2018/05/19

Artearen Historia. Errenazimendua



Sarrera

Errenazimendua

eraikuntza elementuak

Euskal eraikuntzak

XV. mendean aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak gertatuko dira eta hauen ondorioz, mentalitatea aldatuko da eta horrek mugimendu artistiko eta literario berria ekarriko du: Errenazimentua.

Beste aldaketen artean, kristautasun unibertsalaren ideia baztertuko da eta horren ordez nazio-estatu modernoak sortuko dira. Era berean, XV. mendea aurkikuntza geografikoen mendea da eta horrek munduari buruzko ikuspuntu berri bat ekarriko du: orain arte Europara mugatzen zena, baina konturatzen dira mundua Europa baino zabalagoa zela.

Unibertsoari buruz Erdi Aroko gizonak ikuspuntu estatikoa zuen, baina orain konturatzen dira, esperientziaren bidez, gauzak ezagutu ditzakegula eta aldaraz ditzakegula.

Antzinatasun klasikoa berraurkitzen da eta garai erromatar eta greziarretan ereduak bilatuko dira. Berriro munduari buruzko ikuspuntu antropozentrikoa nagusituko da (gizona gauza guztien neurria da). Gizonarengan baikortasun handia dute: “arrazonamenduaren bidez, den-dena ezagutu dezakegu”. Literaturan mugimendu honek humanismoa du izena.

Arteak pentsamendu humanistaren barruan berebiziko garrantzia izango du eta hainbat berritasun izango du, haien artean:

Lengoaia artistiko berri bat sortuko da, arte klasikoan oinarrituta. Natura ikasiko dute eta perspektiba izango da natura irudikatzeko erabilitako zientzia. Beste alde batetik, giza gorputza biluzia perfekziorik gorena izango da eta artistaren oinarrizko helburua.
Arte guztien batasuna, horrexegatik Errenazimenduko artistak denetik jakingo du: fisika, astronomia, literatura, arkitektura, pintura, eskultura...Orain artistak balorazio sozial handia izango du eta hiri guztiek artistarik onenak nahi izango dituzte eta hauen lanak disputatuko dira. Beste alde batetik, mezenak sortuko dira; hauek artistei babesa emango diete eta horren truke haientzat lan egingo dute.
Berez, Errenazimendua fenomeno italiarra izango da. Hala ere, gero Europan zehar zabalduko da, baina askotan lurralde bakoitzean ezaugarri bereziak izango ditu.


Esan dugunez, Errenazimendua italiarra izan zen nagusiki eta hiru etapa izan zituen:

Quattrocentoa (XV. mendea) : garai honetan garatu ziren Italian gero handik mende batera Europa osora zabalduko ziren balore eta formulazio estetiko berriak. Florentzia dugu Errenazimenduko hiria etapa honetan
Cinquecentoa (XVI. mendeko lehendabiziko hamarkadak): Estilo errenazentista heldutasunera iritsi zen. Erroma izango da etapa honetan Errenazimenduko hiria
Manierismoa: Europa zatituta utzi zuen erreforma protestanteak eta asaldaketa eta krisi giroa sortu zuen 1520tik aurrera.


ARKITEKTURA


ESKULTURA

PINTURA

No hay comentarios:

Publicar un comentario