2018/05/18

Artearen historia: Barrokoa



El Barroco (Arte-Historia) por documaniamania
Barroko izena “barrueco” hitz portugesetik dator eta esan nahi du “perla irregularra”. Mesprezuz erabili zen XIX. mendean eta pentsatzen zuten Errenazimenduaren luzapena zela eta dekorazio gehiegikeriak sormenik eza ordezkatzen zuela. Gaur ikusten da estilo original bat bezala. Kronologikoki XVI. mendearen bukaeran hasten da eta arte Rococorekin bukatzen da, XVIII. mendearen erdian. Geografikoki mendebaldeko Europan hasi zen eta handik zabaldu zen Hegoamerikara eta Europa osora. Garai honetan hainbat egoera historikok Barrokoaren hasiera eta bere ezaugarriak bultzatuko dituzte:

-Apurketa erlijiosoa, Erreforma protestanteak eraginda, eta Kontrarreforma katolikoa.

-Monarkia absolutuen ezarpena.

Bi estamentu pribilegiatuek (elizak eta nobleziak) boterea zentralizatu nahi dute eta herrian eragina izateko artea erabiliko dute: honek funtzio propagandistikoa beteko du, erregearen edo Aita Santuaren boterea eta prestigioa azaldu nahi baitzuen. Nazio protestanteetan burgesia izango da klaserik inportanteena eta bere ideologia eta bizimodua artelanetan agertuko da.
Errenazimenduan oreka, arrazonamenduan, edertasuna... bilatu zen, orain errealitatea eta egunerokotasuna gustatzen zaie. Era berean, monumentaltasuna, harrigarria dena, luxuzkoa... interesatzen zaie. Azken finean, honek boterea eta autoritatea islatzen du: nazioaren, erregearen edo Elizaren handitasuna. Barrokoa mugimenduaren artea da: eskulturan, tentsio dramatikoarena; pintura, airetiko perspektiba lorpenarena eta arkitekturan urbanismo eszenografikoarena hirien antolamenduan.
ARKITEKTURA BARROKOA
ESKULTURA BARROKOA
PINTURA BARROKOA



No hay comentarios:

Publicar un comentario