2012/11/26

One flew over the cuckoo's nest - Trailer - HQ


Lanaren gidoia:
1.- fitxa teknikoa
2.- Laburpena
3.- Gaiak
4.- Pertsonaiak
5.- Eritzia

20 comentarios:

  1. Alguien volo sobre el nido del cuco
    Fitxa teknika:
    Zuzendaria: Milos Forman.
    Urtea: 1975. Urtean.
    Kokalekua: Estatu Batuetan.
    Iraupena: 133 minutu.
    Protagonistak: Jack Nicholson, Louise Fletcher, Danny DeVito…
    Laburpena: Mc Murphy zoroetxe batean sartzen dute. Kartzelan egona dago baina bere arasoak direla eta zoroetxe batean sartzen dute.
    Zoroetxe horretan hainbat gauza egiten ditu, bertako jendearekin. Eskapatu egiten dira, kanpoko jendea sartzen du etxean, eta azkenik, festa bat montatu ondoren, arrapatu egiten diote eta lobotomía bat egiten diote.
    Bere lagun Gran Jefek bere egoera ikusita eta berarekin konfiantza hartu ondoren, ito egiten du.
    Gaiak: Gizon bat zoroetxean sartzen dute, bere arasoak direla eta. Mc Murphy-k bertako jendearen lagun egiten da. Eskapatu egiten dira ahalegin batzuk egin ondoren.
    Azkenik, festa bat egiten dute. Arrapatzen dituzte eta Mc Murphyri burua zabaltzen diote eta Gran Jefek ito egiten du.
    Pertsonaiak: Mc Murphy: Gizon hau kartzelan sartzen dute, hainbat delitu egin ostean. Kartzelan araso psikologikoak direla eta zoroetxe batean sartzen dute. Bertan, eskapatu eta festa bat egin ondoren, lobotomía batera sometitzen dute. Eta bere Gran Jefek ito egiten du.
    Gran Jefe: Denek pentsatzen dute gor-mutua dela. Mc Murphy-rekin konfiantza hartzen du eta berarekin soilik egiten du berba. Eskapatzen laguntzen diote eta azkenik bere lagunari burua zabaltzen diotenez ito egiten du.
    Ratcher medikua: Neska desatzegina da. Zoroetxeko arduraduna. Emakume zakarra da eta bertako jendeak festa bat egin ondoren, arrapatu egiten dute eta Mc Murphyri lobotomía batera sometitzen du.
    Iritzia: Pelikula honek erakusten digu zoroetxe batean gertatzen den egoera. Mc Murphy da protagonista hainbat gauza egin ondoren lobotomiara sometitu eta bere lagun Gran Jefek ito eta gero bera eskapatzen da.
    Hau esanda, niri pelikula gustatu zait. Erakusten du, nola persona batek askatasuna eta ondo pasatu nahi duela baina veste persona batzuk bertan daudela borondatez. Horregatik, Mc Murphyk hainbat saiakuntza egin ostean eskapatu, festa bat egin, arrapatu eta ito egiten dute.

    Gorka González.

    ResponderEliminar
  2. Fitxa teknikoa
    Izenburua: Alguien volo sobre el nido del cuco edo One flew over the cuckoo’s nest.
    Zuzendaria: Milos Forman.
    Herria: Estatu Batuak.
    Urtea: 1975
    Estreinatutako data: 07/10/1976
    Iraupena: 133minutu.
    Generoa: Drama
    Protagonistak: Jacl Nicholson, Louise Fletcher, William Redfield,Sydney Lassick, Brad Dourif, Christopher Looyd, Will Sampson,Danny Devito, Dean R.Brooks, Scatman Crothers…
    Guioia: Bo Goldman eta Lawrence Hauben.
    Laburpena
    Delinkuente penal baten istorioa kontatzen du. Mc Murphy zoro dagoelako plantak egiten ditu kartzelara ez joateko. Azkenean zoroetxe batera eramaten dute. Honek beti erizainak esaten duenaren aurkakoa egiten du, baita arauak hautsi ere. Bere jarrera desegokia da beti. Bere jokaera txarrarengatik, medikuek burmuina garbitu egiten die hobeto portatzeko. Gran jefe bere lagunaren egoera ikustean, hiltzea erabakitzen du gehiago ez sufritzeko eta bera zoroetxetik aldegin egiten du.
    Pertsonaiak
    Mc Murphy: Pelikulako protagonista da. Delinkuentea eta zozo dagoelako plantak egiten ditu, orduan, zoroetxe batean sartzen dute. Gizarteagatik borratzen du, normak eta askatasunarengatik. Bizitza beste modu batean ikustea irakasten die gaixoei.
    Ratched: Pelikulan agertzen den erizaina eta psikiatrikoaren buruzagia. Gizartearen botere indartsua eta ahula islatu egiten du. Arauak eta legeak bete behar direla erakusten digu.
    Billy: Ez da kapaza bere amari aurre egiteko. Hitz egitea asko kostatzen zaio, batez ere emakumeez hitz egin behar duenean.
    Buruzagia (el gran jefe): Gormutua dela egiten duen pertsonai bat da. Mc Murphyrekin lagun mina egiten da eta berarekin bakarrik hitz egiten du.
    Iritzia
    Nire ustez pelikula oso interesgarria da. Zoroetxe batean dauden pertsonen jokaera ikusten laguntzen baitigu. Mc Murphy zoroetxean ingresatzerakoen, bere lagunen jokaera aldatzen hasten da lagundu nahian. Azkenean, hainbat ekintza txar egin ondoren, burmuina garbitzen diete pertsona on eta lasaiago bat bihurtuz. Nire ustez erizainak hartutako jokabidea txarra izan da, beste metodo batzuk erabili beharko duelako bere jokabidea aldatzeko.

    Ane Sagastagoia

    ResponderEliminar
  3. Alguien volo sobre el nido del cuco
    Fitxa teknika:
    Zuzendaria: Milos Forman.
    Urtea: 1975. Urtean.
    Kokalekua: Estatu Batuetan.
    Iraupena: 133 minutu.
    Protagonistak: Jack Nicholson, Louise Fletcher, Danny DeVito…
    Laburpena: Mc Murphy zoroetxe batean sartzen dute. Kartzelan egona dago baina bere arasoak direla eta zoroetxe batean sartzen dute.
    Zoroetxe horretan hainbat gauza egiten ditu, bertako jendearekin. Eskapatu egiten dira, kanpoko jendea sartzen du etxean, eta azkenik, festa bat montatu ondoren, arrapatu egiten diote eta lobotomía bat egiten diote.
    Bere lagun Gran Jefek bere egoera ikusita eta berarekin konfiantza hartu ondoren, ito egiten du e.t.a zoroetxetik eskapatxen da.
    Gaiak: Gizon bat zoroetxean sartzen dute, bere arasoak direla eta. Mc Murphy-k bertako jendearen lagun egiten da. Eskapatu egiten dira ahalegin batzuk egin ondoren.
    Azkenik, festa bat egiten dute. Arrapatzen dituzte eta Mc Murphyri burua zabaltzen diote eta Gran Jefek ito egiten du.Eta Gran Jefek zoroetxetik eskapatxen da.
    Pertsonaiak: Mc Murphy: Gizon hau kartzelan sartzen dute, hainbat delitu egin ostean. Kartzelan araso psikologikoak direla eta zoroetxe batean sartzen dute. Bertan, eskapatu eta festa bat egin ondoren, lobotomía batera sometitzen dute. Eta bere Gran Jefek ito egiten du.
    Gran Jefe: Denek pentsatzen dute gor-mutua dela. Mc Murphy-rekin konfiantza hartzen du eta berarekin soilik egiten du berba. Eskapatzen laguntzen diote eta azkenik bere lagunari burua zabaltzen diotenez ito egiten du.
    Ratcher medikua: Neska desatzegina da. Zoroetxeko arduraduna. Emakume zakarra da eta bertako jendeak festa bat egin ondoren, arrapatu egiten dute eta Mc Murphyri lobotomía batera sometitzen du.
    Iritzia:
    Niri pelikula gustatu zait. Erakusten du, nola pertsona batek askatasuna eta ondo pasatu nahi duela baina beste persona batzuk bertan daudela borondatez. Horregatik, Mc Murphyk hainbat saiakuntza egin ostean eskapatu, festa bat egin, arrapatu eta ito egiten dute.

    AITOR MENDIOLAGARAY ELU

    ResponderEliminar
  4. 1. Fitxa teknikoa
    1975. urtean egin zen pelikula hau, baina 1976ko urriaren 7an estrenatu zen. Pelikula hau, Estatu Batuetan egin zen eta bere zuzendaria Milos Forman izan zen. 133 minutu irauten du eta bere generoa drama da.
    2. Laburpena
    Pelikula hau delinkuente baten istorioa kontatzen du. Mc Murphy kartzelara Joan beg¡har da, baina azkenean zoroetxe batean sartzen dute.
    Beste zoroen lagunak egiten da, eta egun batean zoroetxetik eskapatzen dira eta itsasontzi batean doaz eta itsasontziak bueltak ematen haste da, hori euren bizitza erreflejatzen du. Orduan, kanpoko jendea zoroetxean sartzen du berriro.
    McMurphy joera oso txarra dauka zoroetxean, erizainak esaten duenaren kontrakoa egiten du beti, arauak hautsi egiten ditu etab. Jarrera hobetzeko lbotomia bat egiten diote, hau da, burmuina garbitzen diote.
    Azkenean, bere laguna GRAN JEFE bere egoera ikusten du eta ito egiten du, eta bera zoroetxetik eskapatzen da.
    3. Gaiak
    Pertsona bat zoroetxean sartzen dute, bere arazoengatik. Han lagunak egiten ditueta hortik eskapatzen dira.
    Azkenean, festa bat egiten dute, eta hurrengo egunean McMurphyri harrapatzen diote eta lobotomía bat egiten diote. Orduan, bere laguna Jefea ito egiten du eta bera bakarrik eskapatzen da.
    4. Pertsonaiak
    McMurphy: Pelikularen protagonista da eta zoroetxean sartzen dute arazoengatik. Bera gaixoei beste modu baten bizitza ikusten erakusten dio. Azkenean, hiltzen dute.
    Ratched: Pelikulan agertzen den erizaina eta psikiatrikoaren buruzagia da.
    Billy: Bere amari ezin dio aurre egin. Asko kostatzen zaio hitz egitea eta emakume bat aurrean ipintzen zaionean oraindik gehiago.
    Gran Jefe: Mudoa dela egiten du, baina, McMurphyren laguna egiten denean bakarrik berarekin hitz egiten du.
    5. Iritzia
    Niri pelikula hau gustatu zait. Pertsona bat ondo dagoela beste batzuekin harreman onak edukitzean ikusten lagundu egiten digu. Azkenean, protagonistari burmuina garbitzen diote eta ito egiten dute. Baina pelikula honetan ikusten da, Askatasuna eta gatzakak.

    ResponderEliminar
  5. “Alguien voló sobre el nido del cuco”
    Fitxa teknikoa:
    Urtea: 1975
    Iraupena: 133 minutukoa
    Herrialdea: Estatu Batuak
    Zuzendaria: Milos Forman
    Sariak:
    Oscar Sarietan bost sari nagusiak lortu zituen bigarren filma zen, It Happened One Night pelikularen ondoren:

    • Film onenaren Oscar Saria (Michael Douglas eta Saul Zaentz)
    • Zuzendari onenaren Oscar Saria (Miloš Forman)
    • Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Jack Nicholson)
    • Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Louise Fletcher)
    • Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Laurence Hauben eta Bo Goldman)
    • Gainera 6 BAFTA eta 6 Urrezko Globo Sari lortu zituen, tartean film onenarena (Michael Douglas eta Saul Zaentz) eta zuzendari onerarena (Miloš Forman).
    Generoa:
    Drama, gaixotasunak, ezintasuna,
    Laburpena:
    Randle Patrick McMurphy (Jack Nicholson) lan-borda batean izandako kriminala, bere izaera dela eta buruko gaixoentzako egoitza batera eramana da. Hori dela eta, McMurphyek uste du bere zigorra lasai bukatuko duela, baina egoitzaren bizitzan Ratched erizaina (Louise Fletcher) da nagusia, McMurphy-ren kalterako. Horrek bien arteko izaeren arteko lehia sortuko du. Gizartearentzat arriskutsutzat jotzen dute Randle Patrick McMurphy.Egoitza psikiatrikoan dagoen bitartean gaixoen eta haren ihesean hartuko du parte, baita beste hainbat pasarte kontrola ezinetan ere.
    Denen buru den erizainak, Ratchedek, hertsiki jokatzen du gaixoen artean. Oso pertsona ordenatua, serioa eta autoritarioa da. Beti harro eta txukun, aurpegian inongo adierazkortasunik gabe ez da edozein gertaeraren aurre aldatzen.
    Gaixo guztiei administratzen zaie medikamendu kantitate handia, norbaitek ezezkoa eman ezkero, indarraren bitartez administratzen zaio. Horietako edozeinek arauak hautsi ezkero, deskarga elektriko batzuen bitartez edota lobotomia baten bitartez zigortzen zaio.
    Egoitza psikiatrikoaren giroak ez du inongo aldaketarik egunez egun. Giro monotonoa dela esan dezakegu. Gaixoek pentsatzen eta sentitzen duten guztia denak zirkulu batean daudenean soilik adieraz dezakete, betiere erizaina hertsiari kontu handia izaten.
    Erizainak duen bortxakeria beste hainbat pasartetan ere da islatua, adibidez, McMurphyek beisbol partidua ikusi nahi duenean eta erizainak horretarako gaixo guztien botoak beharko dituela esaten dionean. Protagonistak botoak lortuko dituelakoan dago, baina beste hauek erizainaren desioen menpe daudela adierazten diote.
    Billy mutur-muturreko hertsikeria islatzen duen pertsona da, ez soilik egoitzan, baita bere familia artean ere, beraz, hauek izan daitezke honen toteltasunaren arrazoi. Honek nahi duena egiten duenean, neska batekin oheratzen denean adibidez, uzten dio toteltzeari, baita erizainari aurre egiten dionean ere. Geroago, Billiyk bere buruaz beste egiten du, erizaina egunerokotasunera itzultzen saiatzen da ezer gertatu ez balitz bezala.
    Egoitzak duen ordena bizitzari uko egiten dio, baita askatasunari ere. Baina guzti hori horrela izanda ere, gaixo guztiak daude bertan nahi dutelako; gizarteari beldur diotelako, bakarrik sentitzen direlako.
    Azkenean denek ihes egitea lortzen dute McMurphyek izan ezik, zeinen “el gran jefe” izenko gaixo batek hiltzen duen, lobotomiaren ondorioz honek sufritu ez dezan.
    Iritzia:
    Filma honetan bermatzen den autoritarismoa eta pertsona batek besteengan duen eragina ez da soilik egoitza psikiatrikoetan gertatzen, bizitza errealean ere hala gertatzen da, Bortxakeria eta umilazioa dira pertsona batek beste batengan eragina izateko erabil ditzakeen tresnarik boteretsuenak, eta are boteretsuagoak bihurtzen dira beste batzuen arazo sozialak aprobetxatu ezkero. Zoroenetatik zoroenak ere du duintasunez bizitzeko eskubidea.

    IRATI BEREINKUA

    ResponderEliminar
  6. Alguien voló sobre el nido del cuco

    Fitxa teknikoa
    ­ Zuzendaria: Miloš Forman .
    ­ Aktore nagusiak:
    Jack Nicholson,
    Brad Dourif ,
    Louise Fletcher,
    William Redfield,
    Danny DeVito,
    Sydney Lassick,
    Will Sampson ,
    Christopher Lloyd.
    ­ Urtea: 1975
    ­ Lekua: Oregon State Hospital (EEUU)
    Laburpena
    ­ Mc Murphy (Jack Nicholson) kartzelan egondako preso bat da eta, bere portaerarengatik zoroetxean benetako arazo psikologikoak dituen konprobatzen saiatzen dira. Zoroa ez dela argi eta garbi izan arren arriskutsua denez bertan uzten dute.
    Horren ondorioa da beste bertako gaixoengan influentzia handia sortzen du, askatasunaren gosea sortzen die, eta bertako erizainek arriskutsua dela ikusirik lobotomia bat egiten die eta azkenik bere lagun batek duen itxura kaxkarra ikusiz hil egiten du.
    Gaia
    ­ Pelikula honen gaia, nik uste dut zoroek ere aukera bat dutela bizitzan askeak izateko eta pozik bizitzeko dela Mc Murphyk erakusten digun moduan.
    Jefe
    ­ Mc Murphyk erakutsi zizkion askatasunaren balio positibo asko eta konbentzitu egin zuen handik irtetearen ideiarekin. Gainera Mc Murphic deskubritzen du ez dela gormutua hasiera baten denek pentsatzen zuten moduan, eta azkenik ihes egiterako momentuan ez dira joaten ikusirik atzean uzten dituzten lagunak etab. Azkenean Mc Murphyri lobotomia bat egiten diote eta bere itxura ikusirik Gran Jefek hil egiten dio.
    Iritzia
    ­ Nire ustez pelikula hau benetan gomendatzen dut zeren eta bizitza, askatasuna eta beste hainbat aspektu etiko jorratzen dira, printzipio moralak bakoitzak bere bizitza nahi duen bezala aurrera eramatea etab.
    Jon Garate Urigoitia

    ResponderEliminar
  7. 1. Fitxa teknikoa
    “Alguien voló sobre el nido del cuco” pelíkula, Miloš Forman-ek 1975. urtean zuzendutako pelikula bat da. Estatu Batuetan filmatu zen eta 133 minutuko iraupena du. Gai dramatikoa da.

    2.Laburpena
    Pelikula, Mc Murphy izeneko pertsonaian zentratzen da batik bat, pertsonaia hori kartzelara eraman behar dute baina ospitale batera eramaten dute burutik ondo ez dagoelako esaten diotelako. Errealitatean ez du inongo arazorik, baina ospitalean gelditzen da erizainen kontrolpean. Mc Murphyk bertako begiraleek diotenaren kontrako iritzia du beti, eta berak nahi duena egiten saiatzen da ospitalean dauden beste kideak behartuz. Jarrera nahiko txarra duenez, erizainek burmuinean deskargak ematen dizkiote. Deskarga horietako baten ostean, Mc Murphy oso gaizki gelditzen da, ezin da mugitu, ez du hitz egiten… Beraz Mc Murphyk sufritzen jarrai ez dezan Jefek, ospitalean eginiko lagun batek, kuxin baten laguntzaz ito egiten du, gero Jefe ospitaletik ihes egiten du.

    3.Gaiak
    Pelikularen gaia, nire ustez, gaixoek aske izateko aukera dutela da batik bat. Mc Murphyk asko laguntzen die aske izaten eta beraien nahiak lortzen saiatzen. Pelikulan azaltzen de beste gai bat erizainaren eta Mc Murphyren arteko gatazkak dira. Ez dira inoiz ados jartzen eta Ratchedek deskargak ematen dizkio Mc Murphyri baretu eta izaera alda dadin.

    4.Pertsonaiak
    Mc Murphy: Pelikulako honetako protagonista da. Ospitalean dauden arauen aurka borrokatzen du eta baita gaixoen askatasunarengatik. Bizitza bere erara bizitzen irakasten die gaixoei.
    Ratched: Ospitaleko erizaina da. Arauak eta legeak bete behar direla erakusten digu. Nahiko zorrotza da eta dena kontrolpean edukitzea gustatzen zaio.
    Billy: Ez da gai bere amari aurre egiteko. Hitz egitea asko kostatzen zaio, batez ere emakumeei buruz hitz egin behar duenean.
    Jefe: Gormutua dela pentsarazten digu baina, ez da hala. Mc Murphyrekin bakarrik hitz egiten du, besteek gormutua dela pentsatzen jarraitzen dute.

    5.Iritzia
    Pelikula polita eta interesantea iruditu zait. Ospitaleko gaixoen jokabidea nolako den Mc Murphy heldu aurretik eta Mc Murphy bertan dagoenean ikusten delako. Gaixoen izaera nahiko aldatzen da Mc Murphyren etorrerakin eta beraien nahien alde borrokatzen laguntzen die. Mc Murphyk eta Ratchedek ikuspuntu desberdinak dituzte, bati ondo dagoela iruditzen zaiona besterari gaizki dagoela iruditzen zaio baina, Ratchedek, Mc Murphyk baino botere handiagoa duenez metodo gogorrak erabiltzen ditu bere izaera aldatzeko.

    JON URRESTI

    ResponderEliminar
  8. Fitxa teknikoa:
    - zuzendaia: Milos Forman( 1975)
    - Lekua: EEUU
    - Aktore nagusiak:
    Jack Nicholson,
    Brad Dourif ,
    Louise Fletcher,
    William Redfield,
    Danny DeVito,
    Sydney Lassick,
    Will Sampson ,
    Christopher Lloyd.
    -laburpena:
    Mc Murphy zoroetxe batean sartzen dute. Kartzelan egonda dago baina bere arazoak direla eta zoroetxe batean sartzen dute benetako arazoak bilatu nahian.
    ondorioa da beste bertako gaixoengan influentzia handia sortzen du, askatasunaren gosea sortzen die, eta bertako erizainek arriskutsua dela ikusirik lobotomia bat egiten die eta azkenik bere lagun batek duen itxura kaxkarra ikusiz hil egiten du.
    Gaia:
    pelikularen gaia, bizitzako zoroek eskubide guztia dutela aske izateko eta pozik bizitzeko.
    Pertsonai nagusiak:
    jefe:
    zoroetxean bizi den zoro bat da eta denek uste dute gormutua dela, azkenean gormutua ez dela ikusten dute. Mc Murphy.ri lobotomia bat egin eta gero jefe-k hil egiten du bere itxura txarra ikustean.
    PAULO DA SILVA

    ResponderEliminar
  9. 1.Fitxa teknikoa

    Pelikula onen izenburua,Alguien volo sobre el nido del cuco da. Zuzendaria, Milos Forman da eta Estatu Batuetan egindako filma da. 1975. Urtean egindakoa da baina 1976an estreinatutakoa da filma. 133 minutu irauten ditu pelikula hau eta genero dramatikokoa da.


    2. laburpena

    Mc Murphy zoroetxe batean sartzen dute. Kartzelan egona dago baina bere arasoak direla eta zoroetxe batean sartzen dute.
    Zoroetxe horretan hainbat gauza egiten ditu, bertako jendearekin. Eskapatu egiten dira, kanpoko jendea sartzen du etxean,. Mc Murphy Beste zoroen laguna egiten da, eta egun batean zoroetxetik eskapatzen dira eta itsasontzi batean doaz eta itsasontziak bueltak ematen haste da, hori euren bizitza erreflejatzen du. Orduan, kanpoko jendea zoroetxean sartzen du berriro. Denen buru den erizainak, Ratchedek, hertsiki jokatzen du gaixoen artean. Oso pertsona ordenatua, serioa eta autoritarioa da. Beti harro eta txukun, aurpegian inongo adierazkortasunik gabe ez da edozein gertaeraren aurre aldatzen.
    Gaixo guztiei administratzen zaie medikamendu kantitate handia, norbaitek ezezkoa eman ezkero, indarraren bitartez administratzen zaio. Horietako edozeinek arauak hautsi ezkero, deskarga elektriko batzuen bitartez edota lobotomia baten bitartez zigortzen zaio. Bere lagun Gran Jefek bere egoera ikusita eta berarekin konfiantza hartu ondoren, ito egiten du.eta gran jefe eskapatu egiten da.
    eta azkenik, festa bat montatu ondoren, arrapatu egiten diote eta lobotomía bat egiten diote. Gran jefek bere estadua ikuzita il egiten du , arnaz gabe itzita.


    3. gaiak

    pelikula hau gaizoei asko zentzuratzen diotela eta ez diotela ezer ere ez egiten uzten doa batik bat. Mc Murphy asko laguntzen die beraien barne sentimenduak ezpresatzen .


    4.Pertzonaiak

    Mc Murphy: Pelikulako honetako protagonista da. Ospitalean dauden arauen aurka borrokatzen du eta gaixoen askatasunarengatik Ratched: Ospitaleko erizaina da. Arauak eta legeak bete behar direla erakusten digu. Nahiko zorrotza da eta dena kontrolpean edukitzea gustatzen zaio.
    Billy: Ez da gai bere amari aurre egiteko. Hitz egitea asko kostatzen zaio, batez ere emakumeei buruz hitz egin behar duenean, tartamudoa da vaina beldurrra duelako pelikularen zati batean tartamudo izateari uzten dio vaina gero berriroere izatera pasatzen da.
    Gran Jefe: Gormutua dela pentsarazten digu baina, ez. Mc Murphyrekin bakarrik hitz egiten du, besteek gormutua dela pentsatzen jarraitzen dute. Askenean Gran jefe eskapatu egiten da.


    5.iritsia

    Pelikula interesantea iruditu zait vaina beti estenatooki verdina zenez batzuan aspergarria. Ospitaleko gaixoen jokabidea nolako den Mc Murphy heldu aurretik eta Mc Murphy bertan dagoenean ikusten delako asko guztatu zait. Gaixoen izaera nahiko aldatzen da Mc Murphyri esker eta beraien nahien alde borrokatzen laguntzen die. Mc Murphyk eta Ratchedek ikuspuntu desberdinak dituzte, bati ondo dagoela iruditzen zaiona besterari gaizki dagoela iruditzen zaio baina, Ratchedek, Mc Murphyk baino botere handiagoa duenez metodo gogorrak erabiltzen ditu bere izaera aldatzeko. Pelikula hau asko gustatu zait asko erakuzten digulako. Nolakoak diren pertsonak , zer nolako keskak eta beldurrak dituzten eta zergaitik ezan behar duten nahi dutena , pertsonak expresatu behar direlako.


    ANDEKA ALONSO 4.A

    ResponderEliminar

  10. Pelikula hau Estatu Batuetan grabatu zen 1975. urtean. Filmak 133 minutuko irupena du. Milos Forman izan zen zuzendaria. Jack Nicholson da aktore protagonista.


    LABURPENA:

    McMurphyek ekintza txar asko egin ditu bere bizitzan zehar. Bera zoro dagoela esaten du kartzelan ez sartzeko eta jendeak jaramon egiten dio eta azkenean zoroetxean sartzen dute. Protagonistak zoroetxera sartu zenetik nola alde egin zoro etxe artatik pentsatzen du baina handik irteten den bakoitzean harrapatzen diote.
    Zoroetxean dagoen erizaina oso autoritarista da eta berak esaten duena egin behar da. Zoroetxeko gaixoek ezin diote uko egin lider bat moduan dela ikuste dutelako. McMurphy zoroetxean dagoen bitartean hainbat eztabaida izaten ditu erizainarekin. Ratched oso zorrotza da eta jendeak arauak errespetatzea gustatzen zaio. McMurphy aldiz, ez ditu erizainak proposatutako hainbat ekintza edo arau bete nahi. Horrek azkenean arazoak ekarriko dizkio.
    M.Murphyk ez zuen ulertzen zergatik ez zioten ohartarazi gaixoek erizainak bertan mantendu ahalko duela nahi duen arte. Are gutxiago zergatik haietako asko bertan zeudela borondatez eta nahi dutenean alde egin ahal dutela.

    Protagonistak festa bat egiten du zoroetxe barruan eta festa hori egin ostean leku orretatik ihes egin nahi du baina lo gelditzen dira Billy-ren zain. Goizean erizainak eta bertako zaindariak denak lurretik botata argitzen dute.
    Azkenean, McMurphyek Ratched-eri eraso ondore, lobotomia egiten diote eta “Jefe” bizia kentzen dio min hartu gabe hiltzeko, protagonista hilda bait zegoen jadanik. Hori egin ondoren, Jefe, indartsu sentitzen zenez, Mc Murphyren ideia erabiliz leihoa apurtu zuen eta McMurphyren ohorez zoroetxetik alde egin zuen aske.



    PERTSONAIAK:

    McMurphy: Film onetako protagonista da. Zoroetxean dago kartzelatik libratu nahi duelako. Beste gaixoengan eragina du eta askoren bizitzaren ikuspuntua aldatzen du.

    Ratched: Zoroetxeko erizaina da, pelikulan ikusten den moduan autoritatea adierazten du. Berak gaixoei legeak jarri eta boterea duela ikusten da.

    Billy: Zoroetxean dagoen mutil gaixo bat da. Bera zoroetxean borondatez dago. Hitz egiterakoan dardara egiten du bere bizitzako emakumeak eragin zionarengatik. Errespetu edu beldur asko dio Ratched-eri eta orregatik pelikularen amaieran Billyk bere bizia kentzen du erizainak amari gau artan egin zuenaz kontatuko zionaren beldur.

    Jefe: Itxuraz pertsona oso handia eta indartsua. Pelikularen hasieran ez zuen hitz egiten eta zoroetxeko guztiek gor-mutua zela uste zuten, baina McMurphylek lortu hitz egitea. Benetan ez zen gor-mutua baizik eta beldurra zuen aske izatea eta bere aita bezala alkoholikoa izatea eta azkenean horren ondorioz hiltzea.
    Pelikularen amaieran McMurphyek indartsua egiten du eta McMurphyleren hilketaren ondoren bere ohorez aske izatea lortzen du.

    IRITZIA:

    Nire ustez, pelikula onetan oso ondo adierazten da zelan pertsona batek izan ahal duen autoritarismoa eta eragina besteengan (pelikula onetan erizainaren kasua).
    Beste alde batetik, zoroetxeko gaixoak nire ustez ez daude zoro baizik eta jendeak zoro daudela eta zoro sentiarazten dutelako daude hor barruan. Askotan pertsonek dugu errua jendearen jarrerengatik eta nik uste dut pelikula hau hortik oinarritzen dela.
    Laburbilduz niri pelikula hau asko gustatu zait jokaera asko ikusten laguntzen zaituelako.

    OLATZ DUÑABEITIA

    ResponderEliminar
  11. Fitxa teknikoa

    Izanburua: Alguien voló sobre el nido del cuco.
    Zuzendaria: Milos Forman.
    Urtea: 1975.
    Iraupena: 133 minutu.
    Herrialdea: Estatu batuak.
    Generoa: Drama
    Sariak: Oskarretan bost zari irabazi zituen;
    • Film onenaren saria
    • Zuzendari onenaren saria, Milos Formani
    • Gizonezko aktore onenaren saria, Jack Nicholsoni
    • Emakumezko aktore onenaren saria, Louise Fletcherri
    • Egokitutako gidoi onenaren saria, Laurence Hauben eta Bo Goldmani
    Protagonistak: Jack Nicholson, Louise Fletcher, Danny DeVito, Chistopher Lloyd, Brad Dourif eta Will Sampson.
    Laburpena:
    Randle Patrick McMurphy lan-borda batean izandako kriminala, bere izaera dela eta buruko gaixoentzako egoitza batera eramana da. Zoroa ez dela argi izan arren bertan uzten dute. Honako honek influentzia handia du beste zoroengan. Historioan denbora pasa ahala McMurphyk beste presoak erizainen kontra jartzen ditu, festa bat egiten du, ihes egiteko, baina lo gelditzen da eta ez du ihes egiten. Gau artan Billyk nahi duena egiten du, hau da neska, batekin oheratzen da, eta bere toteltasuna alde batera uzten du, baina erizainak berea mari deituko diola esatean berri zere toteltzen asten da, eta bere buruaz beste egiten du. Erizainak ezer gertatuko ez balitz bezala normaltasunera itzultzen saiatzen da. Azkenean denek ihes egiten dute, McMurphiyk izan ezik, lobotomiaren ondorioz sufritu ez dezan ``el jefek´´ hiltzen duelako.
    Pertsonaiak:
    McMurphy: Pelikulako protagonista da, preso zegoen baina buruko arazoak dituela susmatzen dutenez zoroetxera daramate. Bere laguntzarekin presoek bizitza beste modu batera ikusten dute, baina askeneak lobotomiaren ondorioz, hitz egin ezinik eta mugitu ezinik tontotuta geratzen denez ``El gran jefe´´ deituriko preso batek hil egiten du.
    Billy: Totolka hitz egiten du. Bere beldur handiena bere amari aurre egitea da, hori dela eta, erizainak neska batekin oheratu dela bere amari esango diola esaterakoan bere burua hiltzen du.
    Gran Jefe: Gor-mutua dela pentsarazten digu, baina ez da horrela. Amaieran McMurphyrekin bakarrik hitz egiten du.
    Iritzia:
    Nire uztez pelikula interesgarria da. Zoroetxe bateko pertsonen jokaera eta izaera desberdinak erakusten dizkigu.Murphyk beste zoroengan duen influentzia ikusten dugu. Erizainak eta McMurphyk ikuspuntu desberdinak dituzte, baina erizainak botere handiagoa duenez lodotomia erabiltzen du McMurphyren izaera aldatzeko

    Nora Narbaiza 4A

    ResponderEliminar
  12. Alguien volo sobre el nido del cuco

    1.Fitxa teknikoa:

    Zuzendaria: Milos Forman.
    Urtea: 1975. Urtean.
    Kokalekua: Estatu Batuetan.
    Iraupena: 133 minutu.
    Aktoreak: Aktore nagusiak,Jack Nicholson,Brad Dourif ,Louise Fletcher,William
    Redfield,Danny DeVito,Sydney Lassick,Will Sampson ,Christopher Lloyd...

    2.Laburpena:

    Mc Murphy kartzelan egondako preso bat zoroetxe batera eramaten dute bere jarrera gaitik, zoroa ez izan harren.Beti dago bertako erizainaren kontra eta zoroetzearen arauak euzten ditu.Ondorioz bertako gaixoek aldatzen hasten dira eta Mc Murphy-ren alde jartzen dira.Geroago erizainek lobotomia egiten diote beste gaixoengan influentzia asko duelako.Askenean festa bat egiten du gauean, ihez egin aurretik.Zoritzarrez lo gelditzen da eta arrapatu egiten dute.Berriro ere lobotomia egiten diote ,ondorioz “ Gran jefek” bertan duen lagun bat ,hil egiten du, lobotomiaren erruz gaizki gelditzen baita.

    3.Gaia:

    Pelikularen gaia, bertako zoroetxean dauden gaixoak zelan trataten dituzten erakustea da . Baita nola Mc Murphy-k gaixoak aske izaten laguntzen dien.

    4.Pertsonaiak:

    Mc Murphy: Pelikilako protagonista da.Kartzelara joan behar zen baina askenean zoroetxera doa.Gaixoengan influentzia asko sortzen du.Askenean Gran Jefek hiltzen du lobotomia dela eta.
    Gran Jefe: Denek gormutua zela uste dute baina gezurretan haritu zen Mc Murphy agertu zen arte.Askenean Mc Murphy hiltzen du eta zoroetxetik ihez egten du.
    Billy: Tartamudoa da . Askotan zaiatu da zuizidiatzen eta amaneran zuizidatzea lortzen du.
    Ratched: Zoroetxeko erizaina da, oso zorrotza .Mc Murphy-ren aurka dago beti.

    5.Iritzia

    Pelikula ondo izlatzen du pertsona batek zelan kontrolatu ahal dituen beste batzuk.Pelikularen hasieran gaixo guztiak erizainak esaten dutena egiten dute baina Mc Murphy heltzen denean gaizoei kontrolatzen die.Gainera bertan dauden zoro gehienak ez daudela zoro uste dut, bertan dagoen anbientea gaitik baita.

    Iker Villanueva.

    ResponderEliminar
  13. ONE FLEW OVER CUCKOO´S NEST


    FITXA TEKNIKOA:

    Zuzendaria: Milos Forman
    Iraupena: 133 minutu
    Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak
    Generoa: dramatikoa
    Urtea: 1975

    LABURPENA:

    Pelikulako protagonista Mc Murphy da. Kartzelan egon beharko zen beraren kontra salatuta dauden bost kasurengatik baina berak kartzelara joatea nahi ez duenez zoro plantak egiten ditu eta medikuek arazo psikologikoren bat duela uste dute eta horregatik psikiatriko batera sartzen dute.
    Psikiatrikoa Ratched medikuaren eskuetan dago. Egunero egiten dituzte gaixoek aktibitate berdinak eta egunero hartzen dituzte beraien sendagaiak. Mc Murphy-ri beisbola gustatzen zaio eta partidu bat ikusteko eskatzen dio baina emakumeak ezetz esaten dio ordutegia ezin delako aldatu. Ondoren botaketa bat egiteko aukera ematen dio baina partidua ez dela ikusiko ateratzen da.
    Gau batean alde egitea pentsatzen du eta lagun batzuei deitzen die laguntzeko. Gauean denak mozkortzen dira eta lo geratzen dira, beraz ezin dute alde egin. Billy neska batekin oheratzen da eta hitz egiteko zailtasunak galtzen ditu. Ondoren Ratched emakumeak bere amari esango diola esaten dio eta berriro ere urduri jarri eta hitz egiteko zailtasunak hasten zaizkio berriz ere eta azkenean suizidatu egiten da.
    Mc Murphyk jefe handia ez dela gorra eta hitz egin ahal duenaz ohartarazten denean ihes egiteko eskaintzen dio eta honek ezetz esaten dio. Ondoren Mrphyri lobotomia indartsu bat egiten diote eta oraingoan gaizki uzten dute. Amaieran Jefea oso ausarta da eta bizitza kentzen dio Murphyri gehiago ez sufritzeko eta oraingoan berak bakarrik alde egiten du.

    GAIAK:

    Nire ustez pelikula honetan gai garrantzitsuena askatasunari lotutakoa da. Pelikula honetan nire ustez buruko gaixotasunak dituzten pertsonek psikiatriko batean dituzten arau zorrotzak eta ordutegi zehatzak adierazten dira. Ezin da ordutegi horietan agertzen ez den gauzarik egin eta zerbait aldatzeko gatazketan sartzen dira beti. Nire ustez Mc Murphyk asko laguntzen die benetako gaixoei zeren eta ordutegitik kanpo dauden gauzak egitea proposatzen die, sendagaiak ez hartzea gomendatzen die batzuei eta garrantzitsuena, askatasuna zein erraz lortu daitekeen, harresi baten gainetik salto eginez besterik ez.

    PERTSONAI GARRANTZITSUENAK:

    Mc Murphy: kartzelan egon beharko zen bost salaketa dituelako jarrita baina berak bertara joatea saihesteko zoro plantak egiten ditu eta zentro psikiatriko baten sartzen dute. Bertan gauza asko erakusten dizkie benetako zoroei baina azkenean lobotomia gogor bat egiten diote eta benetan zoro gelditzen da.

    Billy: urte batzuk lehenago bere neskalagunarekin zegoenen oso urduri jarri zen eta harrezkeroztik, berba egitea kostatzen zaio. Pelikulan neskarekin oheratzean arazo hori galtzen du baina ondoren berriro ere etortzen zaio Ratched-ek bere amari kontatuko diola esaterakoan.

    Ratched erizaina: bera da psikiatrikoa kontrolatzen duena. Arau eta ordutegi zorrotzak ditu eta denek bete behar dituzte bestela lobotomiarekin zigortzen zaielako.

    “Jefe”: gorra eta mutua dela pentsarazten die denei. Mc Murphyren laguna egiten denean berari bakarrik kontatzen dio gezurra dela eta bere aitaren ohorez egiten duela hori.

    IRITZIA:

    Nire ustez pelikula honek jorratzen dituen gaiak oso interesgarriak dira eta eguneroko bizitzan gertatu ahal diren gaiak dira gainera. Oso argi agertzen da egoitza psikiatrikora Mc Murphy iristean gertatzen diren aldaketak. Bertako gaixoak kanpoko bizitzan pentsatzen dute, askatasunean. Nire ustez pertsonai azkarrena eta ausartena indioa da amaieran egiten duen maitasun keinuagatik, bere laguna hiltzean ez sufritzeko. Oso gogorra delako, baina benetan maite baduzu berarentzat onena nahi duzu eta momentu horretan berarentzat onena heriotza zen.


    MIKEL MARIN 4.A.

    ResponderEliminar
  14. One Flew Over the Cuckoo's Nest

    -Fitxa teknikoa:

    Direktorea: Miloš Forman
    Aktoreak: Jack Nicholson, Louise Fletcher, Danny DeVito, Christopher Lloyd, Brad Dourif, Will Sampson
    Urtea:1975
    Iraupena: 133 minutu
    Generoa: Drama

    -Laburpena:

    Mc.Murphy kartzelan egon behar zen gizon bat da 5 delitugatik akusatua, baina bere konportamenduarengaitik zoro etxe batera sartzen dute ea zoro baten hantzera adierazten den. Baina barruan dagoela hoartarazten da, hango barruko gaixoak ez dutela behar duten askatasuna. Mc.Murphy beti dago erizainaren kontra eta gaixoak aldarazten hasten ditu. Azken egunean Jefearekin eskapatzea erabakitzen du eta joan baino lehen festa bat antolatzen du bi neskekin. Haietako naska bat Billyrekin egiten du ohean. Hurrengo egunean Mc.Murphy zoro etxean itzartzen da eta Billy ohean arrapatzen dute. Erizainak Billyri amnazatzen asten zaio bere amari kontatuko diola esanez, orduan Billy lepoa mozten du. Erru guztia Mc.Murphyri botatzen diote eta lobotomia egiten diote prblema gehiago ez emateko. Azkenean Mc.Murphy zentzu barik uzten du eta “Jefeak” hiltzen du horrela ez bizitzeko.

    -Gaiak:

    Pelikulan ikusten da nola zoroetxeko gaixoak ez duten azkatasunik, beti daude berdina egiten egunero ekintza guztiak pentsatuta daude eta Racheden menpe daude denak, adibidez denak jesartzen direnean eta haien sentimendu eta pentsamenduetaz hitz egiten hasten direnean. Bertakoak ez dute iritzirik ematen Racheteri diotelako beldurrarengatik, baina Mc.Murphy eltzean gauzak aldatzen hazten dira.

    -Pertsonaiak:

    Pertsonai garrantzitzuenak hauek dira:
    -Mc.Murphy: Soroarena egiten da kartzelan ez sartzeko. Beti dabil gatazkak sortzen.
    -Rached: Pertsona oso serioa, ordenatua eta estrikta da.Agertzen den escena guztieta ikusten da nola bere aurpegia ez da aldatzen.
    -Billy: Pertsonahi oso erres intimidatzen eta eta Tartamudoa. Rachet beti mamenazuka dabil esaten dena bere amari kontatuko diola esanez, horregaitik beti dago egiten esaten diona.
    -Jefea: Berez ez da ez gorra ez mutua, berak esaten duen moduan.

    -Iritzia:

    Nire uztez pelikula hau oso ondo islatzen du zoroen bizimodua eta haien egunerokoa. Gainera pertsonai guztiak izaera desberdina dute, adibidez Billy, oso lotsatia dela. Orokorrean pelikula gustatu zait, baina ulertu ez ditudan gauzak ere egon dira, adibidez Jefeak Mc.Murphy hiltzen duenean ez dut arrazoi finko bat aurkitzen.

    Jon Barrutieta 4.A.

    ResponderEliminar
  15. 1.Fitxa teknikoa:
    Estatu Batuetan egin zen Milos Forman-en pelikula hau. 1975-ean egin zen eta genero dramatikoa lantzen du 133 minututan.
    2.Laburpena:
    Mc Murphy izeneko kriminal bat psikiatriko batera eramaten dute zoratuta dagoela esanez. Zoro plantak egiten dituenez, kartzelara ez joateko baimena lortzen du eta bertan sartzen dute. Lagunak egiten ditu eta liderra bihurtzen da. Gatazka guztien burua da. Erizainari ez dio kasurik egiten eta nagusi handiaren laguntzaz, bertatik ihes egiten dute. Ez dute asko irauten handik kanpo eta berriz ere harrapatzen dituzte. Mc Murphyk ordutegia aldatu nahi du baina erizainak ez dio uzten. Irudimena erabiliz, ez dagoena ikusten laguntzen die eroei. Bertan, gauza asko aldatzen ditu; alde batetik, festa bat antolatzen dute neskak eta alkohola eramanez, bestetik, denak jarri nahi ditu erizainaren kontra. Zoroetxekoek egin duena jakiten dutenean, deskargak ematen dizkiote burmuinean ero gelditzerarte. Nagusi handiak samina sentitzen du gizona horrela ikustean eta bera hiltzea bururatzen zaio. Azkenean, nagusi handiak psikiatrikotik ihes egiten du.
    3.Gaiak:
    Pelikula honetako gai azpimarragarrienak zoroen askatasun falta dagoela eta zoroetxeko arauen arteko gatazkak dira. Buruko gaixoak dituztenez, ezin dute bizitza normal bat izan. Mc Murphy azaltzen denean, askatasuna aldarrikatzen du baina inork ez dio ematen. Horregatik, erizainak eta berak arauen arteko gatazkak izaten dituzte. Mc Murphyren kideak, berriz, ez dute arazorik nahi arauak aldatzeko edota beraiek nahi dutena egiteko, baina gizon hura agertzean izaera aldatzen zaizkie.
    4.Pertsonaiak:
    Mc Murphy: Zoroetxearen iraultza ekarrarazi zuen gizona da. Eroaren papera egiten du kartzelara ez joateko. Azkenean, deskargak ematen dizkiote burmuinean eta nagusi handiak hil egiten du, sufritu ez dezan.
    Ratched: Erizaina da eta zoroen arauak eta legeak jartzen edo interpretatzen dituena eta zaintzen dituena da.
    Billy: Hitz egiteko arazoak izan ditu txikitatik oso lotsatia baita. Mc Murphyren konpainiarekin lotsari aurre egiten dio eta momentu batez ondo hitz egiten du. Baina amari beldur dionez, bere buruaz beste egiten du ezin duelako egoera hura jasan.
    Nagusi handia: Mutua balitz bezala aurkezten da baina Mc Murphyk gezurra esaten harrapatzen dio. Gizonaren laguna bihurtzen da eta berari laguntzen dio.
    5.Iritzia:
    Nire ustea, pelikula oso garrantzitsua izan da erizainaren ikuspuntutik begiratzeko. Gaixoen izaeraren aldaketa ikusi dezakegu Mc Murphy heldu aurretik eta bere eragina izan ondoren. Mc Murphyren eta Ratched-en ikuspuntuak oso desberdinak izan dira baina erizaina zaintzako burua denez, gizonari deskargak ematen dizkiote bere portaera aldatu dezaten.

    Irune Alonso

    ResponderEliminar
  16. Alguien volo en el nido del cuco
    Milos Formanen pelikula da. 1975 urtean egin zen, Estatu Batuetan. Pelikula honek 133 minutu irauten du eta genero dramatikokoa da. Eta pelikularen protagonista Jack Nicholson da, eta pelikula honetan ikusten dena da zelan ziren lehen zoroetxeak.
    Zoroetxe batean McMurphi izeneko gizon bat sartzen dute, neska bat behartzeagatik, baina McMurphi ez dago zoratuta. Bertan sartzen dute bere portaera aldatzeko eta bera tratatzen asten dira bertan daude beste gaixo batzuekin. Bertako erizaina Ratched da eta berarekin ez da oso ondo eramaten. Baina McMurphi bere portaerekin jarraitzen du erizainei eta bertako guztiei kasu egin gabe. Bertan lagun bat egiten du, indiar bat, ez du inorekin hitz egiten eta horren ondorioz berarekin seinuen bitartez hitz egiten du. Zoroetxe hartatik talde bat zegoen ezin zirela bertatik atera eta orduan McMurphi indioaren laguntzarekin talde hura arrantza egitera eraman zuen, portuan barku bat hartu zuen, baina itzultzerakoan bertan broka izugarria izan zuen baina ez zioten ezer egin. Bera bere portaerarekin segitu zuen eta beste egun batean erizainekin egiten zuten batzar edo tratamenduetan berak eta besteek beste iskanbila bat montatu zuten eta orduan erantzuleei buruan deskarga txiki bat eman zieten apur bat lasaitzeko. Baina orduan McMurophi bertatik eskapatzeko plan bat egin zuen indioarekin, eta gau batean bere neska laguna eta beste lagun bat bertara joateko ezan zieten eta zaintzaileari konbentzitu zioten eta bertara sartu ziren, gau osoa bertan eman zuten eta dena hankaz gora utzi zuten eta erizaina itzuli zenean eta dena ikusi zuenean oso haserre jarri zen. Eta bertako mutiko bati gauzak esaten hasi zen, eta mutikoa orduan bere buruaz beste egin zuen eta orduan McMurphiri lobotomia bat egiten diote eta tontoa uzten dute. Orduan bere laguna indioa hil egiten du eta bere ametza betetzen du bertatik alde egiten du.
    Nire uztez lehen zoroetxetan egiten zena txarto dago, zergatik ezin da pertsona bati lobotomia edo buruan deskarga txiki bat egin lasaitzeko edo betirako tuntuna utzi egiten dituen gauzengatik. Gainera pertsona bat biolatzeagatik ez da zoroetxean sartu behar kartzelan baizik zergatik pertsona ori ez dago burutik gaizki.
    izarne san anton

    ResponderEliminar

  17. 1.- Fitxa teknikoa:
    Pelikula hau 1975ekoMiloš Formanek zuzendutako filma da, 1962ko Ken Keseyrenizen bereko eleberrian oinarrituta. 1975eko azaroaren 19-an estreinatu egin zen Ameriketako Estatu Batuetan . Dramazko generoa da.
    2.- Laburpena:
    Mc Murphy izeneko gizona, kartzelan egon behar zen, baina berak ez zuenez kartzelan egon nahi, soratuta dagoen bezala egiten du, gero berari zoroetxera eraman dezaten. Medikuek arazo psikologiko bat zuela pentsatu zuten eta psikiatriko batera sartu zuten.
    Zoroetxea, Sta Ratched erizainaren esku zegoen, baina Mc Murphyk inoiz ez zion kasurik egiten eta beti zuen bere kontrako iritzia. Bera nahi zuena egiten saiatzen zen , baina gehienetan ez zuen lortzen. Medikuei bere jarrera ez zaiotenez gustatzen, burbuinen deskargak eman zioten eta lehengo bera jarraitzen zuenez, burbuineko zati batzuk kendu zioten. Ori gertatu ostean, Murphy oso gaizki geratu zen, ibiltzea kostatzen zitzaion eta medikuen laguntza handia behar zuen. Jefe handiak ori ikusterakoan, ez zitzaion batere gustatu eta bera ez sufritzeko almoada bategaz ito egin zuen. Ondoren, jefea zoroetxetik alde egin zuen, Murphyk erakutsitako teknika bategaz.
    3.- Gaiak:
    Pelikula honetako gai garrantzitsuena, askatasuna da, zoroek ez dute askatasunarik, ezin dute eurek nahi dutena egin, egunero ordutegia errespetatu behar dutelako..Mc Murphy azaltzen denean zoroetxeko giroa aldatzen hasten da, bera asko laguntzen zuen soroei aske izaten eta eurek nahi dutena lor dezaten. Baina batzuetan, arazoak izaten zituen erizainarekin, beti gatazketan zeudelako eta inoiz ez zegoelako ados erizainak esandakoaz.
    4.-Pertsonaiak:
    Mc Murphy: Pertsonai printzipala da. Zoroetxera eramandako delinkuente bat da. Zoroa bezala komportatu egiten da. Zoroetxeko jendeari laguntzen die eta gauza berriak erakusten die.
    Sta. Ratched: Erizaina eta zoroetxeko nagusia da.Zoroen arazoak konpontzen saiatzen da.
    Billy: Bere amari ezin dio aurre egin. Asko kostatzen dio berak pentsatzen duen guztia esaten eta espresatzea, eta oraindik gehiago emakume baten aurrean.
    El gran Jefe: Sordo eta mudo bezala dela egiten du medikuak eta bere lagunak engainatuz. Baina denbora pasata, Murphyri egia guztia kontatzen dio.
    Cheswick: Ezin da berekin hitz egin, beti oihuka dagoelako.
    Martin: Besteak esandako guztia egiten du eta batzuetan oso urduri egoten da.
    5.- Iritzia:
    Pelikulak oso ondo erakusten du nola pertsonak borrokatzen duten soziedadea aldatzea.Nire uztez pelikula hau oso ondo egon da, oso interesgarria izan delako. Bertan dauden pertsonai desberdinen arazoak oso ondo erakusten digute. Bi aldaketa desberdin ikusi ahal dezakegu, Murphy ez dagoenean; zoroak erizainen menpe zeuden, eta beti gauza berdinak egiten dute eta Murphy heldu denean; zoroak askeago daude, ez dute medikuei ia kasurik egiten eta gauza berriak ikazten dutenean. Ni uzte dut zoroak askeago egon behar zirela bizitzaz disfrutatuz eurek nahi duten gauza egitea eta ez medikuen menpe egotea.
    KRISTINA GARITAGOITIA

    ResponderEliminar
  18. -Alguien volo sobre el nidi del cuco:
    Fitxa teknikoa:
    Milos Formanen pelikula da. 1975 urtean egin zen, Estatu Batuetan. Pelikula honek 133 minutu irauten du eta genero dramatikokoa da. Eta pelikularen protagonista Jack Nicholson da, eta pelikula honetan ikusten dena da zelan ziren lehen zoroetxeak.

    Laburpena:
    Mc Murphy izeneko kriminal bat psikiatriko batera eramaten dute zoratuta dagoela esanez. Zoro plantak egiten dituenez, kartzelara ez joateko baimena lortzen du eta bertan sartzen dute. Lagunak egiten ditu eta liderra bihurtzen da. Gatazka guztien burua da. Erizainari ez dio kasurik egiten eta nagusi handiaren laguntzaz, bertatik ihes egiten dute. Mc.Murphy beti dago erizainaren kontra eta gaixoak aldarazten hasten ditu. Gau batean alde egitea pentsatzen du eta lagun batzuei deitzen die laguntzeko. Gauean denak mozkortzen dira eta lo geratzen dira, beraz ezin dute alde egin. Billy neska batekin oheratzen da eta hitz egiteko zailtasunak galtzen ditu. Ondoren Ratched emakumeak bere amari esango diola esaten dio eta berriro ere urduri jarri eta hitz egiteko zailtasunak hasten zaizkio berriz ere eta azkenean suizidatu egiten da.Mc Murphyk jefe handia ez dela gorra eta hitz egin ahal duenaz ohartarazten denean ihes egiteko eskaintzen dio eta honek ezetz esaten dio. Ondoren Mrphyri lobotomia indartsu bat egiten diote eta oraingoan gaizki uzten dute. Amaieran Jefea oso ausarta da eta bizitza kentzen dio Murphyri gehiago ez sufritzeko eta oraingoan berak bakarrik alde egiten du.


    Gaia:
    Pelikularen gaia, bertako zoroetxean dauden gaixoak zelan trataten dituzten erakustea da . Baita nola Mc Murphy-k gaixoak aske izaten laguntzen dien.


    Pertsonaiak:
    Mc Murphy: Pelikilako protagonista da.Kartzelara joan behar zen baina askenean zoroetxera doa.Gaixoengan influentzia asko sortzen du.Askenean Gran Jefek hiltzen du lobotomia dela eta.
    Gran Jefe: Denek gormutua zela uste dute baina gezurretan haritu zen Mc Murphy agertu zen arte.Askenean Mc Murphy hiltzen du eta zoroetxetik ihez egten du.
    Billy: Tartamudoa da . Askotan zaiatu da zuizidiatzen eta amaneran zuizidatzea lortzen du.
    Ratched: Zoroetxeko erizaina da, oso zorrotza .Mc Murphy-ren aurka dago beti.


    Iritzia:
    Nire ustez, pelikula onetan oso ondo adierazten da zelan pertsona batek izan ahal duen autoritarismoa eta eragina besteengan.
    Beste alde batetik, zoroetxeko gaixoak nire ustez ez daude zoro baizik eta jendeak zoro sentiarazten dituztelako. Askotan pertsonek dugu errua jendearen jarrerengatik.
    Laburbilduz niri pelikula hau asko gustatu zait jokaera asko ikusten laguntzen zaituelako, gaitera benetan gertatu ahal den historia bat delako.
    MAITE GALLASTEGI

    ResponderEliminar
  19. -ONE FLEW OVER CUCKOO´S NEST:

    FITXA TEKNIKOA:

    Zuzendaria: Milos Forman
    Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak
    Generoa: dramatikoa
    Urtea: 1975
    Estreinaldia: 1975eko Azaroaren 19an

    LABURPENA:
    Pelikulako protagonista Mc Murphy da. Kartzelan egon beharko zen beraren kontra salatuta dauden bost kasurengatik baina berak kartzelara joatea nahi ez duenez zoro plantak egiten ditu eta medikuek arazo psikologikoren bat duela uste dute eta horregatik psikiatriko batera sartzen dute.
    kartzelan egondako preso bat da eta zoroetxe batera eramaten dute bere jarrera gaitik, zoroa ez izan harren.Beti dago bertako erizainaren kontra eta zoroetzearen arauak euzten ditu.Ondorioz bertako gaixoek aldatzen hasten dira eta Mc Murphy-ren alde jartzen dira.
    Lobotomia egiten diote beste gaixoengan influentzia asko duelako eta horrek arazoak ekartzen ditu.
    Amaieran Jefea oso ausarta da eta bizitza kentzen dio Murphyri gehiago ez sufritzeko eta oraingoan berak bakarrik alde egiten du.

    GAIAK:
    Gai garrantzitsuena askatasunari lotuta dago. Buruko gaixotasunak dituzten pertsonek psikiatriko batean dituzten arau zorrotzak eta ordutegi zehatzak bete behar dituzte.
    Askatasuna erraz Portu ahal dute hesi bat salto egin ondoren.

    PERTSONAI GARRANTZITSUENAK:
    - Mc Murphy: kartzelan egon beharko zen bost salaketa dituelako jarrita baina berak bertara joatea saihesteko zoro plantak egiten ditu eta zentro psikiatriko baten sartzen dute. Bertan gauza asko erakusten dizkie benetako zoroei baina azkenean lobotomia gogor bat egiten diote eta benetan zoro gelditzen da.
    - Ratched: Erizaina da eta zoroen arauak eta legeak jartzen edo interpretatzen dituena eta zaintzen dituena da.
    - Billy: Hitz egiteko arazoak izan ditu txikitatik oso lotsatia baita. Mc Murphyren konpainiarekin lotsari aurre egiten dio eta momentu batez ondo hitz egiten du. Baina amari beldur dionez, bere buruaz beste egiten du ezin duelako egoera jasan.
    - Jefea: Berez ez da ez gorra ez mutua, berak esaten duen moduan.

    IRITZIA:
    Nire ustez, pelikula oso garrantzitsua izan da erizainaren ikuspuntutik begiratzeko, erizainak gogorrak ziren eurekin. Gaixoen izaeraren aldaketa ikusi dezakegu Mc Murphy heldu aurretik eta bere eragina izan ondoren, guztiz aldatzen dira, bakarrik pentsatzen dute. Mc Murphyren eta Ratched-en ikuspuntuak oso desberdinak izan dira baina erizaina zaintzako burua denez, gizonari deskargak ematen dizkiote bere portaera aldatu dezaten.
    AMAIA GARCIA 4.A

    ResponderEliminar
  20. Pelikula hau Estatu Batuetan egin zen, Milos Forman zuzendaria zen, eta ingelesa erabili zuten hizkuntza bezala. Pelikulak bi ordu baino pixka bat gehiago irauten du, 133 minutu. 1975. urtean egin zen eta drama generokoa da. Oso kritika onak izan zituen, eta 5 Oscarrak irabazi zituen.

    Film honek kartzelara joan behar duen baina ez doan gizon baten historia kontatzen du. Gizona kartzelara ez joateko zoro plantak egiten ditu, eta zoroetxe batean sartzen dute. Zoroetxe horretan, hainbat arazo izaten ditu bertako erizainekin, batez ere nagusiarekin. Baina beti ari da beste gaixoei laguntzen, nahiz eta, gaixo gehienak borondatez daude zoroetxean. Barruan dagoela gizon bat ezagutzen du, Jefe. Bera hasiera batean gor mutua da, baina Mc Murphy-k harrapatu egiten du, eta hitz egiten dakiela daki. Ihes egin nahi dute Mc Murphy eta Jefek. Aukera bat izaten dute ihes egiteko, baina lokartu egiten dira. Ihesaldi saiakera onen ondoren, McMurphy-ri lobotomia egiten diote, eta lelo geratzen da, burmuin zati bat kentzen diotelako. Jefek hau ikustean, Mc Murphy hiltzea erabakitzen du sufri ez dezan. Gero, berak ihes egiten du.


    Askatasuna: Pelikula honetan ondo ikusten da nola pertsonek ez daukaten askatasunik. Hainbat pasartetan ikus genezakegu hori. Esaterako Billy neskarekin doanean eta ondoren erizainak harrapatzen duenean, bere galderak horren zorrotzak dira, Billyk bere buruaz beste egiten duela. Gainera, bere buruaz beste egitean, erizainak ezer pasa ez balitz bezala jokatzen du eta normaltasunera itzuli nahian dabil.

    Gatazka: Zoroetxe barruan, gatazka asko gertatzen dira. Adibidez, Mc Murphy-k beisbol txapelketa ikusi nahi duenean gertatzen da. Berak partida ikusteko, erizainak esaten dio gehiengoak onartu behar duela, eta hau ez da honela gertatzen. Hori, erizaina eta Mc Murphylen gatazka bat besterik ez da.
    Giza egoera: Zoroetxean dauden gaixo gehienen egoera ez da ona. Gehienak, borondatez daude eta. Zoroetxean daude, ez dakitelako gizartean egokitzen. Adibidez; beldurra dutelako hitz egiterakoan.
    Mc Murphy:
    Nola egiten die aurre arauei:
    McMurphy-k ez ditu bertako arauak onartzen. Horretarako beste gaixoen laguntza behar du. Erizain nagusiari beldurra handia daukate eta ez dira ausartzen bere arauei aurre egiten. Baina pelikularen amaieran, denek festa bat egiten dute gauen.

    Erizainaren argudioak arauak defendatzeko:
    Erizainaren beti argudio berberak erabiltzen ditu: ezin direla aldatu, gaixo guztiak horretara moldatuta daudelako eta aldatzean hainbat arazo sortu ahal dituela.

    Mc Murphy: Filmeko protagonista da. Hainbat delitu egiten ditu eta kartzelan ez sartzeko, zoroaren itxura egin, eta zoroetxe batean sartzen dute. Bertan hainbat arazo izaten ditu: erizainarekin, ihes egiteko gogoarekin etab. Azkenean, lobotomia bat egiten diote, eta lelo geratzen da. Jefek hau ikustean, hil egiten du. Hala ere, gizon ona da, gainontzeko gaixoak laguntzen dituelako.

    Billy: Bera hitz motela da. Borondatez dago zoroetxean. Izugarrizko beldurra du jendearekin hitz egiterakoan, gehienbat neskekin.

    Jefe: Gormutua denarena egiten du. Azkenean, bera da filmean ihes egitea lortzen duen bakarra, eta bere lagun M.M. hiltzen du, ez duelako bizi on bat izango lobotomia egin eta gero.

    Nire ustetan, filma oso ona da, gidoia oso landua dago. Bestalde, argi eta garbi erakusten digu nola pertsona desberdin bat sartzen denean dena kontrolatua dagoen lekuetan, arazoak, gatazkak, iskanbila etab. sortzen diren, horretan oinarritua dago izenburua. Beste alde batetik, azpimarratzekoa da aktore eta aktoresen lana, ulertzekoa da jasotako sariak. Baita ere esan beharra dut, asko gustatu zaidala filma, interesgarria, dibertigarria, barregarria etab.
    PAUL URIBELARREA 4.A

    ResponderEliminar