4.1 Miles from The New York Times - Video on Vimeo.
Gaur egungo antropologiaren inguruko ikerketek adierazten dutenez, gizakia beste animaliengandik bereizten duten zenbait elementuren artean sormena, abstrakzioa eta irudimena bezalako gaitasunak dira. Horiek guzti horiek dira, hain zuzen ere, arte deitu izan den ekimenaren jatorrizko tresna batzuk. Nire helburua blog honetan ikasle eta irakasleentzat materiala ipintea da; denon artean euskeraz dagoena gehitzeko, eta ez dagoena beste hizkuntzetan ikusi gero egokitzeko.
2016/12/22
2016/11/19
Apokalisiseko lau zaldunak. Esanahiak
1.- ZALDI ZURIA: GARAIPENA
Norberaren egoaren sinboloa. Egoa kontrolatzeko marraztu, ezagutu, identifikatu behar. Pertsonok gure egoaren menpe gaude, konturatu ez arren. Gure egoaren jabe izateak lagungarri da bere menpe ez jausteko, harrokerian ez erortzeko.
2.- ZALDI GORRIA: GERRA
Gerrak gorrotoa adierazten du, guk barruan daramagun ezinegonaren emaitza. Energia hauek bideratu behar dira, ez izkutatu. Munduan gertatzen denaz kezkatzen gara, baina lehenengo gure baitan gertatzen dena konpondu behar dugu.
3.- ZALDI BELTZA: GOSEA
Gizakiok gozez jaiotzen gara. Gosea era ezberdinetan adierazten da. Gure gorputzak hainbat gose mota dauzka. Instintoa jakituna da, baina erreprimiduta dago. Kontua da gosea asetu behar dela, eta guk horretarako bideak jorratu behar ditugu.
4.- ZALDI ZURBILA: HERIOTZA
Hasieraren amaiera edo amaieraren hasiera. Denok hilko gara, goizago edo beranduago. Bizitza ondo gozatzeko heriotzaren konszientzia izan behar dugu. Heriotzaren presentziak bizitzaren momentuak bere osotasunean dastatzeko indarra ematen digu.

2016/11/17
2016/10/27
2016/10/09
2016/09/26
1. Gaia: Erregimen zaharra, ilustrazioa eta frantses eta AEBko iraultzak.
1. Erregimen Zaharra
1.1. Ekonomia Feudala
Nekazaritza
• Biztanleriaren gehienak lurra lantzen zuen, %80-90 orokorrean.
• Britainia Handian hiru laurdenak ziren nekazariak.
• Errusian %90etik gora ziren nekazariak.
Desberdintasunak
• Europa ekialdean nekazariak morrontza erregimenean zeuden, ia-ia esklabotza egoeran.
• Europa mendebaldean eta Mediterraneoan, nekazarien egoera legala hobea zen, baina produkzioaren zati handiena lurjabeen eskuetan geratzen zen (jaunak, Eliza eta Estatuaren eskuetan, alegia).
Banaketa
• Nekazariek hamarrena ordaintzen zioten Elizari; errentak eta era askotako betebeharrak eta zerbitzuak ordaintzen zizkioten jaun feudalari, eta Estatuari eta, gainera, zerga zuzenak eta zeharkakoak ere ordaindu behar zituzten.
• Lurra, orokorrean, jabe aristokraten edo goi-kleroaren esku zegoen, eta horiek errentak kobratuta edo jabetzak zerbitzarien bitartez ustiatuta bizi ziren, zergarik ordaindu gabe. Gizarte talderik pribilegiatuenak noblezia eta goi-kleroa ziren.
1.2. Estamentuzko gizartea
Banaketa
Hiru estamentu zeuden eta estamentu bakoitzak oso eskubide desberdinak zituen: noblezia, kleroa eta “hirugarren estatua” edo herria.
Pribilegiatuak (Noblezia eta Kleroa)
• Zerga salbuespena.
• Sistema judizial berezia.
• Galdeketetan ezin zituzten torturatu (Hirugarren estatukoak bai).
• Goi karguen monopolioa.
• Lurraren eta jabetza horietan bizi zirenen gaineko eskubide feudalak eta jaun eskubideak.
• Goi kleroko kideak noblezian erreklutatzen ziren, eta kideok beste edozein nobleren pribilegio berberak zituzten.
• Lurraren jabetzaren bi herenak Elizarenak eta nobleziarenak ziren.
• Pribilegio juridikoak eta zerga pribilegioak handiagoak izaten ziren Europa ekialdeko erreinuetan (Polonia, Hungaria, Errusia eta abar), Europa mendebaldekoetan baino (Britainia Handia, batez ere).
Hirugarren Estatua
Gainerako biztanleek, 27 milioi pertsonak, Hirugarren Estatua osatzen zuten, eta horren barruan, oso egoera ezberdinak zeuden:
• Burgesak
• Eskulangileak
• Merkatariak
• Hiriko biztanleria gehiena
• Nekazariak
• …
Hirugarren Estatuko sektorerik aberatsenak ere asmo bat zuen: kleroari eta nobleziari pribilegioak kentzea.
1.3. Monarkia Absolutua
Zer da?
Erregimen Zaharreko estaturik gehienak monarkia absolutuaren legitimitatea Jaungoikoak berak ematen omen zuen.
Ezaugarriak
• Erregeak Jaungoikoaren aurrean soilik zuen erantzukizuna.
• Erregearen aginteak ez du mugarik edo kontrolik.
• Hala ere, praktikan, absolutismo politikoa Elizaren eta nobleziaren aginteak mugatzen zuten.
Non
• Austria, Prusia, Suedia, Espainia edo Frantzian.
• Absolutismoaren ezaugarriak nabarmenagoak ziren Errusiako inperioan edo Turkian.
Salbuespenak
• Ingalaterra. 1688ko iraultzak parlamentuari eman zion errege agintearen zati bat. Beraz, monarkia parlamentario bat zegoen.
• AEB. Britainia Handiarekiko independentzia lortu zuenean, aginte sistema guztiz berria ezarri zuen, europar askok kopiatzeko irrikan egongo diren agintea: Errepublika bat jarri zuten eta Konstituzio bat osatu.
2. Pentsamendu Ilustratua
2.1. Argien mendea • XVIII. mendean, gertaera iraultzaileak baino lehen, pentsamendu kritikoa garatu zen. Erregimen Zaharreko gizartearen oinarriei buruz, eta hori lagungarria izan zen Erregimena desegiteko. • XVIII. mendeari “argien mendea” esaten zaio, Ilustrazioaren garaia, munduaren azalpen arrazionalak tradizioaren edo superstizioaren itzalak argitu zituelako. • Zenbait pentsalarik zalantzan jarri zituen planteamendu erlijiosoak, Elizak gizartean zeukan eragina, absolutismo politikoaren oinarrian zeuden gizartearen uste sendoak, estamentuka oinarritutako ordena soziala eta ideia eta sinesmen tradizionalak. • Zientzietako gaiak garatzeari eman zioten eta Bibliako gizakiaren sorkundearen gaineko kontaerak zalantzan jarri ziren: o Matematikak eta Fisika: Leibniz eta Newton. o Astronomia: Laplace. o Kimika: Lavoisier. o … 2.2. Kritika ekonomikoa Adam Smith britainiarrak liberalismo ekonomikoaren oinarri teorikoak eraiki zituen Nazioaren aberastasuna izaerari eta zergatiei buruzko ikerketa lanean (1776). • Aurrerakuntza ekonomikoa lortu nahi bada, produkzio faktoreak (kapitala, lurra eta lana) aske utzi behar dira. Ordura arte, nobleziaren eta kleroaren kontrolpean zeuden. • Merkantzien balioa eta prezioa lanetik datoz eta aberastasuna langileak sortzen du. Hau oso plantemendu harrigarria zen garai hartan, lana gaizki ikusita baitzegoen goi klasekoen artean. 2.3. Filosofoak Locke • Pentsamendu ilustratuaren aurrekari bat izan zen. XVII. mendean bizi izan zen ingeles hau eta 1688ko iraultza justifikatu zuen. • Bere ustez, gobernarien eta gobernatuen artean erlazioak arautzeko ”kontratu sozial” bat egin behar zen. Voltaire • Nor zen? Lockeren eta beste autore batzuen ideiak zabaldu zituen lehenengoz Frantzian. • Lana: Gutun filosofikoak. Askatasun politikoa eta tolerantzia erlijiosoa aldarrikatu zituen. Montesquieu • Nor zen? Frantziako noble dirudun bat zen. Zientzia politikoaren eta soziologiaren sortzailea kontsideratzen da. • Lana: Legeen espiritua. o Konstituzio baten bidez kontrolatutako sistema monarkikoa proposatu zuen. o 3 aginteak banatuta aurkezten zituen: legegilea, betearazlea, judiziala. o Erregeen absolutismoa zalantzan jartzeko oinarri teorikoak finkatu zituen eta Ipar Ameriketako 1787ko konstituzioa eta XIX. mendean idatziko diren konstituzio gehienak bere doktrinetan euskarritu ziren. Rousseau Lanak • Gizartearen arteko desberdintasunaren jatorriei eta oinarriei buruzko diskurtsoa. Gizarte ordenak pertsonen arteko jatorrizko berdintasuna usteldu duela dio. • Gizarte kontratua: Gobernua kontratutzat ikusten du. Baina hori ez da kontratu politiko hutsa, pertsonen arteko akordioa baizik. Kontratu horrek “gehienen borondatea” adierazi behar du eta gobernua bigarren mailan dago. Ideia hau ondorengo planteamendu demokratikoetan jasota geratuko da. 2.4. “Argien” hedapena • Ideia ilustratuen multzoa hasieran elite txiki batzuen artean hedatu zen; apaizek eta burges aberatsenek soilik zekiten irakurtzen. Argitalpenik eraginkorrena Diderot eta D´Alembert-ek zuzendutako Entziklopedia (1751-1776) izan zen. “Zientzia, arte eta tekniken hiztegi arrazoitua”. Garaiko ezagutzen egoera zen, baina, aldi berean, erakunde politiko eta erlijiosoen aurkako zeharkako kritika ere bazen. • 1702an, Britainia Handian lehenengo egunkaria sortu zen. 2.1.5. Absolutismo Ilustratua • Despota ilustratuek herriarentzat “hoberena” nahi omen zuten, baina herriaren iritzia ez zitzaien interesatzen. Todo para el pueblo, pero sin el pueblo zen bere lema. • Pentsamendu ilustratua modan egon zen errege gorteetan eta klero eta nobleziako zenbait sektoretan: o Prusiako Federiko II.ak eta Errusiako Katalina II.ak harrera ona egin zioten Voltaire filosofoari. o Austriako Jose II.ak oso kontuan izaten omen zituen Montesquieu eta Rousseau-ren ideiak. o Espainian Inkisizioak Rouseauren lanak debekatu zituen, baina Karlos III.aren ministro batzuk Voltaire-ren jarraitzaile omen ziren. o Aurrerapen ekonomikorako eta biztanleen bizitza eta heziera hobetzeko, beharrezkoa zen gizarte ordenaren oinarriak goitik behera aldatzea, baina agintariek ez ziren horren aldeko. Izan ere, Frantziako Iraultzaren ondoren, Austriako, Prusiako, Errusiako eta Espainiako monarkek bertan behera utzi zituzten ideia ilustratuak; absolutismoaren alde egin eta, ilustratu baino gehiago, despota eran jardun zuten. 3. Ameriketako Estatu Batuak: nazio baten sorrera 3.1. Iraultzaren aurrekariak Nazio berria Ipar Ameriketako ekialdeko kostaldean, Britainia Handiko koroaren jabetza hamahiru kolonia zeuden. Jabetza horietan lehenengo errepublika sortu zen, eta bertako gobernua konstituzio baten bidez araututa gelditu zen. Horretarako, biztanleak britainiarren agintetik irten ziren, eta, gainera, berdintasuna eta askatasuna sustatzen zituzten ideia iraultzaile nagusiak antolaketa politiko eta sozial berrian sartu zituzten. Kolonietako gizartea • Etorkinen jario etengabeak eragindakoa zen. Ez zeuden Europako sistema feudal zorrotzaren ezaugarriak eta jaraunspenezko nobleziarik ere ez zegoen. • Hegoaldeko kolonietan sistema esklabista antolatu zen eta esklaboek tabako, azukre eta kotoiaren laborantzetan egiten zuten lan. • Bertako gizartea honako hauek osatzen zuten: o Lurjabe handiek eta txikiek. o Hirietako langile askeek. o Mendebaldean lur berriak okupatzeko eta baliabideak ustiatzeko aukera zuten langileak. o Merkataritza trafiko aktiboa kontrolatzen zuten merkatariak, eta esklaboak ugariago ziren hegoaldeko kolonietan. Porturik garrantzitsuena: Hamahiru kolonietako hiri eta porturik garrantzitsuena Filadelfia zen, eta 1760an 25.000 biztanle zituen. 3.2. Independentzia gerra Eragilea Kolonoek ez zeuden gustura jasaten zuten tratuarekin; metropoliari aberastasuna eta zergak bidaltzen zizkioten, baina guztiz baztertuta zeuden erabakiak hartzeko orduan. Horregatik, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, Britainia Handiarekiko mendetasun gogorraren aurkako iritzia zabaldu zen. Zazpi Urteko Gerra: (1748-1756) Britainia Handiak Frantziari irabazi zion eta, horretarako, amerikar kolonoen laguntza izan zuen. Kolonoek irabazle sentitu ziren eta Britainia Handiaren esker ona espero zuten, baina metropoliak zergak igo zizkien, gerra gastuak finantzatzeko. Horrela, azukrearen eta beste produktu batzuen zerga berriak sortu ziren, kolonoen ezinegona handiagotuz. Matxinada 1773eko abenduaren 16an, Bostoneko portuan istilu larria egon zen,Tearen matxinada. Altxamendu honen zergatia Londreseko gobernuak tearen merkataritzari ezarritako zerga berria izan zen. Kolono gazte batzuek, indiar mozorrotuta, Ekialdeko Indien Konpainiako (tea Ipar Ameriketara esportatzeko monopolioa lortu zuen konpainia honek) hiru itsasontzietako kargamendua itsasora bota zuten. Tropa ingelesek gogor zapaldu zuten altxamendua eta gobernuak Bostoneko portua ixteko agindua eman zuen, baina, horren eraginez, haserrea biztanleria osora zabaldu zen. Armada Gobernu britainiarren errepresio neurrien ondorioz, Independentzia Gerra hasi zen. Kolonoek milizianoen armada eratu eta agintean George Washington jarri zuten. Lehenengo arazoa tropak ekipatzeko armarik eta muniziorik ez edukitzea izan zen. Gerra ontzirik ere ez zeukaten eta ingelesek erabateko nagusitasuna zuten itsasoan. Beraz, atzerriko potentzien (Frantzia, Espainia) laguntza lortzea ezinbestekoa zen. Bakea 1783an, Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen, Versailleseko Itunean. 3.3 Lehenengo Konstituzio Modernoa Iritzi desberdinak Independentzia konkistatu ondoren, antzinako kolonia guztiek ados jarri beharra izan zuten, eta hori oso konplexua izan zen: • Hegoaldeko kolonietan, etxe handietan bizi ziren lurjabeek agintzen zuten; laborantza lur handiak zituzten eta esklabo beltzek lantzen zituzten lur hauek. Lurjabeek esklabotasuna abolitzearen aurka zeuden eta elkarrekiko ia independenteak ziren Estatuen konfederazioa sortu nahi zuten. • Iparraldeko koloniak burgesek eta nekazaritzako jabe txikiek kontrolatzen zituzten. Buruzagi politikoek neurri erradikalagoak proposatzen zituzten eta estatuen arteko batasun handiagoa nahi zuten. Hitzarmena 1787an, antzinako kolonietako 55 ordezkari Filadelfian bildu ziren, konstituzio bat idazteko asmoz. Joera arteko paktua lortu zen: • Konstituzio hau ilustratuek defendaturiko berdintasun eta askatasun printzipioetan oinarritzen zen. • Erregimen errepublikanoa eta demokratikoa ezarri zen. • Gobernu federal bakarra eratuko zen. • Errepublikako presidente bat izango zuten. • Legegintzarako bi ganbera izango ziren: Kongresua eta Senatua. • Baina, aldi berean, estatu bakoitzak barne politikan eskumen handiak izango zituen gobernu autonomoa eduki zezakeen. • Emendakin batzuk kenduta, gaur egun ia-ia berdin mantentzen dute konstituzio hau. • Eragin handia izango du Europako iritzian eta politikan. Arazoa Saihestu egin zuten beltzen esklabotasunaren gaia eta Sezesio Gerrara arte ez zuten ebatzi (1861-1865); arazo horren ondorioz, gaur egun ere arrazen diskriminazioa agerikoa da. 4. Frantziako iraultza 4.1 Iraultzaren aurrekariak Gizartea XVIII. mendeko bigarren erdian, Frantziako ekonomia hedatzen hasi zen; bertako gizarte egituran arazoak zeuden eta estatu monarkikoa krisian zegoen. Estamentu pribilegiatuen aldeko arau ekonomikoen eta sozialen aurkako iritzi orokorra zegoen. • Goi burgesiak ez zeukan gizartean gora egiteko eta agintea lortzeko aukerarik. • Nekazariak gero eta haserreago zeuden zerga feudalak zirela-eta. • Hirietako langileek prezio handiak jasan behar izaten zituzten. Krisia Frantziako estatuak finantza krisi larria zeukan: gastuak sarrerak baino handiagoak ziren eta zor iraunkorra zegoen. Krisi hori konpontzeko, noblezia eta kleroaren zerga pribilegioak ezabatuko zituen zerga erreforma behar zen. Monarkiaren lehen ministroek (Turgot, Calonne, Necker) estamentu pribilegiatuek zergak ordaintzea proposatu zuten, baina ezin izan zuten onartzea lortu. Estatu Nagusiak Pertsona gorenek Erreinuko Estatu Nagusien bilera eskatu zuten; Erdi Aroko biltzar horietan, estamentuak (kleroa, noblezia eta hirugarren estatua) bakoitza bere aldetik biltzen ziren erregearen proposamenei oniritzia emateko; azkeneko deialdia 1614an egin zen. Necker-ek 1789ko maiatzaren 1erako deitu zituen Estatu Nagusiak. 4.2. 1789: Iraultzaren eztanda
Cahiers de doléances
Hirugarren Estatuko ordezkariak aukeratu beharra zegoen. Hiru estamentuetako hautesleek Estatu Nagusien bilerara eraman beharreko kexak eta errebindikazioak eman zizkieten ordezkariei. Hautaturiko ordezkariak 60.000 kexa ingururekin iritsi ziren Parisera; kexarik gehien-gehienak hamarrenak eta gainerako zerga feudalak ordaindu behar izateari buruzkoak ziren.
Bozkatzeko era eta eztabaidak
Ordezkari kopuru bera izango al zuen estamentu bakoitzak? Bereiztuta ala elkarrekin egingo ziren bozketak?
• Hirugarren Estatuak bozketa pertsonaka egitearen aldekoa zen, kiderik gehien zituen taldea baitzen.
• Ekainaren 20ko goizean, hirugarren estatuko ordezkariek itxita aurkitu zuten biltzeko tokia eta hurbileko areto batera joan ziren, Jeu de Paume izeneko aretora (Pilota Jokoa); bertan, apaiz batzuekin batera, “inoiz ere ez bereizteko eta egoerek eskatzen zuten bakoitzean biltzeko” zina egin zuten, “harik eta erreinuko konstituzioa euskarri sendoetan ezarri eta berretsi arte”.
• Erregeak, gobernuak eta klero eta nobleziako sektore batzuek hasieran ez zuten prozesu hori onartu, baina ekainaren 27an Luis XVI.ak hirugarren estatura batzeko agindua eman zien oraindik ere horren aurka zeudenei.
• Uztailaren 7an, Frantziak Biltzar Konstituziogilea zeukan.
4.3. Herri altxamenduak
Uztailaren 14a
Ordura arte iraultza baketsua eta legezkoa izan zen. Erregeak eta sektore kontserbadoreenek ez zuten absolutismoaren amaiera onartu nahi izan. Orduan, Pariseko kaleetan herri-altxamendua hasi zen. Jendetza Bastilla izeneko gotorleku eta espetxera joan zen, armen eta polboraren bila; gotorleku hori aginte absolutuaren sinboloa zen, eta herriak uztailaren 14an okupatu zuen; egoera hori, gaur egun, Frantziako jaialdi nazionala da.
La Grande Peur
Iraultza Frantziako hirietara eta herrixketara hedatu zen. Udalbatzar berriak eratu ziren eta horiek onartutako agintaritza bakarra Biltzar Nazionalarena zen. Landa inguruan ere nekazaritza iraultza zabaltzen joan zen. La Grande Peur-en garaian (Beldur Handia), nekazariek jaunei zergak eta prestazioak ordaintzeari utzi eta gotorlekuak, nobleen artxibategiak eta feudalismoaren gainerako sinbolo guztiak suntsitu zituzten.
Legeztapena
Biltzar Nazionalak, egoera hori ikusita, bilkura oso garrantzitsua egin zuen abuztuaren 4an eta, errealitatean egiten ari ziren suntsipena legeztatzea erabaki zen. Zor pertsonalak eta hamarrenak kalte-ordainik gabe ezabatu ziren eta lurra zergapetzen zuten eskubideak jabeei kalte-ordaina emanez indargabetu ziren. Zerga berdinak, zigor berdinak eta kargu publikoak lortzeko aukera berdinak ezarri ziren.
Erregea
Ez zituen dekretuak sinatu nahi izan eta, hau ikusita, Pariseko herriak manifestazio erraldoia egin zuen Versailleseko jauregiraino. Herriaren presiopean, erregeak dekretuak sinatu egin behar izan zituen.
4.4. Etapa moderatua. 1791ko konstituzioa
Agintea
Aginte banaketan oinarritutako monarkia konstituzionala ezarri zen. Erregearen aginte betearazlea mugatua zen, eta aginte legegile ia osa Biltzar Nazionalaren esku zegoen.
Hauteskundeak
Zentsuaren araberako hauteskunde sistema (edo erroldaren araberakoa edo sufragio zentsitarioa deitu ohi zaio baita ere) ezarri zen, hau da, aberastasun maila jakina zuten gizonezko herritarrek soilik eman zezaketen botoa, biztanleriaren gehiengoa bozkatzeko eskubiderik gabe utziz. Erregeak konstituzioa sinatu zuen.
Finantzak
Biltzar Konstituziogileak zeharkako zergak ezabatu eta zerga zuzenen sistema ezarri zuen, denentzako berdina eta justuagoa izango zena. Baina nazioaren diru kutxak hutsik zeuden eta, hori konpondu nahian, Biltzar Konstituziogileak kleroaren ondasunak nazionalizatu zituen, ondoren saltzeko asmoz. Apezpikuak eta apaizak, beste funtzionario batzuk bezala, aukeratu egiten ziren eta Estatutik jasotzen zituzten soldatak; era berean, erlijiosoen komentu guztiak desegiteko erabakia ere hartu zen.
Aurka
Aita Santuak kondenatu egin zuen kleroaren lege egoera berria eta Eliza nazional frantsesa ezartzea, baita printzipio iraultzaileak ere. Horren ondorioz, iraultzaren aurkako asaldura nabarmendu zen. Erbesteratu frantsesak konspiratzen hasi ziren, eta Europako erregeei eta gorteei presioa egiten zieten, Frantzian esku har zezaten.
Joerak
• 1791ko ekainean, Tullerias jauregitik, Erregearen familiaren ihesa modu lazgarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako eginkizunak kendu zizkion.
• Herria Luis XVI.aren kontra azaldu zen.
• Noblezia burgesia moderatutik urrundu egiten zen.
• Burgesia moderatua herriaren errepublikaren aldeko gurarien beldur zen, eta prezioen igoera geldiezina zegoen, ezinegona areagotuz.
4.5. Biltzar Legegilea (1791-1792)
• Parlamentu berria edo Biltzar Legegilea hauteskunde prozesuaren bitartez hautatzen zuten eta 745 diputatuk osatzen zuten. Lege marko horrek eta hauteskunde prozesuak alderdi politikoak edo klubak sortzea eragin zuen, eta horiek hainbat interes eta iritzi politikoren ordezkari ziren.
• Klub iraultzailerik ospetsuena jakobinoena izan zen; Saint Jacques fraide dominikarren komentuan biltzen zirelako hartu zuten izen hori. Zatiketa batzuen ondoren Robespierrek hartu zuen talde honen agintea.
• Jakobinoen ezkerretara, cordeliers izenekoak zeuden, eta horien egoitza frantziskotarren antzinako komentu batean zegoen. Horien jokabide politikoak erradikalagoak ziren: sufragio unibertsalaren aldekoak ziren, hau da, herritar guztiek bozkatzeko eta partaidetza politikorako eskubidea zutela uste zuten; eskubide hori 1791ko konstituzioan, aberatsenentzat soilik zegoen jasota. Cordeliers zeritzenen taldekoek monarkia kentzea eta errepublika ezartzea eskatzen zuten; horien zuzendariak Marat eta Danton ziren, eta herri mailarik apalenaren ordezkari ziren (sans-culottes izenekoak).
• Iraultzaile talderik moderatuena girondinoena zen. Zentsuaren araberako sufragioa defendatzen zuten eta monarkia konstituzionalaren eta erreforma moderatuaren aldekoak ziren.
• Biltzar Legegilea horrela antolatzen zen
o Eskuinetara girondinoak zeuden (250 diputatu).
o Ezkerreko 136 aulkiak jakobinoek betetzen zituzten.
o Erdian, 350 diputatu inguru zeuden.
o Ezkerreko muturrean, cordeliers zeritzenen ordezkari gutxi batzuk.
Politikan gaur egun ere erabiltzen den “eskuina” eta “ezkerra” izenak Frantzia iraultzaileko biltzarren antolaketan oinarritzen dira.
4.6. Konbentzio errepublikanoa eta monarkia erortzea
Tentsioa
• Europako potentzia absolutistek –Austriak eta Prusiak- Frantzia iraultzailea inbaditzeko erabakia hartu zuten.
• Frantziako herria, ordura arteko protestak kaleetan eta politikaren arloan egin arren, armada nazional bihurtzen hasi zen eta ordena iraultzaile berria Europa osoan zehar defendatzeko eta zabaltzeko prest zegoen.
• Gerrak eragina izan zuen herriaren barruko egoeran. Adierazpen askatasunari esker, herriak “austriarraren” aurkako haserrea adierazteko aukera zeukan (La austriaca, horrela deitzen zioten Maria Antonieta erreginari, Luis XVI.aren emaztea eta Austriako Frantzisko I.a erregearen alaba), baita Luis XVI.aren aurkako haserrea adierazteko aukera ere; azken horri, herrian monsieur veto esaten zioten, Biltzar Legegileak proposatutako legeak sinatzeari behin eta berriro ezetza ematen ziotelako. Gainera, erregeari atzerriko potentziei ezkutuan laguntza ematea ere leporatzen zitzaion.
• Jendetza handi batek Tuilleriak izeneko errege jauregia hartu zuen, eta Biltzar Legegileak erregearen konstituzio eginkizunak berriro ere eten eta errege familia Tenpleko monasterio zaharrean giltzapetu zuten.
Marseillesa
Marseillako bolondresak, 1792ko altxamenduan Parisera joandakoak, Rouger de Lisle kapitainak konposatutako kantua erabiltzen zuten: Gerrarako kantua Rhineko armadarako izena zuen, baina Pariseko herriak Marseillesa esaten zion kantu horri.
Konbentzioa
Azkenean Biltzar Legegileak hauteskundeetarako deia egin zuen, parlamentu berria sufragio unibertsalez eratzeko, eta parlamentu horri konbentzio izena eman zioten.
1792ko parlamentua
Bere osaketa aurrekoa baino erradikalagoa izan zen. Lehenengo ekintzak hauek izan ziren: Monarkia abolitzea. Dekretuak egutegi laiko eta iraultzaile baten arabera datatzea; horrenbestez, 1793 aro berriaren I. urtea izan zen.
4.7. Gerra eta Izua
• Konbentzioa bildu zen egun berean, tropa frantsesek Prusiako armada garaitu zuten lehenengoz, Valmyn. Kontuan hartuta armada frantsesa dendari, eskulangile eta nekazariek osatzen zutela, hau harrigarria izan zen. Gerra zibila eta gerra atzerrian: egoera erradikalizatu egin zen.
• Erregeari Frantziako etsaiei laguntzea leporatu zioten eta epaitu egin zuten. 36 orduko epaiketaren ondoren, Konbentzioak heriotza zigorra ezarri zion (387 boto alde eta 334 kontra). 1793ko urtarrilaren 21ean, Luis XVI.a gillotinan hil zuten.
• Robespierre jakobinoaren diktadura. Izua iritsi zen (1793ko uztailetik 1794ko uztailera): 16.000 pertsonari moztu zioten lepoa gillotinan.
• Konbentzioak 1793ko konstituzioa egin zuen (I. urtea) eta gizonen sufragio unibertsalean oinarritutako demokrazia errepublikanoa ezarri zuen.
• Luis XVI.aren exekuzioak Europako herrien armadek esku hartzea eragin zuen, eta 1793ko udan, armada aliatuak Frantzian sartu ziren, iparraldetik eta hegoaldetik. Frantziako armada nazional berriak Austria eta Holanda garaitu zituen, baita Espainiako armada ere.
• Thermidor: Uztailari eman zioten izen hau. 1794an izuaren gehiegikerien aurkako erreakzioa egon zen. Robespierre exekutatu egin zuten eta girondinoak jarri ziren gobernuan. Hauek beste konstituzio bat egin zuten, 1795.ekoa edo III. urtekoa
o Zentsuaren araberako sufragiora itzuli ziren (ez unibertsala).
o Aginte betearazlea 5 kideek osatzen zuten Direktorioari eman zitzaion eta kide hauek gorputz legegileak aukeratzen zituen.
________________________________________
5. Napoleonen Europa
5.1. Direktorioa eta Napoleon
Zergatia
Direktorioak (1795-1799) bi arrisku zituen
• Errepublika demokratiko jakobinora itzultzea.
• Erregimen Zaharra berrezartzea.
Armada ezinbestekoa zen iraultza atzerriko erasoetatik babesteko eta, baita Frantziako Estatua eta gizartea egonkortzeko eta transformazioak zuzentzeko ere.
Bizitza
• Korsikan jaio zen 1769an..
• Gaztetan Rousseauren irakurle amorratua izan zen eta, jakobinoen garaian, Konbentzioaren aldekoa.
• Toulon-eko portua armada ingelesaren aurka defendatzean erakutsitako gaitasunagatik, 24 urte zituela jeneral izendatu zuten.
• Mundu osoan da ezaguna pertsonaia hau, jatorri apaleko militar honek inperio bat eraiki baitzuen Erregimen Zaharraren Europan.
5.2. Frantsesen enperadorea
• Direktorioak Italiako Armadaren agintaritza eman zion Korsikako jeneral gazteari. Hilabete gutxian (1796), Italiako iparraldea konkistatu eta Campoformioko bakea ezarri zion Austriari; bake honen bidez, Belgika Frantziaren esku geratu zen.
• Egiptoko kanpainaren ondoren (1798-1799), Parisera itzuli zen jendetzaren txaloen artean. Direktorioko sektore moderatuak defendatu zituen, aginte betearazlearen indar handiagoa aldarrikatzen zituen sektoreak, bai gerra antolatzeko eta bai barruko egoera hobeto kontrolatzeko.
• Jeinu militarra ezezik, Bonaparte maisua zen propagandan ere, eta horren bidez, etengabe eraikitzen zuen bere ospea: Napoleonen armadak Frantziako eskoletan irakurtzen zen egunkaria argitaratzen zuen.
• 1799ko azaroaren 18ko estatu kolpea: 3 kontsulek osaturiko aginte betearazlea ezarri zuen eta Lehenengo Kontsul Bonaparte izendatu zuten.
• VIII. urteko (1799) konstituzio berria: Berriro ere sufragio unibertsala ezarri zuten; Senatuko kideak Lehenengo Kontsulak proposatutako zerrenda baten barrukoen artean aukeratzen ziren. Gainera, gobernuak ekimen legegilea zeukan eta lege proiektuak proposatzen zizkion gorputz legegileari.
• Praktikan, Kontsulatua mozorrotutako diktadura bat zen. 1802an, Napoleon biziarteko kontsul izendatu zuten eta egoera berri hau X. urteko (1802) Konstituzioan gelditu zen jasota.
• Hurrengo urratsa XII. Urtean eman zuen: “Errepublikaren gobernua Enperadorearen esku geratzen da, eta horrek frantsesen Enperadore titulua hartzen du”. 1804ko abenduaren 2an, Notre-Dameko katedralean, Napoleon I.ak bere burua koroatu zuen Pio VII.a aita santuaren aurrean.
5.3. Europako gerra
Arrakasta
• Napoleonen armadek lurraldeak konkistatu, okupatu eta administratzen zituzten, baina baita bertako biztanleak Erregimen Zaharreko kateetatik askatu ere. Bere arrakasta militarra ezin daiteke ulertu, baldin eta batailak Erregimen Zaharreko armaden aurkakoak zirela kontuan hartzen ez bada; gainera, une batzuetan, Napoleonen soldaduen %50 ez ziren frantsesak.
• Elite intelektualek Napoleonekiko adiskidetasuna adierazi zuen: Beethoven konpositore alemanak Heroikoa sinfonia eskaini zion, Kant, Hegel eta beste intelektual italiar eta espainolak iraultzaren aldekoak ziren eta pozik zeuden Napoleonen inperioak lortutako konkista iraultzaileekin.
Arerioa
Britainia Handia. Napoleonen aurkako koalizio guztietan hartu zuen parte, baina aurkakotasun honek beste zergati batzuk zituen:
• Ez zen printzipio politikoei lotutako desadostasunen eraginezkoa, Britainia Handiak monarkiaren agintea mugatua eta eskubide politikoak herritar guztien esku jarrita baitzituen.
• Frantziaren eta Britainia Handiaren aurkakotasuna gatazka iraultzailearen aurrekoa zen, eta jatorri ekonomikoa zuen guztiz. Frantzia Britainia Handiaren lehiakide nagusia zen, bai Atlantikoko eta kolonietako merkataritzaren kontrolean, bai Europako merkataritzaren nagusitasunean. Napoleonek, bere agintearen gorenean, Erresuma Batuaren aurkako blokeo kontinentala dekretatu zuen, eta blokeo horren bidez, debekatu egin zen Britainia Handiko uharteekiko merkataritza. Ekonomia britainiarrak kalte handia izan zuen; baina horren ondorioz, areagotu egin zen ingelesen eskuhartze politikoa eta militarra Napoleonen aurkako gerretan.
5.4. Inperioaren antolaketa
Mugak
• 1812an, enperadorearen armadek Europa okupatu zuten, Andaluziatik Moskuraino, eta Baltikotik Mediterraneo ekialderaino.
• Menpeko estatuek (Napoleonen anaiek eta familiakoek administratuta) eta estatu aliatuek (bakea derrigorrez ezarrita) osatzen zuten mapa.
Europa
• Belgika, Holandarekin batera anexionatuta.
• Holanda Bataviako errepublika bihurtu zen eta gero Luis Bonapartek administratutako erreinu izan zen. Azkenean, abdikatu egin behar izan zuen.
• Rhin ibaiaren ezkerreko ertza ere anexionatu zuten, eta enperadorearen beste anaia batek, Jeronimok, Westfaliako erreinuko koroa hartu zuen.
• Italia
o Zati bat administrazio inperialari zuzen-zuzen lotuta zegoen.
o Italiako iparraldean erregeorde batek gobernatzen zuen.
o Hegoaldean, berriz, Napoliko erreinua zegoen, eta Murat jeneralak agintzen zuen han (Napoleonen arrebarekin zegoen ezkonduta hau).
• Espainia: Borboiak kendu ondoren, Jose Bonapartek, enperadorearen anaiak eskuratu zuen tronua.
• Bernadotte jeneralak Suediako tronua okupatu zuen.
• Europaren eraikuntza politikotik kanpo geratu zen bakarra Erresuma Batua izan zen.
5.5. Barruko Erreformak
Berrikuntzak
• Ordena publikoa berrezartzeko, Barne Ministerioa eta polizia sekretu eraginkorra sortu zituen.
• Administrazioa zentralizatu egin zuen.
• Zergatan ere erreforma garrantzitsua egin zuten eta, horren eraginez, herritar guztiek zuten zergak ordaindu beharra.
• Aita Santuarekin ere konkordatua sinatu zuen, eta horrek Frantziako estatu berria onartu zuen.
• Hezkuntzarako eskubidea eman zien frantses guztiei.
• Zuzenbide Zibileko Kode berria promulgatu zuen eta, bertan, burgesiaren helburuetako asko geratu ziren jasota. Kode Zibila antolaketa politiko eta administratibo berriaren euskarria izan zen.
Errepublika anaiak
Iraultzako eta Napoleonen inperioko erakundeak menpeko estatuetan eta aliatuetan aplikatu ziren. Bestalde “Errepublika adiskideetan” promulgatutako konstituzioak 1795eko Thermidorreko konstituzioaren ereduan oinarritzen ziren:
• Aginteen banaketa zabaldu zen.
• Zentsuaren araberako sufragioa erabili zen aginte legegilea osatzeko.
• Feudalismoa Europa osoan abolitu zen eta ez zen berriro itzuli. Aldaketa hauek mugen aldaketak baino askoz ere iraunkorragoak izan ziren.
5.6. Europa Napoleonen aurka
• Napoleonen printzipioak errazago ezarri ziren egitura feudal ahuleko lekuetan. Sistema horren bitartez, gauza asko bermatzen ziren:
o Feudalismoaren amaiera
o Jarduera ekonomikoen askatasuna
o Ondasunen zirkulazio askea
o Jabetza pribaturako erabateko eskubidea
o …
• Erregimen Zaharreko egitura finkoagoa zuten lekuetan, Napoleonek arazo handiagoak aurkitu zituen, esate baterako, Espainian eta Errusian, herri horien okupazioan ahalegin militar handiagoa egin behar izan baitzen. Bi estatu horiexetan hasi zen Napoleonen gainbehera. Errusian, 600.000 soldaduek egin zuten atzera 1812an eta hau Frantziaren hondamendia izan zen.
• Europako potentzien koalizio berria sortu eta armada inperialak garaitu zituen Nazioen Batailan (Leipzig, 1813), eta horrela, armada aliatuak Frantzian sartu ziren. Inperioa erortzen hasi zen.
• Napoleon Elba uhartera bidali zuten.
• Agintera itzuli zen, baina tropa ingelesek, prusiarrek, austriarrek eta errusiarrek behin betiko garaitu zuten Waterloon, 1815eko ekainean.
• Atlantikoko Santa Helena uhartetxora deserritu zuten, eta bertan hil zen, 1821eko maiatzaren 5ean.
1.1. Ekonomia Feudala
Nekazaritza
• Biztanleriaren gehienak lurra lantzen zuen, %80-90 orokorrean.
• Britainia Handian hiru laurdenak ziren nekazariak.
• Errusian %90etik gora ziren nekazariak.
Desberdintasunak
• Europa ekialdean nekazariak morrontza erregimenean zeuden, ia-ia esklabotza egoeran.
• Europa mendebaldean eta Mediterraneoan, nekazarien egoera legala hobea zen, baina produkzioaren zati handiena lurjabeen eskuetan geratzen zen (jaunak, Eliza eta Estatuaren eskuetan, alegia).
Banaketa
• Nekazariek hamarrena ordaintzen zioten Elizari; errentak eta era askotako betebeharrak eta zerbitzuak ordaintzen zizkioten jaun feudalari, eta Estatuari eta, gainera, zerga zuzenak eta zeharkakoak ere ordaindu behar zituzten.
• Lurra, orokorrean, jabe aristokraten edo goi-kleroaren esku zegoen, eta horiek errentak kobratuta edo jabetzak zerbitzarien bitartez ustiatuta bizi ziren, zergarik ordaindu gabe. Gizarte talderik pribilegiatuenak noblezia eta goi-kleroa ziren.
1.2. Estamentuzko gizartea
Banaketa
Hiru estamentu zeuden eta estamentu bakoitzak oso eskubide desberdinak zituen: noblezia, kleroa eta “hirugarren estatua” edo herria.
Pribilegiatuak (Noblezia eta Kleroa)
• Zerga salbuespena.
• Sistema judizial berezia.
• Galdeketetan ezin zituzten torturatu (Hirugarren estatukoak bai).
• Goi karguen monopolioa.
• Lurraren eta jabetza horietan bizi zirenen gaineko eskubide feudalak eta jaun eskubideak.
• Goi kleroko kideak noblezian erreklutatzen ziren, eta kideok beste edozein nobleren pribilegio berberak zituzten.
• Lurraren jabetzaren bi herenak Elizarenak eta nobleziarenak ziren.
• Pribilegio juridikoak eta zerga pribilegioak handiagoak izaten ziren Europa ekialdeko erreinuetan (Polonia, Hungaria, Errusia eta abar), Europa mendebaldekoetan baino (Britainia Handia, batez ere).
Hirugarren Estatua
Gainerako biztanleek, 27 milioi pertsonak, Hirugarren Estatua osatzen zuten, eta horren barruan, oso egoera ezberdinak zeuden:
• Burgesak
• Eskulangileak
• Merkatariak
• Hiriko biztanleria gehiena
• Nekazariak
• …
Hirugarren Estatuko sektorerik aberatsenak ere asmo bat zuen: kleroari eta nobleziari pribilegioak kentzea.
1.3. Monarkia Absolutua
Zer da?
Erregimen Zaharreko estaturik gehienak monarkia absolutuaren legitimitatea Jaungoikoak berak ematen omen zuen.
Ezaugarriak
• Erregeak Jaungoikoaren aurrean soilik zuen erantzukizuna.
• Erregearen aginteak ez du mugarik edo kontrolik.
• Hala ere, praktikan, absolutismo politikoa Elizaren eta nobleziaren aginteak mugatzen zuten.
Non
• Austria, Prusia, Suedia, Espainia edo Frantzian.
• Absolutismoaren ezaugarriak nabarmenagoak ziren Errusiako inperioan edo Turkian.
Salbuespenak
• Ingalaterra. 1688ko iraultzak parlamentuari eman zion errege agintearen zati bat. Beraz, monarkia parlamentario bat zegoen.
• AEB. Britainia Handiarekiko independentzia lortu zuenean, aginte sistema guztiz berria ezarri zuen, europar askok kopiatzeko irrikan egongo diren agintea: Errepublika bat jarri zuten eta Konstituzio bat osatu.
2. Pentsamendu Ilustratua
Ilustrazioa on Prezi
Cahiers de doléances
Hirugarren Estatuko ordezkariak aukeratu beharra zegoen. Hiru estamentuetako hautesleek Estatu Nagusien bilerara eraman beharreko kexak eta errebindikazioak eman zizkieten ordezkariei. Hautaturiko ordezkariak 60.000 kexa ingururekin iritsi ziren Parisera; kexarik gehien-gehienak hamarrenak eta gainerako zerga feudalak ordaindu behar izateari buruzkoak ziren.
Bozkatzeko era eta eztabaidak
Ordezkari kopuru bera izango al zuen estamentu bakoitzak? Bereiztuta ala elkarrekin egingo ziren bozketak?
• Hirugarren Estatuak bozketa pertsonaka egitearen aldekoa zen, kiderik gehien zituen taldea baitzen.
• Ekainaren 20ko goizean, hirugarren estatuko ordezkariek itxita aurkitu zuten biltzeko tokia eta hurbileko areto batera joan ziren, Jeu de Paume izeneko aretora (Pilota Jokoa); bertan, apaiz batzuekin batera, “inoiz ere ez bereizteko eta egoerek eskatzen zuten bakoitzean biltzeko” zina egin zuten, “harik eta erreinuko konstituzioa euskarri sendoetan ezarri eta berretsi arte”.
• Erregeak, gobernuak eta klero eta nobleziako sektore batzuek hasieran ez zuten prozesu hori onartu, baina ekainaren 27an Luis XVI.ak hirugarren estatura batzeko agindua eman zien oraindik ere horren aurka zeudenei.
• Uztailaren 7an, Frantziak Biltzar Konstituziogilea zeukan.
4.3. Herri altxamenduak
Uztailaren 14a
Ordura arte iraultza baketsua eta legezkoa izan zen. Erregeak eta sektore kontserbadoreenek ez zuten absolutismoaren amaiera onartu nahi izan. Orduan, Pariseko kaleetan herri-altxamendua hasi zen. Jendetza Bastilla izeneko gotorleku eta espetxera joan zen, armen eta polboraren bila; gotorleku hori aginte absolutuaren sinboloa zen, eta herriak uztailaren 14an okupatu zuen; egoera hori, gaur egun, Frantziako jaialdi nazionala da.
La Grande Peur
Iraultza Frantziako hirietara eta herrixketara hedatu zen. Udalbatzar berriak eratu ziren eta horiek onartutako agintaritza bakarra Biltzar Nazionalarena zen. Landa inguruan ere nekazaritza iraultza zabaltzen joan zen. La Grande Peur-en garaian (Beldur Handia), nekazariek jaunei zergak eta prestazioak ordaintzeari utzi eta gotorlekuak, nobleen artxibategiak eta feudalismoaren gainerako sinbolo guztiak suntsitu zituzten.
Legeztapena
Biltzar Nazionalak, egoera hori ikusita, bilkura oso garrantzitsua egin zuen abuztuaren 4an eta, errealitatean egiten ari ziren suntsipena legeztatzea erabaki zen. Zor pertsonalak eta hamarrenak kalte-ordainik gabe ezabatu ziren eta lurra zergapetzen zuten eskubideak jabeei kalte-ordaina emanez indargabetu ziren. Zerga berdinak, zigor berdinak eta kargu publikoak lortzeko aukera berdinak ezarri ziren.
Erregea
Ez zituen dekretuak sinatu nahi izan eta, hau ikusita, Pariseko herriak manifestazio erraldoia egin zuen Versailleseko jauregiraino. Herriaren presiopean, erregeak dekretuak sinatu egin behar izan zituen.
4.4. Etapa moderatua. 1791ko konstituzioa
Agintea
Aginte banaketan oinarritutako monarkia konstituzionala ezarri zen. Erregearen aginte betearazlea mugatua zen, eta aginte legegile ia osa Biltzar Nazionalaren esku zegoen.
Hauteskundeak
Zentsuaren araberako hauteskunde sistema (edo erroldaren araberakoa edo sufragio zentsitarioa deitu ohi zaio baita ere) ezarri zen, hau da, aberastasun maila jakina zuten gizonezko herritarrek soilik eman zezaketen botoa, biztanleriaren gehiengoa bozkatzeko eskubiderik gabe utziz. Erregeak konstituzioa sinatu zuen.
Finantzak
Biltzar Konstituziogileak zeharkako zergak ezabatu eta zerga zuzenen sistema ezarri zuen, denentzako berdina eta justuagoa izango zena. Baina nazioaren diru kutxak hutsik zeuden eta, hori konpondu nahian, Biltzar Konstituziogileak kleroaren ondasunak nazionalizatu zituen, ondoren saltzeko asmoz. Apezpikuak eta apaizak, beste funtzionario batzuk bezala, aukeratu egiten ziren eta Estatutik jasotzen zituzten soldatak; era berean, erlijiosoen komentu guztiak desegiteko erabakia ere hartu zen.
Aurka
Aita Santuak kondenatu egin zuen kleroaren lege egoera berria eta Eliza nazional frantsesa ezartzea, baita printzipio iraultzaileak ere. Horren ondorioz, iraultzaren aurkako asaldura nabarmendu zen. Erbesteratu frantsesak konspiratzen hasi ziren, eta Europako erregeei eta gorteei presioa egiten zieten, Frantzian esku har zezaten.
Joerak
• 1791ko ekainean, Tullerias jauregitik, Erregearen familiaren ihesa modu lazgarrian amaitu zen: erregearen familiakoak ezagutu eta atxilotu egin zituzten. Biltzarrak erregeari aldi baterako eginkizunak kendu zizkion.
• Herria Luis XVI.aren kontra azaldu zen.
• Noblezia burgesia moderatutik urrundu egiten zen.
• Burgesia moderatua herriaren errepublikaren aldeko gurarien beldur zen, eta prezioen igoera geldiezina zegoen, ezinegona areagotuz.
4.5. Biltzar Legegilea (1791-1792)
• Parlamentu berria edo Biltzar Legegilea hauteskunde prozesuaren bitartez hautatzen zuten eta 745 diputatuk osatzen zuten. Lege marko horrek eta hauteskunde prozesuak alderdi politikoak edo klubak sortzea eragin zuen, eta horiek hainbat interes eta iritzi politikoren ordezkari ziren.
• Klub iraultzailerik ospetsuena jakobinoena izan zen; Saint Jacques fraide dominikarren komentuan biltzen zirelako hartu zuten izen hori. Zatiketa batzuen ondoren Robespierrek hartu zuen talde honen agintea.
• Jakobinoen ezkerretara, cordeliers izenekoak zeuden, eta horien egoitza frantziskotarren antzinako komentu batean zegoen. Horien jokabide politikoak erradikalagoak ziren: sufragio unibertsalaren aldekoak ziren, hau da, herritar guztiek bozkatzeko eta partaidetza politikorako eskubidea zutela uste zuten; eskubide hori 1791ko konstituzioan, aberatsenentzat soilik zegoen jasota. Cordeliers zeritzenen taldekoek monarkia kentzea eta errepublika ezartzea eskatzen zuten; horien zuzendariak Marat eta Danton ziren, eta herri mailarik apalenaren ordezkari ziren (sans-culottes izenekoak).
• Iraultzaile talderik moderatuena girondinoena zen. Zentsuaren araberako sufragioa defendatzen zuten eta monarkia konstituzionalaren eta erreforma moderatuaren aldekoak ziren.
• Biltzar Legegilea horrela antolatzen zen
o Eskuinetara girondinoak zeuden (250 diputatu).
o Ezkerreko 136 aulkiak jakobinoek betetzen zituzten.
o Erdian, 350 diputatu inguru zeuden.
o Ezkerreko muturrean, cordeliers zeritzenen ordezkari gutxi batzuk.
Politikan gaur egun ere erabiltzen den “eskuina” eta “ezkerra” izenak Frantzia iraultzaileko biltzarren antolaketan oinarritzen dira.
4.6. Konbentzio errepublikanoa eta monarkia erortzea
Tentsioa
• Europako potentzia absolutistek –Austriak eta Prusiak- Frantzia iraultzailea inbaditzeko erabakia hartu zuten.
• Frantziako herria, ordura arteko protestak kaleetan eta politikaren arloan egin arren, armada nazional bihurtzen hasi zen eta ordena iraultzaile berria Europa osoan zehar defendatzeko eta zabaltzeko prest zegoen.
• Gerrak eragina izan zuen herriaren barruko egoeran. Adierazpen askatasunari esker, herriak “austriarraren” aurkako haserrea adierazteko aukera zeukan (La austriaca, horrela deitzen zioten Maria Antonieta erreginari, Luis XVI.aren emaztea eta Austriako Frantzisko I.a erregearen alaba), baita Luis XVI.aren aurkako haserrea adierazteko aukera ere; azken horri, herrian monsieur veto esaten zioten, Biltzar Legegileak proposatutako legeak sinatzeari behin eta berriro ezetza ematen ziotelako. Gainera, erregeari atzerriko potentziei ezkutuan laguntza ematea ere leporatzen zitzaion.
• Jendetza handi batek Tuilleriak izeneko errege jauregia hartu zuen, eta Biltzar Legegileak erregearen konstituzio eginkizunak berriro ere eten eta errege familia Tenpleko monasterio zaharrean giltzapetu zuten.
Marseillesa
Marseillako bolondresak, 1792ko altxamenduan Parisera joandakoak, Rouger de Lisle kapitainak konposatutako kantua erabiltzen zuten: Gerrarako kantua Rhineko armadarako izena zuen, baina Pariseko herriak Marseillesa esaten zion kantu horri.
Konbentzioa
Azkenean Biltzar Legegileak hauteskundeetarako deia egin zuen, parlamentu berria sufragio unibertsalez eratzeko, eta parlamentu horri konbentzio izena eman zioten.
1792ko parlamentua
Bere osaketa aurrekoa baino erradikalagoa izan zen. Lehenengo ekintzak hauek izan ziren: Monarkia abolitzea. Dekretuak egutegi laiko eta iraultzaile baten arabera datatzea; horrenbestez, 1793 aro berriaren I. urtea izan zen.
4.7. Gerra eta Izua
• Konbentzioa bildu zen egun berean, tropa frantsesek Prusiako armada garaitu zuten lehenengoz, Valmyn. Kontuan hartuta armada frantsesa dendari, eskulangile eta nekazariek osatzen zutela, hau harrigarria izan zen. Gerra zibila eta gerra atzerrian: egoera erradikalizatu egin zen.
• Erregeari Frantziako etsaiei laguntzea leporatu zioten eta epaitu egin zuten. 36 orduko epaiketaren ondoren, Konbentzioak heriotza zigorra ezarri zion (387 boto alde eta 334 kontra). 1793ko urtarrilaren 21ean, Luis XVI.a gillotinan hil zuten.
• Robespierre jakobinoaren diktadura. Izua iritsi zen (1793ko uztailetik 1794ko uztailera): 16.000 pertsonari moztu zioten lepoa gillotinan.
• Konbentzioak 1793ko konstituzioa egin zuen (I. urtea) eta gizonen sufragio unibertsalean oinarritutako demokrazia errepublikanoa ezarri zuen.
• Luis XVI.aren exekuzioak Europako herrien armadek esku hartzea eragin zuen, eta 1793ko udan, armada aliatuak Frantzian sartu ziren, iparraldetik eta hegoaldetik. Frantziako armada nazional berriak Austria eta Holanda garaitu zituen, baita Espainiako armada ere.
• Thermidor: Uztailari eman zioten izen hau. 1794an izuaren gehiegikerien aurkako erreakzioa egon zen. Robespierre exekutatu egin zuten eta girondinoak jarri ziren gobernuan. Hauek beste konstituzio bat egin zuten, 1795.ekoa edo III. urtekoa
o Zentsuaren araberako sufragiora itzuli ziren (ez unibertsala).
o Aginte betearazlea 5 kideek osatzen zuten Direktorioari eman zitzaion eta kide hauek gorputz legegileak aukeratzen zituen.
________________________________________
5. Napoleonen Europa
5.1. Direktorioa eta Napoleon
Zergatia
Direktorioak (1795-1799) bi arrisku zituen
• Errepublika demokratiko jakobinora itzultzea.
• Erregimen Zaharra berrezartzea.
Armada ezinbestekoa zen iraultza atzerriko erasoetatik babesteko eta, baita Frantziako Estatua eta gizartea egonkortzeko eta transformazioak zuzentzeko ere.
Bizitza
• Korsikan jaio zen 1769an..
• Gaztetan Rousseauren irakurle amorratua izan zen eta, jakobinoen garaian, Konbentzioaren aldekoa.
• Toulon-eko portua armada ingelesaren aurka defendatzean erakutsitako gaitasunagatik, 24 urte zituela jeneral izendatu zuten.
• Mundu osoan da ezaguna pertsonaia hau, jatorri apaleko militar honek inperio bat eraiki baitzuen Erregimen Zaharraren Europan.
5.2. Frantsesen enperadorea
• Direktorioak Italiako Armadaren agintaritza eman zion Korsikako jeneral gazteari. Hilabete gutxian (1796), Italiako iparraldea konkistatu eta Campoformioko bakea ezarri zion Austriari; bake honen bidez, Belgika Frantziaren esku geratu zen.
• Egiptoko kanpainaren ondoren (1798-1799), Parisera itzuli zen jendetzaren txaloen artean. Direktorioko sektore moderatuak defendatu zituen, aginte betearazlearen indar handiagoa aldarrikatzen zituen sektoreak, bai gerra antolatzeko eta bai barruko egoera hobeto kontrolatzeko.
• Jeinu militarra ezezik, Bonaparte maisua zen propagandan ere, eta horren bidez, etengabe eraikitzen zuen bere ospea: Napoleonen armadak Frantziako eskoletan irakurtzen zen egunkaria argitaratzen zuen.
• 1799ko azaroaren 18ko estatu kolpea: 3 kontsulek osaturiko aginte betearazlea ezarri zuen eta Lehenengo Kontsul Bonaparte izendatu zuten.
• VIII. urteko (1799) konstituzio berria: Berriro ere sufragio unibertsala ezarri zuten; Senatuko kideak Lehenengo Kontsulak proposatutako zerrenda baten barrukoen artean aukeratzen ziren. Gainera, gobernuak ekimen legegilea zeukan eta lege proiektuak proposatzen zizkion gorputz legegileari.
• Praktikan, Kontsulatua mozorrotutako diktadura bat zen. 1802an, Napoleon biziarteko kontsul izendatu zuten eta egoera berri hau X. urteko (1802) Konstituzioan gelditu zen jasota.
• Hurrengo urratsa XII. Urtean eman zuen: “Errepublikaren gobernua Enperadorearen esku geratzen da, eta horrek frantsesen Enperadore titulua hartzen du”. 1804ko abenduaren 2an, Notre-Dameko katedralean, Napoleon I.ak bere burua koroatu zuen Pio VII.a aita santuaren aurrean.
5.3. Europako gerra
Arrakasta
• Napoleonen armadek lurraldeak konkistatu, okupatu eta administratzen zituzten, baina baita bertako biztanleak Erregimen Zaharreko kateetatik askatu ere. Bere arrakasta militarra ezin daiteke ulertu, baldin eta batailak Erregimen Zaharreko armaden aurkakoak zirela kontuan hartzen ez bada; gainera, une batzuetan, Napoleonen soldaduen %50 ez ziren frantsesak.
• Elite intelektualek Napoleonekiko adiskidetasuna adierazi zuen: Beethoven konpositore alemanak Heroikoa sinfonia eskaini zion, Kant, Hegel eta beste intelektual italiar eta espainolak iraultzaren aldekoak ziren eta pozik zeuden Napoleonen inperioak lortutako konkista iraultzaileekin.
Arerioa
Britainia Handia. Napoleonen aurkako koalizio guztietan hartu zuen parte, baina aurkakotasun honek beste zergati batzuk zituen:
• Ez zen printzipio politikoei lotutako desadostasunen eraginezkoa, Britainia Handiak monarkiaren agintea mugatua eta eskubide politikoak herritar guztien esku jarrita baitzituen.
• Frantziaren eta Britainia Handiaren aurkakotasuna gatazka iraultzailearen aurrekoa zen, eta jatorri ekonomikoa zuen guztiz. Frantzia Britainia Handiaren lehiakide nagusia zen, bai Atlantikoko eta kolonietako merkataritzaren kontrolean, bai Europako merkataritzaren nagusitasunean. Napoleonek, bere agintearen gorenean, Erresuma Batuaren aurkako blokeo kontinentala dekretatu zuen, eta blokeo horren bidez, debekatu egin zen Britainia Handiko uharteekiko merkataritza. Ekonomia britainiarrak kalte handia izan zuen; baina horren ondorioz, areagotu egin zen ingelesen eskuhartze politikoa eta militarra Napoleonen aurkako gerretan.
5.4. Inperioaren antolaketa
Mugak
• 1812an, enperadorearen armadek Europa okupatu zuten, Andaluziatik Moskuraino, eta Baltikotik Mediterraneo ekialderaino.
• Menpeko estatuek (Napoleonen anaiek eta familiakoek administratuta) eta estatu aliatuek (bakea derrigorrez ezarrita) osatzen zuten mapa.
Europa
• Belgika, Holandarekin batera anexionatuta.
• Holanda Bataviako errepublika bihurtu zen eta gero Luis Bonapartek administratutako erreinu izan zen. Azkenean, abdikatu egin behar izan zuen.
• Rhin ibaiaren ezkerreko ertza ere anexionatu zuten, eta enperadorearen beste anaia batek, Jeronimok, Westfaliako erreinuko koroa hartu zuen.
• Italia
o Zati bat administrazio inperialari zuzen-zuzen lotuta zegoen.
o Italiako iparraldean erregeorde batek gobernatzen zuen.
o Hegoaldean, berriz, Napoliko erreinua zegoen, eta Murat jeneralak agintzen zuen han (Napoleonen arrebarekin zegoen ezkonduta hau).
• Espainia: Borboiak kendu ondoren, Jose Bonapartek, enperadorearen anaiak eskuratu zuen tronua.
• Bernadotte jeneralak Suediako tronua okupatu zuen.
• Europaren eraikuntza politikotik kanpo geratu zen bakarra Erresuma Batua izan zen.
5.5. Barruko Erreformak
Berrikuntzak
• Ordena publikoa berrezartzeko, Barne Ministerioa eta polizia sekretu eraginkorra sortu zituen.
• Administrazioa zentralizatu egin zuen.
• Zergatan ere erreforma garrantzitsua egin zuten eta, horren eraginez, herritar guztiek zuten zergak ordaindu beharra.
• Aita Santuarekin ere konkordatua sinatu zuen, eta horrek Frantziako estatu berria onartu zuen.
• Hezkuntzarako eskubidea eman zien frantses guztiei.
• Zuzenbide Zibileko Kode berria promulgatu zuen eta, bertan, burgesiaren helburuetako asko geratu ziren jasota. Kode Zibila antolaketa politiko eta administratibo berriaren euskarria izan zen.
Errepublika anaiak
Iraultzako eta Napoleonen inperioko erakundeak menpeko estatuetan eta aliatuetan aplikatu ziren. Bestalde “Errepublika adiskideetan” promulgatutako konstituzioak 1795eko Thermidorreko konstituzioaren ereduan oinarritzen ziren:
• Aginteen banaketa zabaldu zen.
• Zentsuaren araberako sufragioa erabili zen aginte legegilea osatzeko.
• Feudalismoa Europa osoan abolitu zen eta ez zen berriro itzuli. Aldaketa hauek mugen aldaketak baino askoz ere iraunkorragoak izan ziren.
5.6. Europa Napoleonen aurka
• Napoleonen printzipioak errazago ezarri ziren egitura feudal ahuleko lekuetan. Sistema horren bitartez, gauza asko bermatzen ziren:
o Feudalismoaren amaiera
o Jarduera ekonomikoen askatasuna
o Ondasunen zirkulazio askea
o Jabetza pribaturako erabateko eskubidea
o …
• Erregimen Zaharreko egitura finkoagoa zuten lekuetan, Napoleonek arazo handiagoak aurkitu zituen, esate baterako, Espainian eta Errusian, herri horien okupazioan ahalegin militar handiagoa egin behar izan baitzen. Bi estatu horiexetan hasi zen Napoleonen gainbehera. Errusian, 600.000 soldaduek egin zuten atzera 1812an eta hau Frantziaren hondamendia izan zen.
• Europako potentzien koalizio berria sortu eta armada inperialak garaitu zituen Nazioen Batailan (Leipzig, 1813), eta horrela, armada aliatuak Frantzian sartu ziren. Inperioa erortzen hasi zen.
• Napoleon Elba uhartera bidali zuten.
• Agintera itzuli zen, baina tropa ingelesek, prusiarrek, austriarrek eta errusiarrek behin betiko garaitu zuten Waterloon, 1815eko ekainean.
• Atlantikoko Santa Helena uhartetxora deserritu zuten, eta bertan hil zen, 1821eko maiatzaren 5ean.
2016/09/21
2016/09/15
2016/09/09
2016/09/07
2016/08/28
2016/07/18
2016/07/11
2016/06/10
2016/05/18
2016/05/11
2016/05/05
2016/04/19
2016/04/04
2016/03/29
Irlanda 1916: Easter Rising
Duela ehun urteko Pazko astean, Dublinen, armak eskuan altxatu ziren irlandarrak beren burujabetzaren alde. Sei egunean garaitu zuten altxamendu hark errepublika baterako printzipioak eta ehunka hildako utzi zituen bidean
Emakumeen protagonismoa
Hasieratik da berritzailea aldarrikapena, «gizon eta emakume irlandarrok» esaldiarekin hasten baita, emakumeak ere aipatuz, nahiz eta bozkatzeko eskubiderik ere ez zuten. Eta ez aipatu soilik: armekin hartu zuten subiranotasuna egonkortzeko gobernu iraunkorra «gizon eta emakume guztien sufragio bidez» aukeratzeko konpromisoa dakar idatzita testuak.
Aldarri zuten errepublikak erlijio askatasuna eta askatasun zibilak errespetatuko zituela zioten, eta Irlandako berdintasun soziala zuela jomuga.
Emakume irlandarrek protagonismo berezia izan zuten armak ekartzen, banatzen eta haiekin matxinadan esku hartzen. Orotara 300 emakumek parte hartu zutela jaso dute Irlandako artxibategi militarrek. Basket girls izenarekin egin ziren ezagun. Mabel FitzGerald, Linda Kearns, Margaret Skinnider, Kathleen Lynn, Constance Markievicz, Elizabeth O'Farrell...: emakumezkoen izen zerrenda luzea ageri da Pazko asteko matxinadari lotuta. Batzuek tiroka jardun zuten, beste batzuek erizain lanetan, baina ia guztiak zetozen emakumeen eskubideen aldeko mugimenduetatik.
Markieviczek lider rola jokatuz hartu zuen parte erreboltan. Irish Citizens Army-ko kide zen 1913tik, eta mugarri garrantzitsua ezarri zuen emakumeen parte hartze politikoan: Erresuma Batuko parlamentu Westminsterren eserlekua lortu zuen lehen emakumezkoa izan zen, 1918an. Skinniderrek ere armak eskuan hartu zuen parte matxindan. Bost gizon bere aginduetara zituela jardun zuen erreboltan ofizioz irakasle zen emakumezko hark.
Duela ehun urte aldarrikatu zuten errepublika erdiestea luze joko zuen seinale izan zen.
Umeak eskolan
Futbol irlandarra
GOSETE HANDIA
Historikoa, bere garaiari aurre hartu ziona, aitzindaria. Hala definitzen dute historialariek duela mende bateko Pazko astean, Dublingo postetxearen aurrean, Patrick Pearse idazleak egin zuen aldarrikapen mitikoa. «Irlandako Errepublikako behin-behineko gobernuak» izenpetu zuen aldarrikapen haren irakurraldiak hasi zuen, 1916ko apirilaren 24ko goizaldean, Dublingo matxinada; Easter Rising delakoa. Sei egunez, hiria armaz hartu zuten hainbat errebolta izan ziren aldi berean hiriko zazpi toki estrategikotan; besteak beste, postetxean. Erresuma Batutik bereizi eta Irlandako Errepublika aldarrikatzea zuen helburu ekintza armatu hark.
1916an aldarrikapena irakurri zuena, Patrick Pearse, Irlandako behin-behineko errepublikako gobernuaren zazpi kideetako bat zen. Thomas Clarke, Thomas MacDonagh, Joseph Mary Plunkett, Eamonn Ceannt, James Conolly eta Sean Mac Diarmada ziren gainerako liderrak. Besteak beste, erakunde hauetako kideek gidatu eta gauzatu zuten matxinada: Irish Volunteers, Irish Citizen Army eta Cumann na mBan emakumeen taldeetakoak.
Baina Irlanda burujabe izendatzeko aldarrikapena zazpik sinatu zuten; zazpiak eta beste hainbeste gehiago exekutatu zituzten maiatzaren lehen egunetan, errebolta zuzendu eta parte hartzea leporatuta.
Astebete ere iraun ez zuen matxinada haren berehalako ondorioak ehunka hildako eta zauritu izan ziren: 1.350tik gora, orduko kroniken arabera. Hiria armaz hartzeak ustekabean harrapatu zituen irlandar gehienak, eta hotz hartu zuten hastapenean. Baina ondorengo errepresioak, 3.500 lagunetik gora atxilotu zituzten, matxinadaren liderren epaiketek eta geroko exekuzioek independentziaren aldeko giroa ondu zuten, harik eta 1922an Irlanda estatu librea eta gero 1949an errepublika izendatu zuten arte. Izan ere, Dublingo postetxearen atarian Irlanda errepublika izatea ekarri zuen aro erabakigarria hasi zen duela ehun urte, eta, errepublika izateko bidearekin batera, irlandar abertzaleen arteko tirabira luzeari ere ekin zitzaion, besteak beste, 1921-1923. urteetako gerra zibil odoltsuarekin.
Lehen Mundu Gerraren ingurumarian
Britainiar indarrak bai, haiek ustekabean hartu zituzten armak eskuan altxatu ziren bi mila boluntario irlandarrek. Aldarrikapen testuan idatzita utzi zutenez, ezkutuan trebatu eta antolaturiko boluntario talde zabala zen, «irabaziko duen konfiantza osoarekin».
Espero ez zuten errebolta hura menean hartzeko, sei egun luze behar izan zituen armada britainiarrak, munduko boteretsuenetakoa izanik. Boluntarioak eraikin garrantzitsuenetan gotortu ziren, eta borroka gogorrak izan ziren haien eta soldaduen artean. Borroka horietako batean, Mount Street-ekoan, 234 soldadu britainiar hil zituzten erreboltariek. Londresek bonbardatuz erantzun zien erasoei, Dublin txikizioaren hiria bilakatuz.
Lehen Mundu Gerran buru-belarri sartuta zebilen Erresuma Batua, eta haren armadan zebiltzan, soldadu, 150.000 irlandar inguru. Ingurumari horretan, irlandarrek beren burujabetzaren alde egiteko aukera gisa irudikatu zuten matxinada haren liderrek eta jarraitzaileek. Eta Erresuma Batuarekin erabat hausteko dinamikari hauspoa eman zioten.
Irlandarrentzat, ez zen Erresuma Batutik berezi nahian armak eskuan altxatzen ziren lehen aldia; XVIII. mendean hasita, sei aldiz egin zuten gauza bera. 1916ko altxamenduak, ordea, aldi garaikide baten lehen zantzuak ezarri zituen. Pearsek postetxean irakurri eta gau hartan bertan banatu zuten aldarrikapen testua bera aitzindaritzat jo da Irlandako historia garaikidean.
1916an aldarrikapena irakurri zuena, Patrick Pearse, Irlandako behin-behineko errepublikako gobernuaren zazpi kideetako bat zen. Thomas Clarke, Thomas MacDonagh, Joseph Mary Plunkett, Eamonn Ceannt, James Conolly eta Sean Mac Diarmada ziren gainerako liderrak. Besteak beste, erakunde hauetako kideek gidatu eta gauzatu zuten matxinada: Irish Volunteers, Irish Citizen Army eta Cumann na mBan emakumeen taldeetakoak.
Baina Irlanda burujabe izendatzeko aldarrikapena zazpik sinatu zuten; zazpiak eta beste hainbeste gehiago exekutatu zituzten maiatzaren lehen egunetan, errebolta zuzendu eta parte hartzea leporatuta.
Astebete ere iraun ez zuen matxinada haren berehalako ondorioak ehunka hildako eta zauritu izan ziren: 1.350tik gora, orduko kroniken arabera. Hiria armaz hartzeak ustekabean harrapatu zituen irlandar gehienak, eta hotz hartu zuten hastapenean. Baina ondorengo errepresioak, 3.500 lagunetik gora atxilotu zituzten, matxinadaren liderren epaiketek eta geroko exekuzioek independentziaren aldeko giroa ondu zuten, harik eta 1922an Irlanda estatu librea eta gero 1949an errepublika izendatu zuten arte. Izan ere, Dublingo postetxearen atarian Irlanda errepublika izatea ekarri zuen aro erabakigarria hasi zen duela ehun urte, eta, errepublika izateko bidearekin batera, irlandar abertzaleen arteko tirabira luzeari ere ekin zitzaion, besteak beste, 1921-1923. urteetako gerra zibil odoltsuarekin.
Lehen Mundu Gerraren ingurumarian
Britainiar indarrak bai, haiek ustekabean hartu zituzten armak eskuan altxatu ziren bi mila boluntario irlandarrek. Aldarrikapen testuan idatzita utzi zutenez, ezkutuan trebatu eta antolaturiko boluntario talde zabala zen, «irabaziko duen konfiantza osoarekin».
Espero ez zuten errebolta hura menean hartzeko, sei egun luze behar izan zituen armada britainiarrak, munduko boteretsuenetakoa izanik. Boluntarioak eraikin garrantzitsuenetan gotortu ziren, eta borroka gogorrak izan ziren haien eta soldaduen artean. Borroka horietako batean, Mount Street-ekoan, 234 soldadu britainiar hil zituzten erreboltariek. Londresek bonbardatuz erantzun zien erasoei, Dublin txikizioaren hiria bilakatuz.
Lehen Mundu Gerran buru-belarri sartuta zebilen Erresuma Batua, eta haren armadan zebiltzan, soldadu, 150.000 irlandar inguru. Ingurumari horretan, irlandarrek beren burujabetzaren alde egiteko aukera gisa irudikatu zuten matxinada haren liderrek eta jarraitzaileek. Eta Erresuma Batuarekin erabat hausteko dinamikari hauspoa eman zioten.
Irlandarrentzat, ez zen Erresuma Batutik berezi nahian armak eskuan altxatzen ziren lehen aldia; XVIII. mendean hasita, sei aldiz egin zuten gauza bera. 1916ko altxamenduak, ordea, aldi garaikide baten lehen zantzuak ezarri zituen. Pearsek postetxean irakurri eta gau hartan bertan banatu zuten aldarrikapen testua bera aitzindaritzat jo da Irlandako historia garaikidean.
Emakumeen protagonismoa
Hasieratik da berritzailea aldarrikapena, «gizon eta emakume irlandarrok» esaldiarekin hasten baita, emakumeak ere aipatuz, nahiz eta bozkatzeko eskubiderik ere ez zuten. Eta ez aipatu soilik: armekin hartu zuten subiranotasuna egonkortzeko gobernu iraunkorra «gizon eta emakume guztien sufragio bidez» aukeratzeko konpromisoa dakar idatzita testuak.
Aldarri zuten errepublikak erlijio askatasuna eta askatasun zibilak errespetatuko zituela zioten, eta Irlandako berdintasun soziala zuela jomuga.
Emakume irlandarrek protagonismo berezia izan zuten armak ekartzen, banatzen eta haiekin matxinadan esku hartzen. Orotara 300 emakumek parte hartu zutela jaso dute Irlandako artxibategi militarrek. Basket girls izenarekin egin ziren ezagun. Mabel FitzGerald, Linda Kearns, Margaret Skinnider, Kathleen Lynn, Constance Markievicz, Elizabeth O'Farrell...: emakumezkoen izen zerrenda luzea ageri da Pazko asteko matxinadari lotuta. Batzuek tiroka jardun zuten, beste batzuek erizain lanetan, baina ia guztiak zetozen emakumeen eskubideen aldeko mugimenduetatik.
Markieviczek lider rola jokatuz hartu zuen parte erreboltan. Irish Citizens Army-ko kide zen 1913tik, eta mugarri garrantzitsua ezarri zuen emakumeen parte hartze politikoan: Erresuma Batuko parlamentu Westminsterren eserlekua lortu zuen lehen emakumezkoa izan zen, 1918an. Skinniderrek ere armak eskuan hartu zuen parte matxindan. Bost gizon bere aginduetara zituela jardun zuen erreboltan ofizioz irakasle zen emakumezko hark.
Duela ehun urte aldarrikatu zuten errepublika erdiestea luze joko zuen seinale izan zen.
Umeak eskolan
Futbol irlandarra
2016/03/23
Artearen historia: Espresionismoa, Faubismoa, Surrealismoa eta Kandinsky
Espresionismoa
Oihua. Munch
Hurbiltze historikoa
Koadro honen egilea Eduard Munch (1863-1944) da, joera espresionistaren lehenengo ordezkaria, pintore aurrelaria eta bakartia. Munch norvegiarra zen, oso haurtzaro gogorra izan zuen orduan Cristiania deitzen zen Oslo hirian. Goseak, izurriteak eta heriotzak gogor astindu zuten iparraldeko Europa XIX. Mendean. Heriotzak eta gaixotasunak bereziki obsesionatuta zegoen Munch, ama eta arreba bat tuberkulosiak jota hil zitzaizkiolako, eta bera ere gaixorik larri egon zelako. Barneko egonezin horrek gizakiaren larridura eta desesperazioa modu paregabean adieraztera eraman zuen bere obran. Bestalde, Cristianiako gizarte burges protestantearen kode moral hertsiak itogarriak eta aldi berean hipokritak suertatzen zitzaizkien Munchi eta Osloko hainbat iktelektuali.1884-1891 urteen artean Parisera eta Frantziara ikastera joateko hainbat beka lortu zituen eta “Independienteen saloain” bere obra batzuk erakustera iritsi zen. Maneten, inpresionisten, neoinpresionisten eta postinpresionisten eraginak jaso zituen eta beranduago Matisse eta fauvisten eragina ere bai.
Hasieran burgesia eta kritikoen artean bere lanek eskandalua pizten zuten, pintura zirriborratuegia, sinplifikatuegia, amaitu gabea edo ziztrina ematen zuelako. Kostata baina azkenean errekonozimendua lortu zuen Norvegian, Danimarkan, Erturopan eta Alemanian bereziki. Joera espresionistaren sortzailetzat hartzen da Munch. Bere arteak Alemanian izugarrizko eragina izan zuen geroago beste bi belaunaldi espresionistak sortu baitziren: “Die Brücke” edo Zubia taldekoak eta “Der Blauer Raiter” edo Zaldizko Urdina taldekoak. 1937an Alemaniako gobernu nazionalsozialistak, beste pintore espresionista eta abangoardista askorekin egin zuen moduan, Munchen koadroak konfiskatu eta bere pintura “degeneratutzat” hartu zuen. 1944an, hil zenean, bere bilduman zituen artelan guztiak Oslo hiriari utzi zizkion.

Pintorea izateaz gain, marrazkilari eta grabatzaile aparta izan zen ere bai: akuafortea, litografia eta xilografia ederki menperatzen zituen. Liburuen ilustrazioak egitea (Ibsenen “Peer Gynt”, Baudelairen “Les Fleurs du Mal”) eta eszenatokien dekorazioa (Ibsenen “Mamuak” eta “Hedda Gabler” antzezlanetarako dekoratuak eta Berlingo teatro baterako friso bat “Friso Reinhardt” deiturikoa, Osloko Unibertsitaterako ikasgela bateko hormapinturak...) proiektatzea maiz egokitu zitzaion.
Askotan gai berberak edo konposizio batzuen osagaiak behin eta berriz berreskuratzen ditu bizitza osoan zehar. “Ez dut ikusten dudana pintatzen, ikusi nuena baizik” esaten zuen. Bere koadro ezagunen artean ondoko hauek ditugu: “Neskato gaixoa”, “Madonna”, “Pubertatea”, “bizitzaren dantza”, “Garrasia”, “heriotza logelan”... Aipatutako gehienak “Bizitzaren Frisoan” deituriko sailean sartuta zeuden, aipagarriak dira era berean autoerretratuak eta hainbat erretratu. Baina bere bizitzaren lan garrantzitsuena “Bizitzaren Frisoa” izendatu zuen pintura saila da 1893 eta 1903 urte bitartean pintatu zituen koadroak dira eta lehendabiziko aldiz 1902an erakutsi zituen Berlingo Sezession-go saloietan 5 multzotan bildurik: “Amodioaren esnatzea”, “Amodio betea eta amodioaren amaiera”, “Bizi-ikara” eta “Heriotza”. Bizitzaren Friso saileko koadroek bizitzari buruzko ikuspegi bateratzailea eman nahi dute, giza irudiak etengabeko mugimenduan bizirik dagoen paisaiarekin elkarlotzen dira. “Frisoa bizitzaz, amodioaz eta heriotzari buruzko poema bat da” esan zuen Munchek, erakusketa bakoitzeko aldatu egiten zuen koadroen ordena eta konposizioa. “Garrasia” Bizi-ikara multzoaren barruan zegoen “ilunabarra Karl Johann paseoan” eta beste koadro batzuekin batera.
Arte garaikidean eta abangoardiatako pintoreek, gehienetan, enkargatzailerik gabeko koadroak burutu zituzten. Munchek, behin ospea hartuta, partikularren eta erakunde publikoen enkargu batzuk lortu zituen, baina batzutan horrelako enkarguak bukatu ondoren ez ziren enkargu-egileen gustukoak izan. Espresionisten kasuan artelanen bitartez egilearen sentipenak azaleratzen ziren, Naturaren objektuak ez ziren modu objektiboan azaltzen, egilearen subjektibidadeaz eraldatuta baizik. Beraz, formen eta koloreen deformazioaz egileak bere barne mundua adierazten digu.
FORMEN AZTERKETA
* Materiala eta teknika:
Osloko Nasjonalgalleriet mueoan dagoen 1893eko bertsio nagusienean kartoi gaineko olio, tenpera eta pastela erabili zituen. Konposizio honi buruzko 50 kopia inguru kontserbatu dira. Ospetsuena den bertsioa 2004an lapurtu zuten museotik “Madonna” koadroarekin batera, gertaerak oihartzun handia izan zuen komunikabide guztietan eta Osloko ondasuneko galera ikaragarritzat hartu zen, baina handik urte batzuetara berreskuratu dira obra biak.
Arte abtraktua:Vasily Kandinsky
1912. urtearen inguruan Vasily Kandinsky bere lehenengo akuarela abstraktua aurkeztu zuenean figurazioaren munduaren esklusibitatea amaitu zen. Aurrerantzean autoreak saiatuko dira haien sentimenduak edo nahi dituzten formak eta koloreak erabiltzen baina gai baten esklabu izan gabe. Naturaren kopia edo interpretazioa baztertu egiten da honen partez sortzailearen irudimenari bidea emateko. Kandinsky-ren konposaketak oso lirikoak dira. Normalean lerro eta koloreen konbinaketa bat izaten dira. Berarentzat musikak garrantzi handia dauka eta horrela banatzen dira formak eta koloreak paperean zein mihisean: pentagrama bateko notak izango bailiren. Amaierako efektua beti da kolorista, normalean alaia, harmonikoa, bizitzaren ikuspegi positibo bat erakutsiz. Elementu hauek ikus daitezke hemen ikusten duzuen bere lehenengo akuarela abstraktuan.
FAUVISMOA
Fauve-ko taldea ez da homogeneoa eta ez du programa zehatz bat; dena den denak Art Nouveau eta Sinbolismoarena urkakoak dira. Talde honetako partaideak dira Matisse, Marquet, Dufy, Derain, Braque eta Vlaminck. Ez zeuden kezkatuak popularitate falta edo eskandaluarengatik eta ez zuten jarraitu talde politiko bat. Artea bizitzako inpultso bezala ulertzen zuten eta irudiak era kritiko batean egiten hasi ziren. Cezanneren sintesitik urruti aukera bakarra zegoen sentimendua –kolorea – eta eraikuntza –balio plastikoa, bolumena, espazioa –arteko dualismoa konpontzeko eta arreta berezia jarri zuten kolorean. Helburu nagusia kolorea da era plastiko-konstruktibo batean, ikusmenaren egiturazko elementu bezala. Haietako batzuk irudia disolbatu zuten, Van Gogh edo Signac-en lanak jarraituz, prozedura gehigarria ebidentea egiten, irudiaren egitura eta pintzelada separatuak erabiltzen dituzte, nabariak, orden eta erritmo batekin banatuak materiako zentzua ematen dutela, kolorea eta irudiaren eraikuntza. Taldea Frantzian agertu zen 1903 eta 1907 bitartean. Haien estiloa indartsua da, akademizismotik urruti. Haien ezaugarriak dira: izaera liriko eta espresiboa, kolorearen bidez irudikatua; kanpoko eta barruko mundua elkartzeko gogoa; oinarrizko eta sinpleak diren gauzak bilatzen dituzte; gaien artean paisaiak, ibaietako eszenak eta eszena lirikoak irudimenako pisu garrantzitsuaz; errealitatea era subjektibo batean irudikatzen dute; kolorean jartzen dute arreta, kolore puruak, saturatuak, lauak, lerroz inguraturi keta gaiari edo irudiari erreferentziarik egin gabe; sintesi formala; perspektiba espazialaren eliminazioa; formen definizioaren eliminazioa klaroskuroan oinarriturik; kultura exotiko eta primitiboekiko erreferentziak; espazio piktorikoak sortzen zituzten dekorazioko motiboetan oinarrituri keta horma-papera edo artisautzatik hartuta. Haien eragina mugimendu desberdinetatik dator: inpresionistengandik kolorea, kolorearekiko poza, eguneroko gaiak, paisaiak, barrualdeak, erretratuak eta bodegoiak hartzen dituzte. Postinpresionistengandik zonatako banaketa, kolorearen plenitudea, Gauguin-en zentzu dekoratiboa, Van Gogh-en natura bizia. Germaniar espresionismotik kolore puru eta indartsua hartu zuten, modelatuaren falta, lerro gogorra et azuzena, sentsualitate dinamikoa eta artistaren interpretazio subjektiboa. Kultura exotikoetatik kolorearen aberastasuna eta erreferentzia formalak hartu zituzten.
SURREALISMOA
Mugimendu artistiko honek artistak, pentsalariak eta ikertzaileak elkartuz ituen. Inkontzienteko bilaketan sartuta ibili ziren. Estetika berri bat definitu nahi zuten, humanitate berria, giza orden aberria. Hauen aurrelariak italiar pintore metafisikoak, bereziki Giorgio de Chirico, sinbolismoa eta dadaismoa izan ziren. Taldea hasi zen Andre Breton frantziar poeta Surrealismoko Manifestua argitaratu zuenean. Bere hitzetan arrazionala errepresibo azen sorkuntza eta irudimeneko botererako eta honen ondorioz espresio artistikoaren etsaia. Freud miresten zuen eta honen subskonstzienteko Kontzeptua. Arte abstraktoaren formei lotuta dago. Ezaugarriak Psikoanalisiaren eragina jaso zuen: irudiak nahasiak dira eta ametsetakoak izatea ematen dute, dena den errealistak izan daitezke ere baina estilo arrazional batekin fantasiak deskribatzeko. Batzuetan teknika espontaneoak asmatzen zituzten, psikoterapeutikoa modelatzen elkartze askearekin ordenako kontrol kontzientea baztertzeko, “gorpu eskisitoetan” bezala. Teknikak Surrealismoak dadaismoren prejuizio falta berdina dauka eta argazkilaritzako prozedura eta tresnen ekoizpenaz baliatzen dira. Ohiko teknikak erabiltzen zituzten ere aproposak izan daitezkeelako irudimena irudikatzeko. Joan Miro Inkontzientea irudikatzeko giltza sinbolikoak erabiliz ituen. Bere hasiera organikoa ez den mundua da. Bere mundua sinplea da, garbia. Bere mitologia erreza da, gardena. Bere pinturak ez dira destakatuak, kromatikoki askeak, sinbolo eta koloreen arteko orekarik gabe. Salvador Dali Bere ikuspegia zama sexualez beteta dago eta bere lanak oso teorikoak dira, profano eta sakratuaren nahasketarekin. Boltxebismoarekiko oso kritiko azen. Anarkia eta erreakzioko nahasketa egin zuen. Bere konposaketak oso konplikatuak dira. Zabalkuntza Beste artistek parte hartu zuten surrealismoa zabaltzeko bai Europan baita Estatu Batuetan ere. Errealitatea ebitatzeko modu bat bezala agertu zen eta arazoak anbiguetatea eta paradoxaren bidez desagertzen ziren. Mugimenduak prestigioa irabaz i zuen Picasso bezalako artisten errekonozimendua jaso zuenean. Kubismo analitikoa, objektuak deskonposatuz, surrealismoaren antzekoa da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)