2013/05/16

bolotov hil da. Iñaki Ochoaren erreskatean aritua

Alexei Bolotov alpinista ezaguna (Errusia, 1963) hil zen atzo, Everesteko (8.848 metro) hego-mendebaldean bide bat irekitzen saiatzen ari zela erorita. Bolotovek 50 urte zituen, eta ibilbide ikusgarria: 11 zortzimilako zeuzkan igota, eta bi aldiz irabazitakoa zen Urrezko Pioleta. Ingeniaria zen, eta harro zeraman hori: "Alpinismoa denbora-pasa da niretzat, ez dut famarik nahi", zioen. SESB desegin baino lehen hasi zen alpinismoan, kirol bezala oso leihakorra zen garaian. Joera horretatik aldendu zen bera, ordea. "Hau ez da futbola edo tenisa. Honek ez du dirurik ematen. Horregatik ez goaz hara arrakastaren bila. Hara goaz bizitza ematen digulako". Bere izena eta Iñaki Otxoa de Olza iruindarrarena 2008ko maiatzaz geroztik lotuta geratu ziren betiko, Holia Colibasanurenarekin batera, Bolotovek Otxoa de Olza laguntzeko lanetan parte hartu baitzuen. Datorren astean beteko dira bost urte Otxoa de Olza hil zela, maiatzaren 23an, Annapurnan. Erreskatearen nondik norakoak kontatzeko filmean, Pura Vida, parte hartu zuen: "Nik ez naiz mendian arriskatzen", zioen. Eta emazteak: "Eta Annapurnara bakarrik igotzea ez al zen arriskutsua izan?".

No hay comentarios:

Publicar un comentario