2018/10/30

Eneagrama. Personajes ilustres: 5. Avaricia, aislamiento

5 Conservación: Cueva

Hitz kakoa HAITZULOA. Bere baitan bizi da, kaiola batean bezala. Ez zaio axola kanpoan zer gertatzen den. Bakardadeak bizi du. Oso traketsa harremanetarako. Emozioarekin hausten du. Ezer ez sentitu. Anestesiaturik bizi da oso harreman gutxirekin. Atxekitasuna harremanean oinarritzen du. Uko egiten dio ugaritasunari, hotzenak eta isolatuenak dira. Ohitzen dira ezer gabe bizi izatera. Autonomoak dira, ez dira harremanen mendekoak. Zerbait jasotzen baldin badute, kezka sortzen zaie manipulatuko eta zaurituko ote dituzten. Beldur zaio errekonozimenduari. 

Juan de la Cruz eta Kafka


Joan Gurutzekoa, santua. (Juan de la Cruz, Juan de Yepes jaiotza izenez). Espainiar fraide eta idazlea (Fontiveros, Avila, Gaztela, 1542 - Ubeda, Andaluzia, 1591). Espainiako karmeldarren ordenaren erreformazale garrantzitsuena izan zen, Teresa de Jesusekin batera. Karmeldar oinutsen taldea indartu zuten biek Espainian zehar. 1577an, preso hartu zuten, karmeldar oinetakodunek eginiko presioengatik, eta Toledon giltzapetu zuten. Han idatzi zituen bere lehen poemak. Zortzi hilabeteren buruan, ihes egin zuen kartzelatik eta karmeldar oinutsen aldeko ihardueran jarraitu zuen ondoko urteetan Andaluzia aldean. Hala ere, aurkari handiak sortu zitzaizkion karmeldar oinutsen artean ere eta, kargu guztiak kendu eta gero, fraide soil hil zen Ubedako komentuan. Bera hil ondoan eman ziren argitara Joan Gurutzekoaren obra guztiak. Hitz lauz eginiko mistika tratatuak (Karmelo mendirako igoera, Arimaren gau iluna, Amodiozko gar bizia eta Izpirituzko kantua) landu zituen hiru poema nagusien iruzkin luzeak dira: Gau iluna (1578-1583), Izpirituzko kantua (1584) eta Amodiozko gar bizia (1584). Joan Gurutzekoa Espainiako literaturaren urrezko mendeko poeta handienetako bat izan zen. Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko moldeak, herriko formak eta erlijio sinbolismo landua maisutasun handiz erabili zituen bere obra mistikoan. 1726. urtean egin zuten santu eta 1926an Elizako doktore. n Jaieguna, abenduaren 14a. n Juan I. Goikoetxea "Gaztelu" eta Nikolas Ormaetxea "Orixe" idazleek eman dituzte Joan Gurutzekoaren poemen euskarazko bertsio aipagarrienak.

Arimaren gau iluna


1
Gauaro illun batez,
maitemindurik, irakitan,
—nere zorionez!—
isilik irten nintzan,
bare negola nere baitan.

        2
Illunik eta onustez,
izkutuko mailladiz, besterik,
—nere zorionez!—
zelatean, isilik,
nere barnea bare egonik.

        3
Gaualdi zoruntsuan,
estalgiz, iñor ez oarturik,
deus ere ez nenkusan,
argirik ez gidaririk
biotza sutan zeukana baizik.

        4
Onek gida nindun
artez eguerdi-argiak baiño,
an nere zai bainun
ongi nekina gero,
iñor ageri etzala lekuko.

        5
O gau bidatzaille,
argi-urratzez gaindi atsegin,
alkargana maitale
zenituna bat egin,
maitalea bat Maitearekin!

        6

Bular lorean gero,
Arentzat oso neukana gorderik,
lokartu zan gozaro,
laket nintzaiolarik
t'alzifre-ostraillak aize emanik.

        7
Gaztelu gaindi aizea
zebilkiola adatsez jostari,
bere eskubi narea
lepora zidan ezarri,
ta naizen au oro lillura jarri.

        8
Banegon egon t'aantzi,
Maiteagan etziñik betarte;
oro geldi, eta ni
baratze gain lore
artean nindagon ardura gabe


                                                                   Kafka



“Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua”.

Zalantza izan zuen amesgaiztotik aske ote zen ala ez. Baina, bai, esna zegoen, eta egokitu behar izan zuen, minutuak eta orduak aurrera egin ahala, zomorroaren izaerara


Kafka, Franz. Alemanieraz idatzi zuen txekiar idazlea (Praga, 1883 - Praga, 1924). Aita judu merkataria zuen, eta oso harreman berezia izan zuen harekin: Brief an den Vater (1919, Aitari gutuna) izeneko liburua da harreman horien azalpenik larriena. Oreka sentimentalaren bila ibili zen beti eta maitale bat baino gehiago izan zuen: Felice Bauer, Milena Jesenska (1920-1922, Briefe an Milena, Milenari gutunak), eta Dora Dyamant, baina ez zuen sekula oreka hori iritsi. Zuzenbide ikasketak egiten hasi zen, gogoz kontra, eta 1906an bukatu zituen. Ondoren aseguru etxe batean lan egin zuen, enplegatu gisa. Tuberkulosiak jota, bolada luzeak pasa zituen sendatzeko asmoz Riva del Gardan 1910ean, Meranon 1920an, eta, azkenean, Kirling-go erietxean, Vienatik hurbil. Han hil zen.

Aitaren begiratu eta autoritate moralaren aurrean kokilduta bere gelako bakardade errudunera erretiratuko da, bertako ezkutalekuetan babesteko.

1910-1920. urte bitartean idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, baina argitaratu gabe utzi zituen, eta ez argitaratzeko agindua emana utzi zuen testamentuan. Max Brod haren adiskideak, ordea, ez zion kasurik egin eta argitara eman zituen. Kafkaren lanetako gai nagusiak errua eta kondena dira. Pertsonaiak (sarri askotan Kafka bera: K.) errudunak izaten dira, ageriko arrazoirik gabe. Indar ilun garaiezin batzuek epaitzen dituzte, eta bizitza dohatsu librea kentzen diete. Bizitza hori munduaren beste dimentsio batean, beste errealitate batean kokatzen ote den irudipena izaten dute. Kafkaren lana gaur egungo giza existentziaren azalpen poetiko nagusitzat jotzen da.

5 sexual:Confianza

Ez da besteak bezain hotza. Intelektua eta emozioa da. Emozionalagoa, bikotekidearekiko intimitatea desiratzen du. Bikotekidearengandik guztia jakin nahi du eta ez du bere burua erabat ematen. Bikoteka isolatzen da, eta endrokatu egiten da.Hitz kakoa KONFIANTZA. Ez konfiatzeko sentsazioa. Oso sentiberak dira, nahiz eta sentiberak ez diruditen. Bikotekidea idealizatzen dute, orduan ez da sekula iristen. Bestea ulertu egiten du, baina ez du enpatizatzen. Bikotekidea da munduarekin lotzeko bidea.Sufrikarioaren aurrean deskonektatu egiten dute. 3 sexual batekin nahas daiteke.






                                                            


 5 social: Totem

Hitz kakoa da TOTEMA.Jakintzaren esku ipintzen du bere burua. Oro har hertsi egiten du bere burua munduaren alde zerbait egiteko. (Perfumearen filma). Ezaupenak metatzen ditu, baina harreman sozial urria dauka


Leonardo da Vinci



No hay comentarios:

Publicar un comentario