Gotiko izena XVI mendean Vasari arkitekto italiarrak eman zion, garai hartan, godoek sortutako estilotzat jo zutelako. Bere definizioa erdi aroko hirietan kristalizatutako erromanikoaren bilakaera tekniko eta estetikoaren emaitza bezala hartzen da.
Erromanikoengandik berezirik ditu: arku zorrotz eta gurutzerizko gangak, eraikuntzen bertikalitatea. Elementu hauek fraide zistertarrek zabaldutik gotikoaren funtsezkoak ziren. Hala ere gutxika ezaugarrien garapena hiri nagusietan emango da, katedral handietan eta ez monasterioetan. Aspektu garantzitsuenak:
- arte hiritarra da, hirian garatzen dena.
- Erromanikoan bezala arte erlijiosoa izango da, nahiz eta askotan erlijiosoak ez diren lanak aurkeztu.
- Burgesiaren praktikotasun eta errealismoaren isla da, naturalistagoa eta gizatiarragoa.
- Erromanikoak baino zabalpen handiagoa izan zuen, Mendebal Europa, Ipar Europa, Eki Europa eta Ekialde hurbilera heldu zen.
ARKITEKTURA EZAUGARRI OROKORRAK
Arte gotikoa, Erromanikoaren ondorioa da eta kontrako aspektuak ditu. Erromanikoan masa baoaren gainetik zegoen eta barnealde ilunak. Gotikoan argia nagusituko da, ormak garrantzia galtzen duen bitartean, bao handiek eta beirek hartuko dute, eliza argitsuak sortuz. Gotikoan bertikalitatea helburua izango da, Jainkoa hurbilago sentitzeko. Hau indartzeko elementu ugari erabiliko dira, arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak. Adierazpen nagusiena katedralean aurkituko du gotikoak, hiriaren erdian altxatzen den eraikuntza, hiritar guztien harrotasuna eta burgesiarena gehienbat. Elementu garrantzitsuenak Sustentatzaileak: -Hormak, garrantzi gutxiagorekin, kontrarrestoek protagonismoa kenduko diotelako -Pilareak gurutze formakoak izango dira, eta gero eta konplexuagoak -Zutabeak hasieran atzekituta egongo dira pilareei, denborarekin finagoak bihurtuz, gangetako nerbioak agertu ahala. Ginbelak desagertu eta baketoia izeneko zirrindak agertuko dira. -Kontrahormak, kanpoaldean kokatzen dira, egonkortasuna emateko hormari. Alboko nabeen tamaina txikitzean erdikoak alboetara egiten duen indarra kontrajartzeko arbotanteak jartzen dira. Deskarga arku bat da, indarra gurutzeriazko gangatik kontrahormara eramaten duena -Gargolak, arbotanteen bidez, euria kanporatzeko ubideen irtenuneak dira -Pinakuloak, kontrahormen gainean kokatzen dira, gorako sentsazioa Sustentatuak: -Arkuak: konopiala, karpanela, mixtilineoa -Gangaren atalak: nerbioak, arku formeroak, arku fajoiak, klabea, plementoa. Ganga motak izarduna, terzeletesekoa eta palma erakoak Apaintzaileak: -Trazeria gotikoa, irudi geometrikoa -Arku zorrotzak mainelekin banandurik -Errosetoiak -Kardinak edo landarezko motiboak -Animali irudiak, gargoletan -Gabletea -Dosela Burgesia eta gremioak Burgesiaren izpirituak oso paper garrantzitsua du katedralen eraikuntzan. Hiri zaletasuna emango da harrotasuna erakusteko era bat aurkitu zuten. Altuera marka berriak gainditzen dira: Paris 35m, Chartres 36m, Reims 37m, Amiens 42m... Gremioak lehian sartuko dira. Kanpaiek eguneroko jarduera erregulatzen zuten eta katedrala hiriaren harrotasun eta ospearen isla zen. Eraikuntza garrantzitsuenak, katedrala Eraikuntza mota hau guztiz lotuta dago hiri eta merkatalgoaren berpizkundearekin. Oinplanoa gurutze latinozkoa da gehienetan, nabe longitudinal eta tranzeptoa gurutzatuarekin. Nabe nagusiaren burualdean absidea kokatzen da, girola eta absideoloekin.Tribuna desagertuko da, baoei lekua utziz. Atealdean dorre bi daude albo bietan.
ESKULTURA Artista mugitzen duen mugimendua naturarekiko interesa izango da. Natura, arolak bizirik dauden gizakiak jainkoak eginik daude eta edertasuna daukate eta diren bezalakoak agertu behar dira, 3 dimentsiotan. Eskulturak lehenengo etapan erromanikotik datorren monumentalitatea azaltzen du baina gero izakiaren adierazpena landuko du, humanismoa, ez delako arte ikonografikoa izango. Maitasuna eta mina bezalako sentimenduak adieraziko dira. Adibiderik garrantzitsuenak birjina umearekin eta gurutzaketa dira: -Birjina umearekin: gotiko garaiko naturalismoan umea maitasunez begiratu eta berarekin jolastuko da. Gorputz makurtua, dinamismoa, umea ikusteko. Jesarrita dagoenean umea hanka bakar baten gainean dago. Hasieran zurrun agertuko da baina geroago aurpegi adierazgarriagoa izango du. Amak umea laztantzen du eta umeak eskua fruitua edo eskainitako txoriarekin jolasten du. -Gurutzaketa: gotiko garaian sufrimendua adierazten da. Iltze bakarrekoa da, bi oinak lotzen dituena, min handiagoa. Kristo gizatarriagoa da. -Santuen bizitzaren inguruko gaia ere garrantzitsua izango da, Hagiografia. Humanismoaren isla da.
Ezaugarriak Funtsezko ezaugarriak naturalismorako bilakaera eta humanismoa dira. Ondorioz: konbentzionalismo gutxiago dago; proportzioekiko ardura handia dago; aurrekotasun eza. Hiru garai emango dira: XIII mendean konbentzionalismoa dago oraindik; XIV.ean espresibitatea agertzen da eta XV. Mendean errealismoa, erretratua. Erliebea Arkitekturaren osagaia da baina honekiko dependentzia gutxituz doa. Atealdeak, hilkutxak, erretabloak eta koruaren aulkiterian emango dira. Gaiak kristoren bizitza edo birjinarena izango dira. Hasieran plano bakarrekoa da eta gero apurka paisaia agertzen joango da. Mukuilu borobileko eskultura Hemen ere bi gai nagusiak emango dira Erretaulak Pintura eskultura eta arkitektura nahasten dira hemen. Eszenarik garrantzitsuena erdikoa da normalean. Aldarearen atzean kokatzen ziren.
Reimseko portada from osgazbil
PINTURA Arkitektura gotikoak ormak murriztu eta baoetarako lekua dagoenez horma pinturarako espazioa gutxiagotzen da. Europako toki gehienetan (Italian ez) oholaren gaineko pintura landuena izan zen. Erretauletan normalean handiena erdiko kalea izanten da, goialdean espiga duena. Lehenengo lerroa bankoa deitzen da eta ertzean dagoen markoa guardapolboa da. Teknika tenplea da, geroago oleoaren erabilera ere hasi zen. Ezaugarriak: Naturalismoa, konbentzionalismoaren baztertze progresiboa, adierazpen landua, fondoaren agerpena, kolorren aberastasuna, argiaren agerpena... Etapak -Gotiko lineala edo franko gotikoa: lehen estilo piktorikoa, XIII. Mendean garatuz. Frantzian jaio. Ezaugarriak: Irudiaren garrantzia, inguruak oso markatuak, kolore biziak, modelatu sinplea, gaiak naturalismo tolesgabez, arte idealizatua. Miniaturetan batik bat eta beiretan. -Italo gotikoa: Italian garatu zen XIII. Mendean zehar XIV Europara zabalduz. Gero bere jarraipena izan zuen berpizkundean. Ezaugarriak: sakontasuna, anatomia eta psikologia erlazionatu keinu eta jarreren bidez, argia baloratu, koloreak amtizatu, sentimenduaren errepresentazioa. Eskola nagusiak Florentziakoa eta Sienakoa.
-Nazioarteko gotikoa: estiloa Alemania aldean sortu XIV. Mendean eta XV lehen erdian zabalpena izan zuen. Estilo lineal eta italo gotikoaren arteko nahaste bat da. Ezaugarriak: anekdotikoaren balorazioa, irudien luzapena, kurbotasunaren garrantzia, teknika zehatza, zehaztasunak, kolore argi eta distiratsuak, joera naturalista gaietan. -Gotiko flamendarra: XV. mendean Berri eta Borgoñan lan egin zuen maisu holandar eta flamendarren estiloen bilakaeraz jaio zen arte hau. Oleoa erabiltzen da, kolore gama aberastuz. Pintoreei “primitivos flamencos” izenaz ezagutzen zaie.
No hay comentarios:
Publicar un comentario