Garaia eta ezaugarriak
Arte erromanikoa mendebal Europako erdi aroko lehenengo nazioarteko artea izan zen. Kristautasunaren isla izan zen eta X.mendean sortu eta XI eta XII. Mendeetan garatu ondoren XIII mendean gotikoak baztertu zuen arte. Eragin bizantziar eta musulmandarrak izango ditu. Bere izena erromanotik dator hasiera batetan, forma eta teknika erromatarrak zituelako eta bestalde hizkuntza erromantzearen lehenengo garaietan eman zelako.
Feudalismoaren goreneko momentu horretan egonkortasun eta hierarkizazio soziala ematen zen, elizaren nagusitasun eta orokorrean zegoen teozentrismoarekin. Erlijioak botere ekonomikoa ere zutenez elizgizonak ziren ikasi bakarrak eta klase baxuak bideratzen zituzten artearen bidez hauek analfabetoak baitziren. Beraz arte monastiko eta feudala izan zen. Kontserbatzailea eta zurruna zen helburua ez zelako estetikoa erlijioso didaktikoak baizik, guztiz utilitaristak. Honela formak sinpleak izango dira eta arte elitista izango da.
Garapena
Artearen zabalpena peregrinazio elizei esker eman zen. Badirudi hasiera Italiako iparraldean eman zela gutxi gora behera X. mendearen amaieran. Estilo honi Lehen Erromanikoa deitzen zaio eta Lonbardiatik, Frantziako hegoaldetik Kataluniaraino zabaltzen da. Eraikuntzak monasterio eta eliza txikiak izaten ziren, material apal eta eskultura gutxirekin.
Erromaniko betea, XI. Mendean zehar garatzen da, Lonbardiako eraginaz gain, ekialde eta iparraldetik jasotako elementuak dira. Bultzatzaile nagusiak Klunyko fraideak izan ziren. Horregatik erromaniko klunitarra ere deitzen zaio XI. mendeko arteari. Eraikuntza sistemak finkatu eta eskultura integratzen da. Peregrinazio bideen inguruan zabalduko dira eraikuntzak, bereziki Santiagorako bideen inguruan. Honela estilo nahiko bateratu bat eman zen. Baina orokorrean estilo honek oinarri komun bat badu ere, herrialde bakoitzean ezaugarri berezi batzuk garatzen ditu.
Erromaniko garatua, XI. mende amaieran eman zen. Aldaketa sozio-ekonomiko garrantzitsua ematen zen, hirien sorrera eta garapena. Artea hirietan integratu eta irizpide sintetikoak goreneko momentura heltzen dira. Hirietan katedral erromanikoak eraiki eta orokorrean arkitektura erromanikoaren barrokizazio bat garatuz joan zen.
XII. mendearen amaieratik eraikuntza erromanikoetan hurrengo estiloa aurreratzen duten elementuak agertzen dira jada,gotikoarenak, arku zorrotza edo gurutzerizko ganga esaterako.
Artistaren papera
Artistak ez du oraindik garrantzirik izango, lanak egitea bidaltzen zutenek ez zutelako eskatzen parekorik gabeko obrarik, ondo eginak izatea baizik. Bere bizitza gogorra zen. Aurrerapen teknikoen berri izan behar zuten.
Eliza
Elizak ekialderantz edo sortalderantz zeuden kokaturik zenbait arrazoi sinbologikoengatik: eguzkiaren sorlekua da eta paradisua ekialdean dago; Palestina ekialdean dago; Jesukristoren bizitzaren gertaerak bertan eman ziren , Elizaren sorrera baita Espiritu Santuaren etorrera; jainkoaren semea bertatik etorri zelako; elizara sartzean absidera goaz, ekialdeko argirantz.
Oinplanoak ere bere sinbologiak dauzka, batez ere gizakiarekin erlazionatuta, gizakiaren itxura, gurutze kristauaren itxura: alde longitudinala alde lurtarra izango da, arkuek erritmoa ematen diote, fededunak absiderantz hurbilduz; lau ertz ditu, lau puntu kardinalak, lau elementuak, lau urtaroak; kruzeroan espazio lurtarra eta jainkotiarra nahasten dira(gurutzea eta kupula); absidea alde jainkotiarra izango da, fededunek begiratu behar dute. Ateak barrurantz gonbidatzen gaitu, leku segurura. Hau arkibolten bidez lortzen da.
http://eimakatalogoa.eus/artea/index.php/1-0-romanico/1-3eraiki-elemen
ARKITEKTURA
Ezaugarriak
Arkitektura erlijiosoa da, elizaren zerbitzuetara bideratua. Funtsezkoenak eliza eta monasterioak izango dira. Oinarri komunaz aparte herrialde bakoitzak berezitasun batzuk ditu. Masaren nagusitasuna ematen da baoen gainetik, leiho eskas eta txikiak daude, eraikuntza ilunak sortuz. Arte erromanikoaren funtsezko arloa da.
Materiala harria da batez ere, eliza txikietan manposteria erabiltzen da diru gutxiago dagoelako. Garrantzizko eraikuntzetan harlandua.
Hormak garrantzia dutenez, sostengatzaileek ere izango dute hauen indarra sostengatzeko, kontrahormen papera garrantzitsua izango da beraz. Pilareez gain zutabeek batez ere apaindura funtzioa izango dute.
Sustengatuetan puntu erdiko arkuak emango dira, eta kanioi erdiko ganga arku fajoiek eutsita. Kupulak ere egongo dira tronpa edo petxinen gainean.
Baoak ez dira garrantzitsuak izango, normalean estu eta luzeak izango dira hormak lodiak baitziren. Batzuetan bikoiztuak edo geminatuak izango dira eta askotan abozinatuak.
Ateak garrantzia izango du, barrura sartzeko erakargarriak izango direlako. Puntu erdikoak dira gehienetan eta zati ezberdinak dituzte: arkiboltak; dintela; ate-zangoa; parteluza edo mainela; tinpanoa eta hemen pantokratorra, mandorla eta tetramorfosak.
Altzaeran nagusiena alboko nabeetan tribuna deitutako 2 pisua egoten da, dorrea egoten da normalean eta batzuetan honen ordez espadaina. Erdiko nabea albokoak baino altuagoa da.
Oinplanoaren inguruan normalean gurutze latinozkoak izaten ziren, basilikalak eta oinplano zentralizatukoak ere badaude. Parteak normalean berdinak izaten dira beti: zati longitudinala; tranzeptoa; gurutzea; zinborrioa;absidea; alboko nabeak(zati longitudinalean edo trantzeptoan); dorrea.
Apaindurak erliebezkoak izaten dira normalean, zutabeen ginbeletan ateetan edo zirrinda erakoak. Gai geometrikoak, ajedrezatua, billeteak, besanteak, zig-zag, zerra hortzak, klaboak…; landarezkoak; animali eta munstroak kanezilloetan… Fresko erako pintura ere emango da.
Eraikuntza garrantzitsuenak, peregrinazio elizak
Peregrinazio elizek arkitektura erromanikoaren goreneko momentu islatzen dute. Ezaugarri komun batzuk zituzten: gurutze latinozko oinplanoa; girola bat; absideoloak; korridorea edo anditoa; tribuna; erdiko nabea kanioi erdiko gangekin eta albokoak aristazko gangekin normalean; dorre altuak.
ESKULTURA
Eskultura erlijiosoa da, eraikuntza erlijiosoetan kokatzen zena gehienbat ate eta ginbeletan. Funtsezko arloa erliebea da.
Estiloan eragin bizantziar (zurruntasuna, ikonografia) mozarabe (penintsulako lurralde musulmandarreko kristaua)edo ipartarra(abstrakzioa, didaktikoa zelako) nabaritzen dira.
Ezaugarriak orokorrean hauek dira:
Antinaturalismoa: proportziogabeak, sakontasunik ez eta simetriarako joera. Sinbolismoa: elementuen izaera sinbolikoa, kokapena et margoak ere. Espresionismoa: komunikatzea bilatzen duen eskultura, desitxuratze aproposak egiten dira interpretazioa errazteko. Konbentzionalismoa eta zurruntasuna: pertsonaien esanahi erlijiosoa adierazi nahi da, gizakiekiko urruntasuna markatuz.
Helburu didaktikoa duten erliebeak dira, legea betetzen dute, marko batetan egokitzen dira. Askotan Horror vacui joera ere badago. Hasieran erliebe planoak erabiltzen ziren, sinpleak, tolesdura paraleloekin esaterako.
Gaiak erliebeetan: tinpanoan: pantokratorra, tetramorfosa, bildotsa, krismona(XP);arkiboltetan eta atean: apokalipsiaren 24 agureak, animali eta gizaki arteko borrokak, infernuaren tormentuak, landare edo geometriazko gaiak; bibliaren gaiak, munstroak…
Polikromatuak ziren, arkitektura konplementatzeaz gain apaindurarako ere egiten ziren.
Mukuilu borobileko eskulturetan materiala harria edo egurra izaten zen eta polikromatuak ere. Garapen gutxiago izan zuen eskultura honek baina ezaugarriak berdinak dira. Gai nagusiak birjina umearekin edo “teotoco”(jainkoaren ama) edo lau iltzetako Kristo.
PINTURA
Ezaugarri orokorrak
Pintura erlijiosoa da, gai erlijiosoak baititu eta helburu erlijiosoa. Ezaugarriak: antinaturalismoa, espresionismoa, sinbolismoa, fondo gutxi landuak. Estetikaren inguruan: linealismoa, kolore lauak, kontraste biziak, bidimentsionaltasuna, aurrekotasun joera.
Motak eta gaiak
Hormaren gaineko pintura garrantzitsuena da. Funtzio apaintzailea edo didaktikoa du. Fresko eta tenple teknikak erabiltzen zien. Gaiak: abside eta gangan: pantokratorra, jainkoaren eskua,usoa,birjina umearekin;abside beheko partean: apostoluak, santuak; alboko hormetan: santuen bizitzen eszenak edo biblia eszenak; eliza oinetan: azken epaiketa.
Taularen gaineko pintura altareen aurrealdean eta baldakinoetan ematen zen. Ohola aukeratu, eta ebaki ondoen igeltsuzko kapa ematen zaio. Punzoi batekin marraztu eta azkenik margotu. Pastillajea eta igeltsuzko erliebeak ematen ziren erliebea emateko. Triptikoak oso ohikoak ziren, alboetan santuen edo bibliaren eszenak eta gai nagusia erdian,pantokratorra, birjina umearekin edo eliza dedikatua zegoen santuarena.
Pergamino gaineko pintura edo miniatura, liburu erlijiosoen ilustrazioentzako erabiltzen zen. Guztiz didaktikoak ziren, pergaminoetan artistak zirriborroa egin, oinarrizko koloreak eman eta inguruak markatzen zituen(linealismoa).
No hay comentarios:
Publicar un comentario