2015/01/07

Giza eskubideak

Giza-eskubideez hitz egitea betebehar etikoez hitz egitea da. Giza-eskubideek giza duintasuna garantizatzeko errespetatu beharko genituzkeen balioak adierazten dituzte. Gaur egun pertsonaren duintasuna moral ororen oinarri eta funtsa dela aitortu behar da. Horregatik giza-eskubideak kode etiko gisa aurkezten zaizkigu , unibertsala izango litzatekeen gutxienezko moral bat aurkeztuz. GIZA-ESKUBIDEEN EZAUGARRIAK Giza-eskubideei dagozkien funtsezko ezaugarriak hurrengoak dira : -JAIOTZETIKOAK : Gizaki berarekin sortzen dira. -UNIBERTSALAK : Pertsona guztiak biltzen dituzte garai eta toki guztietan. -BESTERENGANAEZINAK : Edozein pertsonak, agintek edo estatuk errespetatu behar ditu. -ABSOLUTUAK : Pertsonarengandik bereizezinak dira -HAUTSIEZINAK : Edozein pertsonak edo agintek ezin du haien aurka jokatu. -PRESKRIBAEZINAK : Ez dute balioa galtzen, betiko dira. Zer dira giza eskubideak? Zer dira eskubideak Eduardo Galeanorentzat?

5 comentarios:

  1. Niretzat Giza Eskubideak denok eduki behar genituen eskubideak dira. Oso garrantsitzuak dira denok ondo eta lasai bizitzeko. Eta eskubide guztiak jakin beharko genituzke ondo eta lasai bizitzeko. (Mikel Garcia)

    ResponderEliminar
  2. Giza eskubieak gizaki guztiok eduki behar genituzkeen eskubideak dira, kontuan izan barik nazionalitatea,kolorea, erlijioa... kontuan izan barik. Denok giza eskubide berdinak ditugu dizkriminaziorik gabe. Baina giza eskubideak ez dira leku guztietan betetzen. (Unai Moreno)

    ResponderEliminar
  3. Giza eskubideak gizakiak eduki behar genituzkeen eskubideak dira. Askotan ez dira eskubide hauek betetzen eta leku askotan gizakiak diskriminatzen dituzte. Pertsona guztiak giza eskubideak beteko bagenituzke, gizartea desberdina izango zen. (Endika Agirre)

    ResponderEliminar
  4. Giza eskubideak edozein gizaki nahiz beltz, nahiz txinatar... Edozeinek eduki behar dituen oinarrizko eskubideak dira.
    Giza eskubide gabe errespetu gabe biziko ginateke animaliak bezala. Giza eskubideak inork ere ez ezin dizkizu kendu. 30.- giza eskubideak dio:
    Inork ere ez ezin dizkizu zure giza eskubideak kendu.
    Horiek dira giza eskubideak.(Xabier Betanzos)

    ResponderEliminar
  5. Nik uste dut giza eskubideak gizakion eskubideak direla denok eduki behar ditugunak importa gabe nongoa edo zelakoa zaren.
    Baina zoritzarres ez dira betetzen.
    (Lander Agirre)

    ResponderEliminar