertsona batek txarto edo ondo egin duenean beti zergati bat egongo da eta horrela justifikatuko du. Adibidez; pertsona bat beste bat hiltzen badu tiro batez, tiroa bota dionak zergati bat edukiko du bere kulturak eskatzen duelako, diru asko ordainduko duelako, zoro dagoelako… beste gauza bat txarto edo dagoen esatea baina beti justifikazio bat egongo da.

    OLATZ DUÑABEITIA

    ResponderEliminar
  11. Ona izatea, gizakiok dugun jarrera positiboa da,hau da, berekoiak ez garenean ,beste pertsonengan pentsatzen dugunean edota beste pertsonengan gauza txarrak gertatzea desiratzen ez ditugunean.
    Bietako bakoitza ez dakigunean ona edo txarra den erlatibismoa esaten zaio.

    MARINA GARITAGOITIA

    ResponderEliminar
  12. Denok pentsatzen dugu, bakoitza ona dela. Egiten dituen gauzak ondo eginda daudela, nahizta txarto eginda egon. Pertsona onik gabe ez lirateke txarrik egongo eta alderantziz. Kasu batzuetan justifikatu gabe gauzak parkatu egiten dira eta ez zaizkie garrantzirik ematen.
    Gorka González

    ResponderEliminar
  13. Ona izate bestei laguntzea da, edo ez jotzea edo ta bestei iraintzea denok uzte dugu onak garela baina ziurrenik badaukagu gure gauzak txarra. Azken finean ona izatea jarrera bat besterik ez da. Erlatibismoa bakoitzak daukagun ikuspuntua da ona izatea edo txarra izateaz, adibidez pertsona bati ondo iruditzen zaio jotzea eta beste bati ez zaio ondo iruditzen orduan pertsona batentzako txarra zara baina bestearentzako ona. Bai nire uztez dena justifikatu daiteke zergatik pertsona batek ez ditu gauzak egiteagatik egiten gauza ona ala txarra izan arren. Eta gainera ez zara txarra bat batean bihurtzen arrazoiren bat egon behar du beti.

    IZARNE SAN ANTON

    ResponderEliminar
  14. 1- Ona izatea maltzurkeriarik ez egitea da. Baina pertsona on barik ez dira gaiztorik egongo eta alderantziz, orduan pertsona txar barik, onak ez dira hain onak izango.
    2- Erlatibismoa bakoitzak daukan kontzeptu bat da. Bakoitzak bere ikuspuntua dauka, ez dauka ez egiarik ezta baliotasunik ere. Baina balio subjektiboa eta erlatiboaren ezberdintasunak ditu.
    3- Bideoak dioenez, dena justifikatu egin behar da eta adoz nago. Nire ustez guk egiten ditugun ekintza guztiak justifikatu behar dira, batzuetan gauzak ez direlako naitaz egiten eta bere zergatia egon behar da.

    ANE SAGASTAGOIA

    ResponderEliminar
  15. Ona izatea ezin da zehatz mehatz definitu, batentzako ona dena bestearentzat txarra delako. Historian zehar ona izatearen hainbat teoria ikusi dira, ona izatea gaiztokeriaren gabezia dela, bat egoteko bestearen beharra dagoela, edota ona izatea, pentsatzea dela eta txarra ezjakintasuna. Kultura batentzako ondo dagoena beste batentzako txarto ikusita egongo da horregatik ezin da jakin zer den ona izatea. Bakoitzak iritzi bat izango du jarrera honekiko.

    Erlatibismoaren arabaera, ona izateak edo txarra izateak ez du esanahi bakarra, ez unibertsala, ez objetiboa.

    Dena justifikatu daiteke. Gauza justifikaezinenari ere arrazoiak bilatzen saiatzen gara “txarto” egin zuenak zergaitik egin zuen ulertzen saiatzeko.

    NAIARA PORRAS

    ResponderEliminar
  16. Pertsona ona izatea gure bizitzako beste edozer gauza baino garrantzitsuagoa da, edo hala izan beharko luke. “Ongia” ideal oso handia da. Ona izatea, zure ekintzek baliagarritasun edota onuragarritasuna dutela pentsatzea da, nahiz eta, batzuetan gauzak zuk nahi ez bezala atera. Zer izango litzateke kontzienteki mina eragin duena, baina ondoren damutua izan dena? Egia da damutasunak ez duela atzera bueltarik eragingo, eta eragindako mina barkaezina izan arren eta benetako zigorra merezi arren, pertsona ona izango litzatekeela uste dut. Edozeinek joka dezake modu txarrean momenturen batean, edozeinek mindu dezake beste norbait, baina edozein ez da eragindako galeren kontziente. “Txarra” den zerbait egin duzula badakizu, ona izatea zer den jakingo duzu.
    Erlatibismoa bi mugen arteko ideia dela esan dezakegu. Batzuek “ona” izatearen ideia erlatiboa dela uste dute, hots, ez dagoela pertsona onik ezta txarrik.
    Gauza guztiak justifika daitezkeela diot, baina justifikazio guztiek ez dute baliagarritasun maila bera.


    IRATI BEREINKUA

    ResponderEliminar
  17. 1-Ona:
    Pertsona ona izatea, bokazio-eta erabakia-ona egiteko edukitzea da.Ba daude "ona" (el bien) ez dela esistitzen pentsatzen dutenak eta hori pertsona bakoitzaz edo egoeraz dependitzen dela. Zer gaitik eta ona den gauza bat beste batentzako txarra izan daiteke . Eta momentu batean ona izan daitekeena, agian ez liteke beste batean izango.
    2-Erlatibismoa:
    Unibertsalki baliozkoak diren egiak lortzeko aukerarik ez dagoela uste duen ideia da;subjektu bakoitzaren esku dago dagoela baizik.
    3-Justifikatu:
    Nik baietz pentsatzen dut, pertsona bakoitzak nahi duena edozein gauzarekin justifikatu ahal da. Nahiz eta justifikazio hori erreala ez izan.

    Meriem Aboubi

    ResponderEliminar
  18. Zer da on izatea?
    Dokumentaleko protagonistak dioenez, ona izatea okerkeriarik ez egitean datza. Baina nire ustez ona izatea ezin da zehatz mehats definitu, batentzako ona dena bestearentzat txarra izan ahal da.

    PAUL URIBELARREA

    ResponderEliminar
  19. Zer da ona izatea?
    Ez da ona edo txarra izatea, pertxonak ez gara onak edo txarra, bakoitza den modukoa da meta batentzako ona dena veste batentxako pertxona txarra izandaiteke .
    Zer da erlatibismoa?
    Ona izatea ez dago argi, pertsonak pentsamendu berak ez dituztelako
    Dena justifikatu daiteke? Zergaitik?
    ez, dena ezin daiteke justifikatu badaude gauza batzuk injustifikableak direla eta guk, pertxonok batzutan justifikatzen ditugu.
    Dena ezin daiteke justifikatu justifikaziorik ez dutelako , persona bat inoiz ezin daiteke hil, hil egiten baduzu ezin duzu justifikatu

    Andeka alonso

    ResponderEliminar
  20. Zer da ona izatea?
    Ona izatea okerkeriak ez egitea dela esaten du. Baina nire ustez pertsona batentzat gauza on bat beste batentzat okerkeri bat da.
    Zer da erlatibismoa?
    Erlatibismo morala, ona eta txarra gizatalde bakoitzak bizimoduaren araberakoak direla defendatzen duen jarrerari deritzogu.

    Imanol Tera 4.B

    ResponderEliminar