2018/05/15

Pintura erromantikoa

 EZAUGARRI OROKORRAK 



  • Neoklasikoa garatu zen aldi berean: XIX.mendeko lehen hamarkadetan.
  • Frantzian agertuko da, baina Alemanian eta Ingalaterran ere garrantzia izango du.
  • Testuingurua: Frantziar Iraultza, Gerra napoleonikoak, aintzinako erregimenaren gainbehera, burgesiaren finkapena, proletalgoaren agerpena, industria iraultza,...etab.
  • Neoklasikoek, arrazoian duten "fedea" galtzen dute.
  • Sentsibilitate berria agertuko da (errebelatzeko modu berria).
  • Subjektibotasuna, pasioa, irudimena, goraipamena,...nagusituko dira.
  • Gai oso bariatuak: natura, paisaia, historikoak, exotikoak (Ekialde eta Afrikako gaiak),...
  • Teknika desberdinak: olioa, akuarela, grabatuak,...
  • Ehunduraren garrantzia.
  • Lerroa desagertzen joango da koloarearen mesedetan.
  • Argiak berebiziko garrantzia izango du.
  • Konposizio dinamikoak.
  • Artista aipagarrienak: Gericault eta Delacroix (Frantzian), Friedrich (Alemanian) eta Turner (Ingalaterran).


Askatasuna herriaren gidari



Egilea: Eugene Delacroix (1798-1863).
Estiloa: Pintura Erromantikoa.
Kokapena: Louvre Museoa (Paris).
Teknika: Mihise gaineko oleoa.
Testuingurua: Neoklasizismoa garatu zen garai beretsuan mamitu zen estilo erromantikoa. Kasu hontan, kontutan hartu behar dira XIX.mendeko lehen hamarkadetako iraultzak (1820, 1830, 1848) eta nola liberalismo nazionalista sustatuko den.
Gaia: Erabat erromantikoa da hemen jorratzen den gaia. 1830.urtean Pariseko herriak gidaturiko altxamenduari egiten dio erreferentzia margolan honek. Karlos X.a erregearen (Frantziako errege 1824-1830) aurka, zeinak Parlamentua eta prentsa askatasuna kenduko dituen. Luis Filipe Orleanskoak jarraituko dio tronuan (“errege burgesa”). Altxamendu edo iraultza horren irudikapena daukagu margolanean. Herriak, bere altxamendu hortan, ez zuen buruzagi konkreturik izan, hortik “Askatasuna herriaren gidari gisa”.
Konposizioa: Piramide itxurako konposizioa ageri da (Delacroix-en hezkuntza klasizista nabaria da).Goiko erpina Frantziako banderak osatzen du eta hildakoen gorpuek piramidearen oinarria, horrela orekadun konposizio bat lortuz. Askatasuna irudikatzen duen emakumearengan sortzen den kontrapostoa argia da.
 Kolorea: Kolore ilunak nagusitzen dira; beltza, marroixka, grisa, okrea,…. Kolore ilun hauen monotonia, Frantziako banderaren koloreekin (txuria, gorria eta urdina) apurtzen da. Kolorea marrazkiaren gainetik gailentzen da.
Argia: Margolan honetan sortzen diren argi-itzal efektu bortitzek Caravaggio jeinu italiarra dakarkigute gogora. Argiaren trataerarekin ingurune irreal bat sortzen du Delacroix-ek.
Elementu sinbolikoak: Umeak, gazteak eta helduak irudikatzen dira; langile klasea, burgesak eta soldaduak. Guztiek defenditzen dute “askatasuna”, frantziar estatuarekin identifikatzen dena. Txapelarekin ageri dena margolariaren autoerretratua da, klase burgesa errepresentatuz. Bere alboan ageri den gaztea (arropa kaskarrekin) langile klasea irudikatzen du. Askatasunaren ezkerraldera bi su-armekin ageri zaigun umeak frantziar gizartearen etorkizuna sinbolizatzen du.
Perspektiba: Margolanaren hondoan ageri zaizkigun eraikinek eta keak ematen dute sakontasun sentsazio hori.
Bere bestelako obrak: Sardanapaloren heriotza, Argeleko emakumeak, Chopin konpositorearen erretratua,...etab.

La Meduse ontziko baltsa. 1819. Gericault.



Egilea: Theodore Gericault.
Estiloa: Pintura Erromantikoa.
Kokapena: Louvre Museoa (Paris).
Teknika: Mihise gaineko oleo.
Testuingurua: Neoklasizismoa garatu zen garai beretsuan mamitu zen estilo erromantikoa. XIX.mendeko lehen hamarkadetan eman zen eta “arrazoian” oinarritutakotik aldenduz, subjektibismorantz gerturatu zen Arte Erromantikoa.
Gaia eta helburua: “La Meduse” ontzi frantsesa Afrikako itsasertzaren ondoan hondoratu zeneko eszena irudikatzen da. Naufragoen (marinelak, hau da, klase baxukoak zirenak) angustia, agonia eta etsipena adieraziz. Gertaera 1816.urtekoa da. 13 egunetan zehar egon ziren egoera honetan, badirudi kapitainak eta bestelako ofizialek abandonatu zituztela. Margolariak pintura “historizistari” uko egiten dio, garaiko gertakari bat bere denboran irudikatuz eta gainera, dramatismo osoz.
Konposizioa: Bi piramidek osatzen dute konposizioa. Orokorrean, kanporanzko joera duen konposizoa da (ikus baltsatik ateratzen diren hildakoen gorputzak). Lehenengo piramidearen erpina baltsako bela edo oihalean aurkitzen dugu eta bigarrena koloreko gizonezkoak astintzen duen zapian.
 Kolorea: Kolore ilunak nagusitzen dira; marroia, okrea, grisa,... Kolorea, marrazkiaren gainetik gailentzen da, dramatismoa areagotuz. Zerua orbanez osatzen da.
Argia: Baltsaren eremu bat argiztatuagoa ageri da. Kontraste bortitza sortzen da, lehen aipatu dugun dramatismo horren beste osagai bat izanik.
Perspektiba: Ederki lantzen da. Itsasoaren uhin eta zerumuga irudikatuz. Baltsan ere plano desberdinak irudikatzen dira, sakontasun hori lortuz. Zerumugan beste ontzi bat ageri da, “Argus” itsasontzia.
Miguel Angelen kutsua non?. Errenazimenduko jeinuaren eragina ere nabaria da: pertsonaiak gihartsu eta askotan eskortzoan ageri dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario