2015/01/22

CRASH - Trailer

1.-Agertzen diren pertsonaien azterketa egin. Pertsonaien arlo positiboak eta akatsak aztertu. 2.-Zeintzuk dira dauden gatazkak?

2015/01/21

Iruzkina 2


«Apurka-apurka, akatsak desagertu eta argi dago Italiako herria­ren etorkizuna faxismoak gidatu behar duela. Indar berria da eta garai berrien etorrera adierazten duo Konfiantza itzela dau­kagu barru-barruan sartuta; gure bihotzaren erritmoa erregula­tzen duela sentitzen dugu, eta badakigu faxismoarekin Italiako gazteriarik osasuntsuena , ederrena eta grinatsuena ari dela lanean ( .. ). Laster, faxismo eta Italia kontzeptuak pentsamendu bakarrean bilduko dira. Izan ere, erregimen politiko berria sortzeko dugun formula hauxe da: Guztia estatuaren barruan, guztia estatua­ren alde, estatutik kanpo ezer ere ez. Gainera ( ... ) belaunaldi berria sortuko dugu ( ... ). Bakoitzak eginkizun jakina izango du. Batzuetan, klaseak sortzeko ideia datorkit burura ( ... ): hiltzeko prest dagoen gerlari-klasea, epaile gaituen eta zuzenen klasea, gobernari indartsuen eta autoritarioen klasea, ustia­tzaile adimentsuen eta ausarten klasea, industriako kapital itze­len klasea».
MUSSOLlNI, B.: Faxismoa Mussolinik azalduta. Madrid, 1934. «Estatu arrazistaren helburu nagusia jatorrizko arrazako ordez­karien biziraupena da, arraza hori goi-gizateriaren edertasuna eta balioa egiten dituen zibilizazioak sortu baitu. Estatu arrazistok, hezitzailetzat eta trebatzailetzat duen goi-eginkizunoi betetzeko, gazteriaren bihotzean grabatu beharko du arrazaren espiritua eta sentimendua. Ezinbestekoa da, eskola utzi orduko, gazte guzti-guztiek heziketa egokia jasotzea, odolaren garbitasunari eta berori garbi mantendu behar izateari buruz (... ). Reich alemanak, estatutzat, aleman guztiok barruan sartu eta bere eginkizuna ezarri behar die: herri handien jatorrizko arraza elementurik preziatuenen erreserbak kohesionatzea eta kontser­batzea, eta gainera, horiek apurka-apurka posizio nagusira era­matea ). Mendeko gizakiak egotea oldez aurreko funtsezko baldintza da, goi-zibilizaziook eratzeko (.. ). Estatu arrazistaren kanpoko politikok, estatu horren barruko arra­zari, bermatu egin behar dizkio Bizirauteko baliabideok, eta harreman naturala eta osasuntsua ezarri behar du biztanle kopurua hoztearen eta hori bizitzeko lurraldea hedatzearen zein horren kalitatearen artean ( ... )>>. HITLER-, A.: Nire borroka. 1925.

2015/01/19

Iruzkina 1

“Inolako sostengurik ez behin-behineko Gobernu honi! (...) Jendeari azaldu behar zaio Gobernu iraultzailea eratzeko era posible bakarra diputatu langileen sobietena dela. Ez parlamentuko errepublikarik! Horren ordez, diputatu langileen, soldatapeko nekazarien eta baserritarren sobieten errepublika herrialde osoan, behetik gorakoa! Lurjabe handien ondasunak konfiskatzea. Herrialdeko lur guztiak nazionalizatzea. Latifundioetan ereduzko ustiategiak sortzea, diputatu nekazarien sobietaren kontrolpean, komunitatearentzat lanean arituko direnak. Herrialdeko banku guztiak berehala bat egitea banku nazional bakar batean, diputatu langileen sobietaren agintepean”. Lenin, Apirileko Tesiak, (1917ko apirila).

2015/01/07

Giza eskubideak

Giza-eskubideez hitz egitea betebehar etikoez hitz egitea da. Giza-eskubideek giza duintasuna garantizatzeko errespetatu beharko genituzkeen balioak adierazten dituzte. Gaur egun pertsonaren duintasuna moral ororen oinarri eta funtsa dela aitortu behar da. Horregatik giza-eskubideak kode etiko gisa aurkezten zaizkigu , unibertsala izango litzatekeen gutxienezko moral bat aurkeztuz. GIZA-ESKUBIDEEN EZAUGARRIAK Giza-eskubideei dagozkien funtsezko ezaugarriak hurrengoak dira : -JAIOTZETIKOAK : Gizaki berarekin sortzen dira. -UNIBERTSALAK : Pertsona guztiak biltzen dituzte garai eta toki guztietan. -BESTERENGANAEZINAK : Edozein pertsonak, agintek edo estatuk errespetatu behar ditu. -ABSOLUTUAK : Pertsonarengandik bereizezinak dira -HAUTSIEZINAK : Edozein pertsonak edo agintek ezin du haien aurka jokatu. -PRESKRIBAEZINAK : Ez dute balioa galtzen, betiko dira. Zer dira giza eskubideak? Zer dira eskubideak Eduardo Galeanorentzat?

larrabetzuko historia


https://prezi.com/kjenqespz-2g/larrabetzuko-historia-i-hiribilduaren-sorrera-eta-burdinolak/#