2018/05/16

Artearen historia: Goya

Barroko garaia ondoren lan egin zuen. Bere kontraesanak dominatu zituzten bi joeraka urreko artearen kontzeptzioaren aurkako jarrera eta espresio berri baten gogoa dira.

Zaragozan hasi zen bere formakuntza baina 17 urte zituela Madrilera joan zen non bere estiloak Tiepolo, Mengs eta pintore beneziarren eragina jaso zuen. Italiara joan zen freskoen teknika ikasteko eta itzuli zenean Pilarreko gangetako enkargua jaso zuen. Behin Madrilen zegoela, tapizetako marrazkiak egiten has izen, hasiera arrantza eta ehizari buruzko eszenak, frantziar eraginekoak, baina gehienetan herritarren ohiturak zelaietan. Velazquez Rembrandt eta naturaren eraginak jaso zituela esaten zuen.

1780an San Fernandoko akademiako kidea aukeratu zuten Cruzifixioa bidali zuenean akademiako normak jarraituz. 1785an Gorteko pintorea bilakatu zen. 1792an gorra geratu zen eta bere lanaren alaitasuna desagertu zen eta koloreak ilunagoak bihurtu ziren, pintzeladak askeagoak eta espresiboagoak.Gortera margotzeaz gain bere buruarentzat margotzen zuen ere. Ez zen monarkiaz kezkatu, hauek berarentzat posatu nahi bazuten ere eta margotu zituenean haien ahuleziak mihisean egin zituen, benetako izaera irudikatuz.
Bere erretratuek emakume eta haurren xarma irudikatu nahi dute. Batzuk azken argi bat bezala dira ondoren Goya erretiratu zelako Quinta del Sordoko isolamendura. Bitartean gerra napoleonikoak gertatzen ari ziren. Herriko jendeak hauetan sufritutako egoerak Goyarengan sentimendu garratzak sortu zituen eta bere artea egoera eta pertsona hauek erasotzeko erabili zuen.
1810 eta 1814 bitartean bere grabatuetako serie famatuak –Gerrako desastreak –eta gerrarekin lotutako margoak egin zituen, Bi lan hauetan kolorearen boterea ikusten da. Bukaera ez da garrantzitsuena. Iraultza bat dira artean eta pinturaren helburuan. Gerra irudikatzen zen balio gabeko gauza bat, aintzarik gabekoa eta lehenengoz aldiz ez zegoen heroerik, hildakoak eta hiltzaileak baizik.
Bere bizitzako azken partean, Frantziara joan aurretik, bere Quintako hormak pintura beltzez dekoratu zituen, bere ekoizpeneko parterik misteriotsuena eta estrobertituena. Era askotan Espainiako espiritua pertsonifikatu nahi zuen non boterea eta edertasuna airean desegiten ziren.
Grabatuetako lau serie ekoiztu zituen: Kapritxoak, Gerrako Desastreak, Tauromakia eta Kirtenkeriak. Denak krisiko garai desberdinetan eginak. Orokorki kritikoak izateko joera izaten dute bai gizartean baite bere garaiarekin, eta honek Inkisizioa erne jarri zuen. Lan hauek eskaini zioten askatasunez ekoizteko aukera, enkargatutako lanaren zerbitzu gabe.
Burdeos-en hil zen 1828.ean.

1 comentario:

  1. Azterketa formala:

    * Material eta teknika: Koadro biak tamaina handiko mihiseak dira, olio teknikarekin landuta. Erabilitako teknika bat dator lanen tamainarekin, pintzelada handiak, indartsuak, seguruak, pigmentuz beterikoak, mugimendu eta dinamikotasunaren zirrara sortarazteko aproposenak. Goyak hemen kolore orbana handietan margotu du, sakontasuna lortzeko argiaren dirdiraz baliatu da eta irudien formak eta keinu adierazkorrak dudagabeko trazu beltz azkarren bidez marraztu ditu.

    * Generoa eta gaia: Koadro biak historia-pintura generokoak dira. Batailak, pintura gaien artean, nobleenak, heroikoenak ziren orduan. Hala ere, Goyak ez ditu arrandiez tratatzen, ohikoa zen horrelako gaietan erregetza, jeneralak edota Armadaren goraipamena egitea. Hemengo kasuetan, berriz protagonista Madrilgo herria da, jende multzoa eta jende multzo horretatik heroi anonimoak nabarmentzen ditu. Gaia tratatzeko era guztiz berritzaile eta iraultzailea suertatzen da, erromantikoa. Maiatzaren 3-ko fusilamenduetan frantsesek Madrilen sartu eta hurrengo gauean herri matxinatuaren aurka egindako fusilamenduak irudikatzen dira.

    * Konposizioa: Fusilamenduen gaia behin baino gehiagotan agertzen da Goyaren koadernoen marrazkietan eta “desastreak” grabatu sailean eta hemengo konposizioak badu lotura hangokoekin. Oraingo honetan hiltzaile pelotoiaren aurrean herritar talde batzuk azaltzen dira multzoka: Ezkerraldean, aurrerago eta lurrean barreiatuta hilda daudenen multzoa. Erdian, belaunikaturik, fusilatzear daudenak. Atzerago eta beherago ere itxaroten ari direnak. Ezkerraldeko itzalen multzoan emakumezko batzuen zirriborroak antzeman omen daitezke.
    Denak dira gizabanako anonimoak, herritar xume itxurakoak, ez dago ez jeneralik, ez ofizialik, ez dago gerraren aldeko goraipamenik. Izuturik, ahal duten bezala, aurre egiten diote heriotzari: fraide herritarra dena otoitz egiten, batzuk dardarka, azkazalak jaten, beste batzuk begiak, belarriak edo aurpegi osoa estalita, burumakur, inpotentziak jota. Multzo horren erdian, belaunikatuen artean, argitasun bereziez nabarmenduta herritar anonimo batek besoak altxatzen ditu (gurutzerik gabeko gurutziltzatu baten antzera. Biktimaren irudi herrikoia) eta hiltzaile pelotoiari begirada esanguratsua luzatzen dio bere amorrua edo agian defentsa ezintasuna azaldu nahian edo. Nabarmentzen diren espresioak oso iradokorrak, egiazkoak, basaki gizatiarrak ematen dituzte. Hildakoen eskortzo pilaketaren gainean, aurreratuago eta beso zabalik, argiztatuta dagoen protagonistaren erorpenaren aurre-irudia emango baligu bezala, odolez inguratutako gorpu bat ageri da oraindik bizirik dagoen pertsonaren infrentzua eginez, odol jarioaren mantxen marrek nabarmentzen dituzte bizitza eta heriotzaren arteko mugak. Hiltzaile pelotoia, lerro-masa jarraikorra da. Alde honetan ere ez dago ofizialik, heriotza ematen duen makina bat bezala tratatuta daude soldaduak, denak batera, uniformaturik, aurpegirik gabeko soldaduak heriotzaren agindua itsuki betetzen ari direnak, argi-kontran agertzen dira, argia estaltzera datoz. Ez dugu ahaztu behar ilustratuentzat argia arrazoiaren sinboloa zela.

    * Marrazketa oso sinplifikatuta dago, forma sinplifikatuak eta adierazkorrak bilatu ditu, unearen dramatikotasuna azaltzen dituzten keinuen irudikapenari lehentasuna eman dio. Honetan espresionismoaren aurrekaria azaltzen da.
    * Estilo askea, forma abozetatuak, zirriborratuak, sinplifikatuak, baina guztiz adierazkorrak, jarreretan, keinuetan, begiradetan indar osoa jarrita. Beraz, espresionisten aurrekari gisa azaltzen zaigu Goya lan honetan.

    ResponderEliminar