2018/05/17

Neoklasizismoa



SARRERA


XVIII. mendeko artearen gehiegikeriek, batez ere, apaingarrietan (Rokokon, adibidez), erreakzioa eragin zuten. Mugimenduaren efektuak eta apaingarriak baztertuko dira. Tendentzia hau XVIII. mendearen erdialdean sortu zen eta Ilustrazioarekin batera garatuko da.

Ez dira kritikatuko Barrokoaren erro klasikoak, baizik eta nola Barrokoak erro horiek interpretatu zituen. Grekoen perfekzioa imitatu beharko zen, baina ezer ere aldatu barik: “behin perfekzioa lortuta, geratzen dena da imitatzea edo gainbeheratzea”

XVIII. mendearen amaieran Winckelmann-ek, arkeologo alemaniarrak, aztarna klasiko ugari aurkituko ditu, Ponpeian eta Herkulanon indusketak hasi ziren eta mundu klasikoa berreskuratzen da.

Monarka ilustratuek estilo berria (neoklasikoa deitzen zena) onartu zuten eta Frantzian Napoleonen inperioaren boterea ordezkatuko du. Napoleonen hedapenarekin batera, Neoklasizismoa Europan zehar zabaldu zen. (Napoleonek Erromako Inperioa imitatu nahi zuen).

Hala ere, sortutako estilo berriak tenplu klasikoen fatxadak edo eraikinak imitatzen ditu ezer ere aldatu barik (Errenazimenduan gertatu ez zena), inolako originaltasunik. Gainera Arte Ederretako Akademiak sortuko dira eta hauek estiloaren arau estetikoak finkatuko dituzte eta estiloaren garbitasuna zainduko dute.
Arkitektura Neoklasikoa
Neoklasizismoa jaio zen baldintza batzuei esker. Momentu honetan Antzinate klasikoa aurkitu zen. Gainera, estatuak akademiak sortuz zituen klasizismoa norma bihurtzeko. Honetaz gain, forma barrokoak agortuak zeuden.
Arkitektura neoklasikoa Antzinateko estiloak berreskuratu nahi zituen.
Arkitektura neoklasikoaren ezaugarriak dira:

· Tamaina kolosala izan daiteke, dekorazioarekiko zaletasunaz eta materiala aberatsez.
· Bilakaera Antzinateko estilo guztiak hartzen ditu, Grezia, Erroma, Paleokristaua eta Berpizkundea.
· Joera klasikoak forma neurtuta nahi dituzten arkitektoengan forma estereometrikoak erabiltzen dira, kuboak, esferak, zilindroak eta piramidez. Bolumen guztiak masiboak dira.
· Gehien erabiltzen den ordena doriarra da, non zutabeak garrantzi handia hartzen duen eta frontoiak toki guztietan agertzen dira.
· Erromatik espazioko kontzeptua hartzen dute, kupuletan arreta berezia jartzen. Eraikuntzen barruko espazioa oso ordenatua izaten da kanpoan bolumen handiak nagusitzen diren bitartean.
· Nahiago izaten dute kopiatzea berritzea baino eta eraikuntzek orden eta autoritateko itxura ematen dute.
· Elementu berriena tenplu grekoa eliza kristaura aplikatzean datza.
Arkitekto famatuak dira Soufflot Frantzian eta Wren Ingalaterran.
Espainia
XVIII. mendeko bigarren partean forma arkitektonikoak depuratzeko aparteko ahalegina egiten da. Lan hau akademiek zuzendu zuten, haien artean garrantzitsuena izaten San Fernandokoa.
Artista garrantzitsuenak dira:
· Ventura Rodriguez: eklektizismo nabariarekin lan egin zuen.
· Sabatini: forma klasikoak sendotu ziren berarekin.
· Juan de Villanueva: arrazoiko arkitekturarekin lotutako artista bakarra da. Beste lanen artean Pradoko Museoa egin zuen harria eta adreilua konbinatuz, monumentalitate klasikoa, bere garaiko modernitatea eta funtzionalitatea elkartuz. Bere estiloa XIX. mendeko lehenengo erdialdean mantendu zen.

Eskultura Neoklasikoa

Bi autoreek dominatu zuten eskultura neoklasikoa: Antonio Canova italiarra eta Bertel Thorvaldsen daniarra.

Canovak eragina izan zuen bere garaian Europa osoan. Italian arte klasikoa berritu zuen. Venezian hezita zen eta bere maisutasuna Erroman garatu zuen. Inor ez zen gai marmola lantzeko berak egiten zuen moduan. Hilobi handiak, Napoleonena bezala, Antzinate tradizioa jarraitu zegin zituen. Erromatar jainkoak aintzenean eta ninfak landu zituen ere. Lan hau amodiori eskainitako himnoa bat da eta era berean Psykeren kondaira irudikatu zuen platoniar mitoa jarraituz. Akademiako normak baztertu gabe Canova gai izan zen gorputzez betetako piramide bat egiteko, mienbro nahasketa batekin argitan mugitzen direla. Marmol zuriaren gardentasuna taldeari poesia ematen dio.
Thorvalsen Canovatik gertuen zebilen artista nordiko azen. Copenhagen hezita ondoren Erromara joan zen. Eskultura primitibo baten konponente serioa destakatu zuen, greziar solemnitate berri batekin, Canovaren interpretazio helenistikoarena urka. V. Mendeko ereduak berriro agertuz iren: Jason, Ganimede edo Alexadrerren frisoa. Bere irudiak normalean biluzik daude, barruko bakea eta konfiantzazko keinuz. 

Pintura Neoklasikoa

Neoklasizismoko arte guztien artean pintura da estetika berezia izateko zailtasun gehien aurkitu zuena. Horretarako arrazoi bat antzinateko ereduen falta da, gutxi batzuk bakarrik agertu zirelako indusketetan. Portzelanako dekorazioa keta baxuerliebeak erreferentzia bakarrak dira.

Mugimendu honetako ezaugarriak dira:
-Koloreko efektuak errefusatzen dituzte eta baita konposaketa barrokoak eta pintura simetrian eta arrazoian oinarritua egongo da.
-Antzinako eskulturako azalen perfekzioa konbinatzen da Rafaelen pinturarekin.
-Emaitza lan hotza da, sakontasunik gabekoa, urruna, erliebe zaharren emaitza bezala.
-Pintura eklektikoa zen, gehiegizko detaileak eliminatuz gaiaren garrantzia azpimarratzeko.
-Helburua gizartea berritze azen hiritarrei literatura klasikoan agertzen diren ereduak irudikatuz.
Artista nagusien artean Jacques Louis David eta Ingres ditugu.

David-ek estetika neoklasikoa irudikatu zuen Horaziotarren Juramentua bezalako lanetan edo Napoleon Josefina koroatzen. Espazio zehatza sortu zuen zeinetan pertsonaiak lehen planoan agertzen diren. Marrazkia nagusitzen da. Dekorazio falta dago. Argia hotza da eta zehaztasun arkeologikoek gustu neoklasikoa definitzen dute. Irudien gaiak erreferentzia egiten die heroien keinuei zeinetik morala atera behar den, hauek zaharrak izanik edo ez.
video
Konklusio moduan, estilo neoklasikoa mitologian inspiratzen da eta batzuetan kopiatzen dute, horregatik gai historiko eta mitologikoak ugariak dira. Biluziak nagusitzen dira, greziar estiloan eta jarrera handia et ahotza da, oso pentsatua eta akademiaren eraginpean. Normaz beteriko arte bat da, non marrazkia garrantzitsua da, kolorea bigarren mailako elementutzat hartzen den bitartean. Normalean mugimendutik separatzen da, hau agertzen denean, izoztuta dagoela dirudi eta orekatua eta prebisiblea da.


ESKULTURA NEOKLASIKOA

Ezaugarri orokorrak

Greziako arte-lanen kopia erromatarretan inspiratu ziren.
Eskultura barrokoaren efektu piktorikoak baztertzen dira eta lerro soilei garrantzia ematen zaie, ondo definitutako ingurukoei, Barrokoko mugimendu bortitzak saihestuz.
Erabilitako materiala marmol zuria da. Erliebetan irudiak lehenengo planoan kokatzen dira, hondo piktorikoak arbuiatuz.
Gairik inportanteenak alegorikoak dira, erretratuak, mitologikoak eta hiletakoak.

PINTURA NEOKLASIKOA

Ezaugarri orokorrak

Pintoreak ere eskultura eta erliebe klasikoetan inspiratu ziren, pintura idealizatua egiten hasi ziren eta barrokoko emozioak eta pasioak desagertu egin ziren.
Marrazkia izan zen elementu garrantzitsuena eta arreta handia jartzen zuten zehaztasunak irudikatzen. Kolorea marrazki-lerroen mende zegoen eta oinarrizko koloreak, hotzak eta argiak erabiltzen zituzten.
Konposizioek eskultura-multzoak dirudite, mugimendurik gabeak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario