2016/03/23

Artearen historia: Espresionismoa, Faubismoa, Surrealismoa eta Kandinsky


Espresionismoa


Oihua. Munch
 


Hurbiltze historikoa

            Koadro honen egilea Eduard Munch (1863-1944) da, joera espresionistaren lehenengo ordezkaria, pintore aurrelaria eta bakartia. Munch norvegiarra zen, oso haurtzaro gogorra izan zuen orduan Cristiania deitzen zen Oslo hirian. Goseak, izurriteak eta heriotzak gogor astindu zuten iparraldeko Europa XIX. Mendean. Heriotzak eta gaixotasunak bereziki obsesionatuta zegoen Munch, ama eta arreba bat tuberkulosiak jota hil zitzaizkiolako, eta bera ere gaixorik larri egon zelako. Barneko egonezin horrek gizakiaren larridura eta desesperazioa modu paregabean adieraztera eraman zuen bere obran. Bestalde, Cristianiako gizarte burges protestantearen kode moral hertsiak itogarriak eta aldi berean hipokritak suertatzen zitzaizkien Munchi eta Osloko hainbat iktelektuali.1884-1891 urteen artean Parisera eta Frantziara ikastera joateko hainbat beka lortu zituen eta “Independienteen saloain” bere obra batzuk erakustera iritsi zen. Maneten, inpresionisten, neoinpresionisten eta postinpresionisten eraginak jaso zituen eta beranduago Matisse eta fauvisten eragina ere bai.
            Hasieran burgesia eta kritikoen artean bere lanek eskandalua pizten zuten, pintura zirriborratuegia, sinplifikatuegia, amaitu gabea edo ziztrina ematen zuelako. Kostata baina azkenean errekonozimendua lortu zuen Norvegian, Danimarkan, Erturopan  eta  Alemanian bereziki. Joera espresionistaren sortzailetzat hartzen da Munch. Bere arteak Alemanian izugarrizko eragina izan zuen geroago beste bi belaunaldi espresionistak sortu baitziren: “Die Brücke” edo Zubia taldekoak eta “Der Blauer Raiter” edo Zaldizko Urdina taldekoak. 1937an Alemaniako gobernu nazionalsozialistak, beste pintore espresionista eta abangoardista askorekin egin zuen moduan, Munchen koadroak konfiskatu eta bere pintura “degeneratutzat” hartu zuen. 1944an, hil zenean, bere bilduman zituen artelan guztiak Oslo hiriari utzi zizkion.

          Pintorea izateaz gain, marrazkilari eta grabatzaile aparta izan zen ere bai: akuafortea, litografia eta xilografia ederki menperatzen zituen. Liburuen ilustrazioak egitea (Ibsenen “Peer Gynt”, Baudelairen “Les Fleurs du Mal”) eta eszenatokien dekorazioa (Ibsenen “Mamuak” eta “Hedda Gabler” antzezlanetarako dekoratuak eta Berlingo teatro baterako friso bat “Friso Reinhardt” deiturikoa, Osloko Unibertsitaterako ikasgela bateko hormapinturak...) proiektatzea maiz egokitu zitzaion. 

            Askotan gai berberak edo konposizio batzuen osagaiak behin eta berriz berreskuratzen ditu bizitza osoan zehar. “Ez dut ikusten dudana pintatzen, ikusi nuena baizik” esaten zuen. Bere koadro ezagunen artean ondoko hauek ditugu: “Neskato gaixoa”, “Madonna”, “Pubertatea”, “bizitzaren dantza”, “Garrasia”, “heriotza logelan”... Aipatutako gehienak “Bizitzaren Frisoan” deituriko sailean sartuta zeuden, aipagarriak dira era berean autoerretratuak eta hainbat erretratu. Baina bere bizitzaren lan garrantzitsuena “Bizitzaren Frisoa” izendatu zuen pintura saila da 1893 eta 1903 urte bitartean pintatu zituen koadroak dira eta lehendabiziko aldiz 1902an erakutsi zituen Berlingo Sezession-go saloietan 5 multzotan bildurik: “Amodioaren esnatzea”, “Amodio betea eta amodioaren amaiera”, “Bizi-ikara” eta “Heriotza”. Bizitzaren Friso saileko koadroek bizitzari buruzko ikuspegi bateratzailea eman nahi dute, giza irudiak etengabeko mugimenduan bizirik dagoen paisaiarekin elkarlotzen dira. “Frisoa bizitzaz, amodioaz eta heriotzari buruzko poema bat da” esan zuen Munchek, erakusketa bakoitzeko aldatu egiten zuen koadroen ordena eta konposizioa. “Garrasia” Bizi-ikara multzoaren barruan zegoen  “ilunabarra Karl Johann paseoan” eta beste koadro batzuekin batera.

            Arte garaikidean eta abangoardiatako pintoreek, gehienetan, enkargatzailerik gabeko koadroak burutu zituzten. Munchek, behin ospea hartuta, partikularren eta erakunde publikoen enkargu batzuk lortu zituen, baina batzutan horrelako enkarguak bukatu ondoren ez ziren enkargu-egileen gustukoak izan. Espresionisten kasuan artelanen bitartez egilearen sentipenak azaleratzen ziren, Naturaren objektuak ez ziren modu objektiboan azaltzen, egilearen subjektibidadeaz eraldatuta baizik. Beraz, formen eta koloreen deformazioaz egileak bere barne mundua adierazten digu.

FORMEN AZTERKETA 

            * Materiala eta teknika: 

         Osloko Nasjonalgalleriet mueoan dagoen 1893eko bertsio nagusienean kartoi gaineko olio, tenpera eta pastela erabili zituen. Konposizio honi buruzko 50 kopia inguru kontserbatu dira. Ospetsuena den bertsioa 2004an lapurtu zuten museotik “Madonna” koadroarekin batera, gertaerak oihartzun handia izan zuen komunikabide guztietan eta Osloko ondasuneko galera ikaragarritzat hartu zen, baina handik urte batzuetara berreskuratu dira obra biak.

Arte abtraktua:Vasily Kandinsky

1912. urtearen inguruan Vasily Kandinsky bere lehenengo akuarela abstraktua aurkeztu zuenean figurazioaren munduaren esklusibitatea amaitu zen. Aurrerantzean autoreak saiatuko dira haien sentimenduak edo nahi dituzten formak eta koloreak erabiltzen baina gai baten esklabu izan gabe. Naturaren kopia edo interpretazioa baztertu egiten da honen partez sortzailearen irudimenari bidea emateko. Kandinsky-ren konposaketak oso lirikoak dira. Normalean lerro eta koloreen konbinaketa bat izaten dira. Berarentzat musikak garrantzi handia dauka eta horrela banatzen dira formak eta koloreak paperean zein mihisean: pentagrama bateko notak izango bailiren. Amaierako efektua beti da kolorista, normalean alaia, harmonikoa, bizitzaren ikuspegi positibo bat erakutsiz. Elementu hauek ikus daitezke hemen ikusten duzuen bere lehenengo akuarela abstraktuan.





FAUVISMOA
 Fauve-ko taldea ez da homogeneoa eta ez du programa zehatz bat; dena den denak Art Nouveau eta Sinbolismoarena urkakoak dira. Talde honetako partaideak dira Matisse, Marquet, Dufy, Derain, Braque eta Vlaminck. Ez zeuden kezkatuak popularitate falta edo eskandaluarengatik eta ez zuten jarraitu talde politiko bat. Artea bizitzako inpultso bezala ulertzen zuten eta irudiak era kritiko batean egiten hasi ziren. Cezanneren sintesitik urruti aukera bakarra zegoen sentimendua –kolorea – eta eraikuntza –balio plastikoa, bolumena, espazioa –arteko dualismoa konpontzeko eta arreta berezia jarri zuten kolorean. Helburu nagusia kolorea da era plastiko-konstruktibo batean, ikusmenaren egiturazko elementu bezala. Haietako batzuk irudia disolbatu zuten, Van Gogh edo Signac-en lanak jarraituz, prozedura gehigarria ebidentea egiten, irudiaren egitura eta pintzelada separatuak erabiltzen dituzte, nabariak, orden eta erritmo batekin banatuak materiako zentzua ematen dutela, kolorea eta irudiaren eraikuntza. Taldea Frantzian agertu zen 1903 eta 1907 bitartean. Haien estiloa indartsua da, akademizismotik urruti. Haien ezaugarriak dira: izaera liriko eta espresiboa, kolorearen bidez irudikatua; kanpoko eta barruko mundua elkartzeko gogoa; oinarrizko eta sinpleak diren gauzak bilatzen dituzte; gaien artean paisaiak, ibaietako eszenak eta eszena lirikoak irudimenako pisu garrantzitsuaz; errealitatea era subjektibo batean irudikatzen dute; kolorean jartzen dute arreta, kolore puruak, saturatuak, lauak, lerroz inguraturi keta gaiari edo irudiari erreferentziarik egin gabe; sintesi formala; perspektiba espazialaren eliminazioa; formen definizioaren eliminazioa klaroskuroan oinarriturik; kultura exotiko eta primitiboekiko erreferentziak; espazio piktorikoak sortzen zituzten dekorazioko motiboetan oinarrituri keta horma-papera edo artisautzatik hartuta. Haien eragina mugimendu desberdinetatik dator: inpresionistengandik kolorea, kolorearekiko poza, eguneroko gaiak, paisaiak, barrualdeak, erretratuak eta bodegoiak hartzen dituzte. Postinpresionistengandik zonatako banaketa, kolorearen plenitudea, Gauguin-en zentzu dekoratiboa, Van Gogh-en natura bizia. Germaniar espresionismotik kolore puru eta indartsua hartu zuten, modelatuaren falta, lerro gogorra et azuzena, sentsualitate dinamikoa eta artistaren interpretazio subjektiboa. Kultura exotikoetatik kolorearen aberastasuna eta erreferentzia formalak hartu zituzten.

SURREALISMOA
Mugimendu artistiko honek artistak, pentsalariak eta ikertzaileak elkartuz ituen. Inkontzienteko bilaketan sartuta ibili ziren. Estetika berri bat definitu nahi zuten, humanitate berria, giza orden aberria. Hauen aurrelariak italiar pintore metafisikoak, bereziki Giorgio de Chirico, sinbolismoa eta dadaismoa izan ziren. Taldea hasi zen Andre Breton frantziar poeta Surrealismoko Manifestua argitaratu zuenean. Bere hitzetan arrazionala errepresibo azen sorkuntza eta irudimeneko botererako eta honen ondorioz espresio artistikoaren etsaia. Freud miresten zuen eta honen subskonstzienteko Kontzeptua. Arte abstraktoaren formei lotuta dago. Ezaugarriak Psikoanalisiaren eragina jaso zuen: irudiak nahasiak dira eta ametsetakoak izatea ematen dute, dena den errealistak izan daitezke ere baina estilo arrazional batekin fantasiak deskribatzeko. Batzuetan teknika espontaneoak asmatzen zituzten, psikoterapeutikoa modelatzen elkartze askearekin ordenako kontrol kontzientea baztertzeko, “gorpu eskisitoetan” bezala. Teknikak Surrealismoak dadaismoren prejuizio falta berdina dauka eta argazkilaritzako prozedura eta tresnen ekoizpenaz baliatzen dira. Ohiko teknikak erabiltzen zituzten ere aproposak izan daitezkeelako irudimena irudikatzeko. Joan Miro Inkontzientea irudikatzeko giltza sinbolikoak erabiliz ituen. Bere hasiera organikoa ez den mundua da. Bere mundua sinplea da, garbia. Bere mitologia erreza da, gardena. Bere pinturak ez dira destakatuak, kromatikoki askeak, sinbolo eta koloreen arteko orekarik gabe. Salvador Dali Bere ikuspegia zama sexualez beteta dago eta bere lanak oso teorikoak dira, profano eta sakratuaren nahasketarekin. Boltxebismoarekiko oso kritiko azen. Anarkia eta erreakzioko nahasketa egin zuen. Bere konposaketak oso konplikatuak dira. Zabalkuntza Beste artistek parte hartu zuten surrealismoa zabaltzeko bai Europan baita Estatu Batuetan ere. Errealitatea ebitatzeko modu bat bezala agertu zen eta arazoak anbiguetatea eta paradoxaren bidez desagertzen ziren. Mugimenduak prestigioa irabaz i zuen Picasso bezalako artisten errekonozimendua jaso zuenean. Kubismo analitikoa, objektuak deskonposatuz, surrealismoaren antzekoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario