2013/04/08

Jaingoikoa


Badago jaungoikorik?
Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo agnostikoa?

22 comentarios:

  1. -Badago jainkorik?
    Nire uztez ez ez dakit jainkoa dagoen ala ez baina zerbait dagoela seguru nago.
    -Nondik datoz gauzak?Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo adnostikoa?
    Nik uzte dut jainkoa ez ditu gauzak egiten gauzak pertsonak egiten ditu eta bakoitzak bere azalpen zientifikoa du.
    ni adnostikoa naiz.

    Izarne San Anton 4B

    ResponderEliminar
  2. Jainkoa
    1. Ba al dago jaingoikorik?
    Nik ez dut uste jaingoikorik dagoenik, baina naiz eta hori izan nire ustea, beste ikuspuntuak errespetatzen ditut eta ez nuke borroka bat hasiko gai horrengaitik. Beraz suposatzen dut ateoa naizela, baina ez sutsua zeren nire ikuspuntua aldatuko lidake datu on batek.
    2. Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo adnostikoa?
    Nire ustez, eta ustea bakarrik da, gauzak nondik datozen zientziak esplika dezake, nahiz eta, galdera asko oraindik oso zailak izan erantzuteko. Eta zientziak oraindik arrazoitu ezin dituen gauzak esplikatzen dituela jaikoak, beste bide batez. Nik uste dut ateoa nahizela zeren ez dut jainkoan sinesten, eta dagoenik ere ez dut uste baina, lehen esan duten bezala datu on batek errazki aldatuko luke nire ikuspuntua.

    ResponderEliminar
  3. Badago jaungoikorik?
    Nik baietz uste dut.
    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo adnostikoa?
    Ni sinesle izanik,NIRE USTEZ, gertatzen den guztia, era batera edo bestera planifikatuta dagoelako gertatzen da, hau da gertatzen dena, gertatu behar delako gertatzen da.Jainkoak zalantzaren onura eman digu. Guk gure erara pentsatzeko eta reflexionatzeko jainkoa dagoen edo ez.
    Meriem Aboubi

    ResponderEliminar
  4. Jaingoikoa

    Badago jainkorik?

    Nire ustez ez dago jaingoikorik zeren eta , ez dut sinesten pertsona batek lurra egin al duenik.


    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo adnostikoa?


    Nire ustes gauzak pertsonek egiten ditugula uzte dut eta zientziak esplika ahal dutela.

    Ateoa naizela uste dot.

    Aitor Mendiolagaray Elu

    ResponderEliminar
  5. Badago jaungoikorik?
    Nik ezin dut hori epaitu, bakoitzak bere ustea edukiko du eta nire iritziz ez dakit jainkorik badagoen edu ez baina sinesten dutenak errespetatzen ditut.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo adnostikoa?

    Nire ustez gauzak gertatu behar direlako gertatzen dira ez dago ezer planifikatuta. Bizitza bizi egiten da apurka -apurka. Pertsonak nahi duten moduan bizitzen dute bizitza gaizki edo ondo inon idatzita egon gabe.
    Ni adnostikoaren barruan nago ez dakit zehatz jainkorik dagoen edo ez... zientziak ez du galdera guztien erantzunak ematen eta gu baino pertsona askoz ere boteretsuago eta dena sortu zuela sinestea ez da erraza niretzako

    OLATZ DUÑABEITIA.

    ResponderEliminar
  6. -Badago jaungoikorik?
    Nire pentsamoldean ez dakit jaingoikorik dagoen ala ez,hau da, ez daukat argi jaingoikoa izan zela muduaren sortzaile. Hala ta guztiz, pentsamolde guztiak errespetazten ditut.
    -Nondik datzoz gauzak?Zu non kokatzen zara sinesle,ateoa edo adnostikoa?

    Nire ustez gauza denek jatorri bat dute eta hori baieztatzeko azalpen bat dute.
    Ni adnostikoa naiz, lehen esan dudan bezala ez dakidalako jainkorik dagoen ala ez.

    Marina Garitagoitia

    ResponderEliminar
  7. Jaungoikorik existitzen ez dela argi dut. Jaungoikoa gizakion irudimenaren fruitu da, existitzen diren gauzetatik aratago joan nahian ibiltzen baitgara, gauza guztien jatorriari erantzun bat bilatu nahian. Argi dago erantzun bakarra egon daitekeela, zientziak dioena, alegia. Kontrakorik frogatu arte ez dago jaungoikoan sinesterik. Eta horrela ez balitz, beldur handia ematen dit munduak, beldurra ematen du gertatzen ari diren gauza guztiak (gozeteak, pobrezia, gerrak…) norbaitek agintzen dituelako gertatzen direla, pertsona baten esku bizi garela, hots, gurekin edozer egiteko gai den pertsona.
    Lehen argi utzi bezala ni ateoek osatzen duten taldean nago kokaturik. Ez dut uste jaungoikoaren teoria zahar horrek gizakion dudak asetzeko balioa duenik. Beldurra da teoria horren jatorria, ulergaitzak diren gauzen beldur gara. Ez ditugu existitzen diren gauza guztien jatorriaren frogarik eta horrek beldurtzen gaitu, hau da, erantzun baten beharra dugu eta erantzuna jaungoiko bat dagoela esanez denok lasai bizi gaitezkeela pentsatu. Beldurgarria, benetan.


    IRATI BEREINKUA

    ResponderEliminar
  8. 1- Nire ustez jainkoa badagoela pentsatzen dut.

    2- Ekintaek, gertatu behar direlako gertatzen dira uste dut, hau da, ez dago ezer aurreikusita gerta dadin.
    Nire burua sinesle moduan jartzen dut, uste izan dudalako txikitatik. Nahiz eta zientziak argi ez uzti badagoenik edo ez.

    ANE SAGASTGOIA

    ResponderEliminar
  9. Badago Jaungoikorik?

    Nire ustez jaungoikoa ez da existitzen. Inork ez duelako ahalmena mundua eratzeko. Nik badakit eztabaida asko sortu direla gai honi buruz. Jaungoikoa existitzen den ala ez hori da galdera.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo agnostikoa?

    Gauzak sortu dira sortu behar zirelako.
    Nik nire burua kokatzen dut ateo moduan, Jainkoan ez dudalako sinesten.

    EL PIVE ARGENTINO

    ResponderEliminar
  10. Badago jaungoikorik?

    Gizakiak gausa asko erabili ditu antzineko gauzak azaltzeko, horietako bat jainkoa eta bere erlijioak dituen sinesmenak dira. Horrenbestez jainkoa ez dela existitzen uste dut.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo agnostikoa?

    Gausak era zientifikoki azaldu behar dira eta ez sinesmenekin. nire iritziz zientziak dioen moduan izakia garatzen joan da era sinpleetatik konplexuetara. Nik jainkoetaz ez dudanez sinisten, ateo moduan jarriko nuke neure burua.


    Ekaitz Aldekoa

    ResponderEliminar
  11. Badago jaingoinkorik?

    Nire ustean jaingoinkoa ez da existitzen, hori gizakiek babesa sentitseko, eta antzina gauzen zergatiak azaltzeko asmatu zen sinesmen hau,baina bakoitza bere erlijioaren inguruan. Gainera gaur egungo frogek argi usten dituzte gizakiek zituzten zalantza gehienak adibidez, munduaren sorrera eta gizakiaren jatorria.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara sinesle, ateoa edo agnostikoa?

    Nire ustez, zientziak gizakiaren zalantza asko argitu ditu baina ez sinesmenetan oinarrituta, frogetan baizik. Ni ateoen taldean sartzen naiz , ez dudalako frogarik gabeko gauzetan sinisten, eta are gutxiago zientziak erlijioaren aurkako frogak ikusi ondoren. Hala eta guztiz, jainkoan sinisten duten pertsonak errespetatzen ditut, bakoitzak nahi duen gauzetan sinisten duelako.

    Jone Abajo 4.A

    ResponderEliminar
  12. 1.Badago jaungoikorik?

    Nire ustetan ez dago jaungoikorik, baina kontrako pentsaera duten pertsonak errespetatzen ditut, gai hau ez dagoelako batere argi eta zientifikoki frogatuta. Gai honi buruzko dudan iritziaren arrazoia nagusia frogapen argirik ez duen gauzetan ez dudala sinesten da.

    2.Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo agnostikoa?

    Gauzak nondik datozen jakitea ez da batere erreza, hortaz norbaitek jakitekotan, zientziak, zientzialariek edo zientziarekin lotutako beste pertsonaren batek izan beharko lukeela pentsatzen dut. Nire burua ateoek osatzen duten taldean jarriko nuke, lehen esan dudan bezala, frogarik gabeko gauzetan ez dudalako sinesten eta are gutxiago zientzia erlijioaren aurka dagoela jakinik.


    JON URRESTI

    ResponderEliminar
  13. 1-Badago jaungoikorik?
    Nire uztez jaungoikoa ez da existitzen. Ordena mantentzeko aitzakia da nire uztez, adibidez bibliak esaten duenez ona bazara, zerura zoaz eta zerua paradisua da, baina txarra bazara baizik infernura zoaz eta hor eternu guztiko zigorra duzu.

    2-Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateo ateoa agnostikoa?
    Dena norbaitek edo zerbaitek egiten du, baina ez dut uzte jaungoikoa denik gauza horrek asmatzen dituena. Dena esplikazio zientifiko bat du, horregatik nik batez ere ateoaren pentsamendua dut. Ez dut ezertan sinisten bakarrik zientzian.

    Jon Barrutieta 4A

    ResponderEliminar
  14. Badago Jaungoikorik?

    Nire ustez, ez dago jaungoikorik. Erlijioak eta sinesmenak gizakiak asmatzen ditugu azaldu ezin ditugun gauzei erantzuteko. Horrela ere sortu bai ziren beste teoria eboluzionistak.
    Gainera, ez dago frogatuta mundua, bibliak dioen moduan, jaungoikoak egin zuenik, zientziak ordea, badauka frogatutako teoria bat eta nik horretan sinesten dut.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara?

    Ateoen taldean kokatzen naiz.
    Gauza guztiak nondik datozen ezin da jakin, zientzak asko azaldu ditzakeen arren ezin ditu denak azaldu. Beti ezin da galdera guztiei erantzun, gauzak batzuetan gertatu behar direlako pasatzen dira, baina ez jaungoiko batek agintzen dituelako, kasualitateak edo gauza askoren kateak, edo pertsonen jarrerak eta sentipenak.

    Naiara Porras.

    ResponderEliminar
  15. Badago jainkorik?

    Nire ustez jainkoa pertsonek sortu dute, eta ez alderantziz. Hau da, azaldu ezin diren fenomenoei/gertaerei/gauzei erantzunak bilatzeko sortua izan da pertsonen irudimenean.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo agnostikoa?

    Nik nire burua ateoen artean kokatzen dut. Bibliak dioena sinisteko ez dago inolako probarik, horregatik niretzako ez du sinesgarritasunik. Gaur egun zientzia oso aurreratua dago eta zientzialari batek baieztapen bat egiten duenean frogak ematen ditu. Gauzak gertatu behar diren moduan gertatzen dira eta ez daude inolaz ere programaturik.

    Jonan Oiartzun.

    ResponderEliminar
  16. Badago Jaungoikorik?

    Nire uztez ez dago jaungoikorik, hau da, ez naiz sineslea. Nire uztez, jaungoikoa, beno, erlijioa, azaldu ezin ditugun gauzei arrazoi bat emateko gizakiek sortutakoa da. Momentu txarretan bakarrik ez gaudela pentsatzeko, batzuentzako beharrezkoa da norbait dutela pentsatzeak, bizitzari aurre egiteko modu bat izan daitekela iruditzen zait. Baina erlijioare teoria ezin da frogatu, bestalde eboluzionismoa froga dezakegu.


    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara?

    Nire burua ateoen aldean kokatzen dut, ezin dudalako froga ezina den teoria batean sinistu, jaungoikoaren teoriak ez dauka sentzunik eta ezin da konprobatu. Aldera eboluzionismoarena froga dezakegu eta nire uztez horrek indar handia ematen dio. Nire uztez gauzak diren bezalakoak dira eta frogatu ezin dena existitzen ez delako izan daitekela, jaungoikoa benetan exiztitzen baldin bada aurrerantzean frogatuko dela uzte dut, baina hordurarte ateoa izaten jarraituko dut.

    Nora Narbaiza

    ResponderEliminar
  17. Badago jaungoikorik?
    nire ustetan ez dago jaungoikorik, antzinakoek asmatutako pertsonaia bat da bere kezkak eta dudak , adibidez ura nondik datorren edo zergatik dugun bizia frogatzeko , ez zutelako inongo ideiarik …
    Nondik datoz gauzak?
    Ez dakit gauzak nondik datozen eta zergatitik diren horrela baina gauzak
    Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo agnostikoa?
    Nire burua, ateo bezala ikuzten dut ez dut jainkoetan sinesten baina gauza asko frogaezinak dira ,nola egiten da ura?

    ANDEKA ALONSO 4.A



    ResponderEliminar
  18. 1.Badago jaungoikorik?

    Nire ustez ez da existitzen ez jaungoikorik ezta erlijioarekin zer ikusia duen edozer gauza. Izan ere, dena negozio bat dela uste dut nahiz eta hasiera batean ez zen negozio gisa hasi, gizakien beldurrei aurre egiteko baizik. Gaur egun frogatua dago ez dela jaungoikorik existitzen eta gehiago fidatzen nahiz milaka zientzialarik esaten dutenetaz, bi iruzurgilek hasitako gezur honetaz baino.

    2.Nondik datoz gauzak?

    Gauza asko pixkanaka pixkanaka badakizkigu nondik datozen, esaterako munduaren sorreraren inguruan, hainbat teoria ezberdin dauzkagu, nahiz eta ez jakin zein den zuzena. Hala ere, seguru nago hemendik urte batzuetara jakingo dugula, teknologia hobetzen joango delako. Beste gauza asko, gertatzen direlako gertatzen dira, ez dago beste arrazoirik. Argi dagoena da, ez dela gertatzen hor gainean, zeruan edo nonahi dagoen pertsona edo dena delako batengatik.

    3.Zu non kokatzen zara, sinesle, ateo edo agnostikoa?

    Nire burua ateo gisa ikusten dut. Agian mende batzuk atzera joan eskero, sineslea izango nintzateke, ez neukalako gauzen jatorrien ezagupenik, gaur egun bai. Bestalde, gaur egun sinesmen mundua negozio bat bakarrik bilakatu da gure gizartean, dirua ateratzeko beste modu bat besterik ez da.

    EKAITZ ANDUEZA 4.A

    ResponderEliminar
  19. Badago Jaungoikorik?
    Nik uste dut ez dagoela jaiokirik, pertsonek sortu baidute.Lehengo jendea galdera asko zituzten gauza asko eta asko ez zeudelako frogatuta eta ondorioz, jainko bat sortu zuten erlijio esberdinetan galdera guztiei arrazoi bat emateko.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo agnostikoa?
    Ez dakit nondik datozen gauzak ez dudalako gauza horietan arretarik ipini.
    Nire burua ateo moduan ikusten dut, gaur egun zientziak gauza asko frogatzen baiditu eta elizak aldiz betiko istoriekin zegitzen du.

    iker Villanueva 4.a

    ResponderEliminar
  20. Badago jaungoikorik?
    Nire ustez ez dago jainkorik, ez daudelako arrazoirik horretan sinesteko. Nik uste dut jainkoa hitza sortu zela jendeak hiltzeari beldurra diotelako eta horrela badakite gero beste bizitza bat edukiko dutela hiltzean.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara?
    Nire burua ateoen aldean kokatzen dut, ezin dudalako froga ezina den teoria batean sinistu, jaungoikoaren teoriak ez dauka zentzurik eta ezin da konprobatu.
    PAUL URIBELARREA 4.A

    ResponderEliminar
  21. Badago jaungoikorik?
    Nire ustez jaingoikoa ez da existitzen. Zergatik bestela arrazoi gehiago egongo ziren dagoela sinesteko.

    Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara?
    Nik ateoen aldean kokatzen naiz. Zergatik ez dut sinesten jaingoikorik dagoenik.

    Imanol Tera 4.B

    ResponderEliminar
  22. 1- Jaingoinkoaren gaia oso zaila da. Printzipioz nire sinesmenak zientzian oinarritzen ditut baina arlo honek ezin argitu izan dituen gaietan bibliak teoria bat dauka, idatzitako teoria bakarra. Gai horri zientziak beste teoria bat ez badio ezartzen ezin esango dut bibliak dioena gezurra dela esan. Bueno hau alde batera utziz jaingoinkorik ez dagoela esango nuke, zeren eta, hain beste gauza egin ahal dituen pertsona batek bere jarraitzaileei gauza txarrik ez gertatzean lagunduko zuen eta ez da bere presentziarik nabarmentzen, beraz elizari uko egiten diot.

    2- Nondik datoz gauzak? Zu non kokatzen zara, sinesle, ateoa edo agnostikoa?
    Lehen esan dudan bezala nire sinesmenak zientzan oinrritzen dira. Beraz nire burua ateo moduan sailkatuko nuke.

    ResponderEliminar