Historikoa, bere garaiari aurre hartu ziona, aitzindaria. Hala definitzen dute historialariek duela mende bateko Pazko astean, Dublingo postetxearen aurrean, Patrick Pearse idazleak egin zuen aldarrikapen mitikoa. «Irlandako Errepublikako behin-behineko gobernuak» izenpetu zuen aldarrikapen haren irakurraldiak hasi zuen, 1916ko apirilaren 24ko goizaldean, Dublingo matxinada; Easter Rising delakoa. Sei egunez, hiria armaz hartu zuten hainbat errebolta izan ziren aldi berean hiriko zazpi toki estrategikotan; besteak beste, postetxean. Erresuma Batutik bereizi eta Irlandako Errepublika aldarrikatzea zuen helburu ekintza armatu hark.
1916an aldarrikapena irakurri zuena, Patrick Pearse, Irlandako behin-behineko errepublikako gobernuaren zazpi kideetako bat zen. Thomas Clarke, Thomas MacDonagh, Joseph Mary Plunkett, Eamonn Ceannt, James Conolly eta Sean Mac Diarmada ziren gainerako liderrak. Besteak beste, erakunde hauetako kideek gidatu eta gauzatu zuten matxinada: Irish Volunteers, Irish Citizen Army eta Cumann na mBan emakumeen taldeetakoak.
Baina Irlanda burujabe izendatzeko aldarrikapena zazpik sinatu zuten; zazpiak eta beste hainbeste gehiago exekutatu zituzten maiatzaren lehen egunetan, errebolta zuzendu eta parte hartzea leporatuta.
Astebete ere iraun ez zuen matxinada haren berehalako ondorioak ehunka hildako eta zauritu izan ziren: 1.350tik gora, orduko kroniken arabera. Hiria armaz hartzeak ustekabean harrapatu zituen irlandar gehienak, eta hotz hartu zuten hastapenean. Baina ondorengo errepresioak, 3.500 lagunetik gora atxilotu zituzten, matxinadaren liderren epaiketek eta geroko exekuzioek independentziaren aldeko giroa ondu zuten, harik eta 1922an Irlanda estatu librea eta gero 1949an errepublika izendatu zuten arte. Izan ere, Dublingo postetxearen atarian Irlanda errepublika izatea ekarri zuen aro erabakigarria hasi zen duela ehun urte, eta, errepublika izateko bidearekin batera, irlandar abertzaleen arteko tirabira luzeari ere ekin zitzaion, besteak beste, 1921-1923. urteetako gerra zibil odoltsuarekin.
Lehen Mundu Gerraren ingurumarian
Britainiar indarrak bai, haiek ustekabean hartu zituzten armak eskuan altxatu ziren bi mila boluntario irlandarrek. Aldarrikapen testuan idatzita utzi zutenez, ezkutuan trebatu eta antolaturiko boluntario talde zabala zen, «irabaziko duen konfiantza osoarekin».
Espero ez zuten errebolta hura menean hartzeko, sei egun luze behar izan zituen armada britainiarrak, munduko boteretsuenetakoa izanik. Boluntarioak eraikin garrantzitsuenetan gotortu ziren, eta borroka gogorrak izan ziren haien eta soldaduen artean. Borroka horietako batean, Mount Street-ekoan, 234 soldadu britainiar hil zituzten erreboltariek. Londresek bonbardatuz erantzun zien erasoei, Dublin txikizioaren hiria bilakatuz.
Lehen Mundu Gerran buru-belarri sartuta zebilen Erresuma Batua, eta haren armadan zebiltzan, soldadu, 150.000 irlandar inguru. Ingurumari horretan, irlandarrek beren burujabetzaren alde egiteko aukera gisa irudikatu zuten matxinada haren liderrek eta jarraitzaileek. Eta Erresuma Batuarekin erabat hausteko dinamikari hauspoa eman zioten.
Irlandarrentzat, ez zen Erresuma Batutik berezi nahian armak eskuan altxatzen ziren lehen aldia; XVIII. mendean hasita, sei aldiz egin zuten gauza bera. 1916ko altxamenduak, ordea, aldi garaikide baten lehen zantzuak ezarri zituen. Pearsek postetxean irakurri eta gau hartan bertan banatu zuten aldarrikapen testua bera aitzindaritzat jo da Irlandako historia garaikidean.

Emakumeen protagonismoa
Hasieratik da berritzailea aldarrikapena, «gizon eta emakume irlandarrok» esaldiarekin hasten baita, emakumeak ere aipatuz, nahiz eta bozkatzeko eskubiderik ere ez zuten. Eta ez aipatu soilik: armekin hartu zuten subiranotasuna egonkortzeko gobernu iraunkorra «gizon eta emakume guztien sufragio bidez» aukeratzeko konpromisoa dakar idatzita testuak.
Aldarri zuten errepublikak erlijio askatasuna eta askatasun zibilak errespetatuko zituela zioten, eta Irlandako berdintasun soziala zuela jomuga.
Emakume irlandarrek protagonismo berezia izan zuten armak ekartzen, banatzen eta haiekin matxinadan esku hartzen. Orotara 300 emakumek parte hartu zutela jaso dute Irlandako artxibategi militarrek. Basket girls izenarekin egin ziren ezagun. Mabel FitzGerald, Linda Kearns, Margaret Skinnider, Kathleen Lynn, Constance Markievicz, Elizabeth O'Farrell...: emakumezkoen izen zerrenda luzea ageri da Pazko asteko matxinadari lotuta. Batzuek tiroka jardun zuten, beste batzuek erizain lanetan, baina ia guztiak zetozen emakumeen eskubideen aldeko mugimenduetatik.
Markieviczek lider rola jokatuz hartu zuen parte erreboltan. Irish Citizens Army-ko kide zen 1913tik, eta mugarri garrantzitsua ezarri zuen emakumeen parte hartze politikoan: Erresuma Batuko parlamentu Westminsterren eserlekua lortu zuen lehen emakumezkoa izan zen, 1918an. Skinniderrek ere armak eskuan hartu zuen parte matxindan. Bost gizon bere aginduetara zituela jardun zuen erreboltan ofizioz irakasle zen emakumezko hark.
Duela ehun urte aldarrikatu zuten errepublika erdiestea luze joko zuen seinale izan zen.
Umeak eskolan
Futbol irlandarra