2012/09/17

Eulien ugazaba

Askatasuna nola kudeatu eta gizartea nola arautu. Gizakia ona da jaiotzez? gizarteak gaiztotzen dau pertsona?. Posible da pelikulan emoten dana gertatzea?

11 comentarios:

  1. a. Autoritatea: Pelikulan autoritatea Ralph-en eskutik agertzen da. Berak esaten du beharrezkoa dela eta bakoitzak bere lana bete behar duela. Distiplina ezarri behar dela esaten du eta denek karakola duenari kasu egin behar diotela. Geroago Jack-ek bere tribuan diktadura antzeko bat ezartzen du eta arauak betetzen ez dituzten umeak fisikoki zigortzen ditu denen aurrean, horrela umeek kasu egin diezaioten lortzen du. Beldurra erabiltzen du agintzeko.

    b. Kooperazioa: Kooperazioa oso garrantzitsua dela esaten du Ralph-ek eta horregatik banatzen du lana. Bakoitzak zeregin bat du eta guztiek bere zereginak betetzen badituzte bizirik jarraitzea lortuko dute. Baina batzuek ez dituzte bere zereginak betetzen eta ondorioz haserretu egiten dira haien artean. Guztien arteko kooperazioa Jakc-ek sua itzaltzen usten duenean apurtzen da, horren ondorioz helikopteroak ez baititu ikusten. Ralph-ek errieta egiten dionean Jakc haserretu eta beste ume batzuekin batera tributik joaten da.


    c. Erritualak: Jack-en tribukoek basurdea hiltzen dutenean suaren inguruan ospatzen dute dantza berezi bat eginez.
    Mounstroan sinesten hasten direnean basurde buru bat eskaintzen diote bere kobazulo aurrean. Horrela mounstroaren erasoetatik babestuta geratzen direla uste dute.

    d. Morala: Hasieran denek dute ume arrunt batzuen morala, hau da, badakite bere gizartean zer dagoen ondo eta zer txarto. Baina apurka- apurka txarto ikusiak dauden gauza horiek egiterakoan ez zaiela ezer gertatzen ikusten dute, ez baitago ez guraso ez zigortu ditzakeen inolako heldurik. Horrela haietako batzuk beste batzuk hiltzerainoko puntu-arte heltzen dira. Hala ere, Ralph eta Porky-ik moral hori mantentzen dute, eta besteen jarrera zuzentzen saiatzen dira arrakastarik lortu gabe.

    ResponderEliminar
  2. Pertsonai garrantzitsuenak:

    Ralph: Ralph da filma honen protagonista. Denen artean hautatutako agintari burua da, nahiz eta, Piggyk honi arazo eta bete behar guztietan lagundu. Ralph- ek une oro guztientzat dagoen onena lortu nahi du eta logika erabiltzen du une arriskutsuenetan ere, piztia topatu dutenean adibidez. Ralphek demokrazia islatzen du, nahiz eta azkenean gauzak ez zaizkion ongi atera, Jack- ek gutxigatik ez baitu hil.

    Jack: zeloak direla eta, Jack Ralph-en aurkari gogorra bihurtu da, ez baitu agintari buru izatea lortu. Filmaren hasieran ez du indarkeriarekin jokatzen, baina denbora pasatzen doan heinean honen indarkeriak gora egiten du, basurdea hiltzeko nahia espresatzen du. Honek bere tribu propioa sortu eta umeak indarkeria erabiliz erakartzen ditu honen tribuaren parte izatera. Jack- ek diktadura eta irrazionalismoa islatzen duela esan dezakegu. Hala ta guztiz honek ere negar egiten du filmaren amaieran erreskatatuak direnean.

    Piggy: “txerritxo” deitzen dioten ume honek Ralph-en tribuan hartzen du parte. Nahiz eta mutila Ralph eta Jack baino argiagoa izan, diskriminatu egiten dute honen fisikoa dela eta. Mutiko honek arrazoia islatzen du. Jack eta honen tribua arrazionalizatzeko azken saiakeran hil egiten dute. Honen hilketak eta karakolaren desagerpenak arrazionalizazioaren eta zibilizazioaren amaiera sorrarazten dute.

    Simon: Simon oso mutiko lotsatia da. Animali eta landareak ditu gustuko. Mutiko honek aurkitu du eulien ugazaba, baina, azkenean pertsona baten gorpua dela ikusi du. Desesperaturik tribuko besteei gorpuaren berri ematean, besteek piztiarekin nahastu eta hil egiten dute. Mutiko honek adeitasuna islatzen du.

    Roger: Jack-en tribuari dagokio. Ume lasaia eta isila da. Hasieran, triste eta etsita sentitzen den arren, suteak distraitu egiten du eta tribuko bigarren buruzagi bihurtzen da. Denborak aurrera egiten duen heinean, mutikoak gero eta indarkeria handiagorekin jokatzen du, pertsona nagusirik ez dagoela eta inork eragotziko ez diola konturatzean. Indarkeriak erakarri egiten du mutikoa.

    Kanpo iritzia:

    Ez da erraza gizakia ona edo txarra den erantzunari aurre egitea. Badaude, Roussoe izeneko filosofoa adibidez, gizakia ona dela eta gizarteak gaiztotzen duela diotenak. Bestalde, Hobbes izeneko filosofoak, gizaki orok Gizarte Hitzarmen bat sinatu beharko lukeela, eta itun horren bitartez subirano bat aukeratu beharko lukeela dio: “Gizakia otso bat da gizakiarentzat”.
    Nire ustez, ez legoke gaizki egongo denen artean ahotza zabalduko duen pertsona bat aukeratzea. Beti ere honek besteen eskubide zein betebehar berak dituela ikusirik, Aukeraturiko pertsona honen zeregina denen iritziak zabaltzea eta besteei jakinaraztea izan beharko luke ez lituzke arauak jarri beharko, arauak gizarteak jarri beharko lituzkeela diot. Gizartea aldatzen doan heinean arauak honekin bat etor daitezen.


    IRATI BEREINKUA

    ResponderEliminar
  3. Ralph: Film honetako protagonista da. Jakintsuena denez taldekoek bere autatzen dute taldeko buruzagia izateko. Oso azkarra denez, ideiak asko ditu eta zentzua ere erabiltzen du. Peggy-k arazoak urre egiten laguntzen dio eta bera izango da pelikula osoan bakarra ez dena Ralph –etaz aldendu. Azkenean basati taldea Ralph hil nahi dute baina ez dute lortzen kapitain bat etorri delako haien bila uhartera.
    Peggy: Ralphen lagun mina da. Lodia eta betaurrekoak dituelako denak beraretaz burlatu egiten dira . Nahiz eta mutila Ralph eta Jack baino argiagoa izan, diskriminatu egiten dute honen fisikoa dela eta. Bera da, tribu osoan denei laguntzen diona eta askotan helduena. Azkenean, hil egiten dute arroka handi bat buruan botaz.
    Simon: Pertsonarik lotsatiena da, baina aldi berean ausartena. Animaliak eta landareak asko maite ditu. Berak aurkitu egiten du kobazuloan dagoen piztia eta besteei kontatzera doanean, piztiarekin nahastu eta askenean bere hiltzen dute.
    Jack: Mutikorik arroena eta ausartenaren papera egiten du. Bera ere buruzagia izan nahi duenez beste tribu bat egiten du (basatiak) eta indarkeriaz jokatzen du, basurdeak hiltzen zuenez eta jateko asko aurkitzen zuenez beste taldekoek berarekin joaten dira. Azkenean taldeko basatiena bihurtzen da berak umeen jarrera aldatu duelako.
    Roger: Umerik lasaiena da. Baina Jacken taldera pasatu egiten denean bere portaera aldatu egiten da eta Peggy hiltzen du gainera arroka handi bat botata.
    Sam eta Erik: Hasieran Ralph- ekin gelditzen dira oso txikiak direlako baina azkenean taldez aldatzen dira. Jacken taldean beldurra sentitzen ditu. Baina janaria eta beste taldekoak gehiago direnez han geratzen da Jacken taldekoekin.

    IRITZIA:
    Nire ustez, umeek hasieran jarrera egoki bat hartzen dute, beti egon behar da gu baino norbait zentzudunagoa, taldea nola eramatea jakingo duena eta arazoei aurre egitea dakien batek. Baina egoera berezietan, gizakiok jarrera desegokiak hartzen ditugu. Batzuk zentzumenez jokatzen dugu eta beste batzuek basatiak moduan. Horregatik ezin dugu esan gizakiak txarrak edo onak diren.

    OLATZ DUÑABEITIA

    ResponderEliminar
  4. petsonaia garrantsitzuenak:Ralph: Film honetako protagonista da. Jakintsuena denez taldekoek bere autatzen dute taldeko buruzagia izateko. Oso azkarra denez, ideiak asko ditu eta zentzua ere erabiltzen du. Peggy-k arazoak urre egiten laguntzen dio eta bera izango da pelikula osoan bakarra ez dena Ralph –etaz aldendu. Azkenean basati taldea Ralph hil nahi dute baina ez dute lortzen kapitain bat etorri delako haien bila uhartera.
    Peggy: Ralphen lagun mina da. Lodia eta betaurrekoak dituelako denak beraretaz burlatu egiten dira . Nahiz eta mutila Ralph eta Jack baino argiagoa izan, diskriminatu egiten dute honen fisikoa dela eta. Bera da, tribu osoan denei laguntzen diona eta askotan helduena. Azkenean, hil egiten dute arroka handi bat buruan botaz.
    Simon: Pertsonarik lotsatiena da, baina aldi berean ausartena. Animaliak eta landareak asko maite ditu. Berak aurkitu egiten du kobazuloan dagoen piztia eta besteei kontatzera doanean, piztiarekin nahastu eta askenean bere hiltzen dute.
    Jack: Mutikorik arroena eta ausartenaren papera egiten du. Bera ere buruzagia izan nahi duenez beste tribu bat egiten du (basatiak) eta indarkeriaz jokatzen du, basurdeak hiltzen zuenez eta jateko asko aurkitzen zuenez beste taldekoek berarekin joaten dira. Azkenean taldeko basatiena bihurtzen da berak umeen jarrera aldatu duelako.
    Roger: Umerik lasaiena da. Baina Jacken taldera pasatu egiten denean bere portaera aldatu egiten da eta Peggy hiltzen du gainera arroka handi bat botata.
    Sam eta Erik: Hasieran Ralph- ekin gelditzen dira oso txikiak direlako baina azkenean taldez aldatzen dira. Jacken taldean beldurra sentitzen ditu. Baina janaria eta beste taldekoak gehiago direnez han geratzen da Jacken taldekoekin.
    Iritzia:Nire ustez, taldearen jarrera ez da egokia zeren eta batek lideratzea ez da egokia. Beti egongo delako eztabaida. Nire ustes gizakiak txarrak gara beti gehiago nahi dugulako eta mundua pikutara bidaltzen ari garelako.

    AITOR MENDIOLAGARAY ELU

    ResponderEliminar
  5. Pertsonaiak:
    Ralph: Pelikula honetan, umeak bi taldetan banatzen dira. Talde horietako buru da Ralph. Ralph-en taldeak bi pertsonaz osatuta daude: Piggy eta bera. Beste taldea salbaje batzuk direnez, Ralph-ek bere taldean logika, eta gauzak modu onean egiten ditu. Besteak, beriz, ez eta Ralph eta Piggy isorratze dituzte.

    Piggy: Ume potolo eta betaurrekodun bat da. Piggy deitzen diote” txerrikume” ezizenez. Piggy, Ralph-en taldean dago eta bere moduan gauzak ez ditu modu salbaje eta txarrenean egiten. Ume honeri betaurrekoek apurtu, irainak eta gauza txar guztiak jasan ondoren, beste taldekoek harri erraldoi bat botazen diote buruan: hil egiten da.

    Jack: Hau da, beste taldearen burua. Beste taldean, ez duenez burua lortu beste talde bat osatzen du bere lagunekin. Azkenean, janari gehiago lortzen dutenez, Ralph-en taldekoek bere taldera ihes egiten dute, eta beste taldean bi ume bakarrik geratzen dira. Honek beste taldea izorratzen du momentuero.

    Simon: Ume hau kobazulo batean aurkitzen du eulien ugazaba. Hori dela eta, besteengana doa abisatzera eta honek ondorio latz batzuk ditu. Korrika doa besteengana, eta besteak ez dakitenez nor den hil egiten dute.

    Iritzia:

    Pelikula honek ondo adierazten du nola antolatzen den gure gizartea. Bi talde honek helburu berdinak ditu, baina, era desberdinean burutzen dituzte beraien ekintzak. Hau dela eta, talde batek biolentzia erabiltzen du, bi ume hil ondoren, salbatu egiten dituzte eta berriro bueltatzen dira beraien etxeetara.

    Niri pelikula hau gustatu egin zait. Alde batetik, ondo adierazten dituelako pertsonai guztiak eta bestetik, pelikulak adierazi nahi duena erraz ulertzen delako.

    Gorka González

    ResponderEliminar
  6. Pertsonaia garrantsitzuenak:

    Ralph: pelikukako protagoneista de, bi taldetan banatzen direnean ehizaren kontra dago eta sua egiteko esatem du aurkitu dezaten. Pelikularen amaiera bi kide bakarrik geratzen dira taldea, Piggi bere lagun fidala eta bera. Beste taldekoek berari isorratzen saiatzen dira.

    Piggi: gainerako umeak bere fisiko lodi eta betaurrekodunarekin barre egiten dute eta bere lagun Ralphek bakarrik egiten du bere alde. Ideia onak eduki arren ez die kasurik egiten. Azkenean beste taldeko ume batek harri handi bat bota eta hil egiten dute.

    Jack: Beste taldeko burua da, ehiza egitea gustatzen zaio eta ez du zurik egiten aurkitu dezaten. Berak uzte duenez ez dute sekula aurkituko. Kobazulo batean moustro bat dagoelakoan daude eta horrek antzinako eran errituak egitera bultzatzen die.

    Simon: Moustroa egon behar den kobazulora joaten da zer dagoen arakatzen, barrura sartzean beraiekin etorritako gizon bat dela. Besteei dena esplikatzen zaiatzen denean besteak beldurturik hil egiten dute.

    Iritzia:
    Niretzako pelikula interesgarria izan da. Pelikula honek gizartea nola antolatzen den azaltzen digu, batzuk bide ona artzen dute, beste batzuk berriz bide okerra.

    Ekaitz Aldecoa

    ResponderEliminar
  7. Pelikula honetan, guztiek autoritatea nahi dute, eta autoritatea izaten dutenak ondo erabili behar dute eta ez txarto.Batzuk autoritatea txarto erabili dute, eta hori txarto erabiltzeak, arazo asko ekarri ditu. Horren ondorioz, bi taldetan banatu ziren, gehienak basati bihurtu ziren eta zegoen bakearekin amaitu zuten.
    Nire ustez, denoi kasu egin behar zaie, eta ez pertsona bati bakarrik.
    Amaia 4.A

    ResponderEliminar
  8. Pelikula honetan, guztiek autoritatea nahi dute, eta autoritatea izaten dutenak ondo erabili behar dute eta ez txarto.Batzuk autoritatea txarto erabili dute, eta hori txarto erabiltzeak, arazo asko ekarri ditu. Horren ondorioz, bi taldetan banatu ziren, gehienak basati bihurtu ziren eta zegoen bakearekin amaitu zuten.
    Nire ustez, denoi kasu egin behar zaie, eta ez pertsona bati bakarrik.
    Amaia 4.A

    ResponderEliminar
  9. El rey de las moscas
    Iruzkina:
    Idazlea:
    • William Golding.
    Zuzendaria:
    • Harry Hook.
    Aktoreak:
    • Balthazar Getty.
    • Danuel Pipoly.
    • Chris Furrh.
    Gaia:
    • 20 bat mutiko abioi baten zihoazen eta abioia erori zen, mutikoak irla batera ailegatzen dira eta bertan bi bando banatzen dira pentsatu eta arrazonatzen dutenena eta ehiztariena jatean eta erritualak egiten basatzen direnak.
    Laburpena:
    • 20 mutiko zihoazen abioia erori egiten da eta irla batean bukatzen dute. Bertan bi talde banatzen dira ehiztariak jatean eta erritualak egiteaz arduratzen direnak eta zer edo zer egin aurretik pentsatu egiten dutenak. Bien artean desberdintasunak, gatazkak, eta beste hainbeste gero eta ageriagoak dira. Eta batak besteari hil behar dutenean militar batzuekin egiten dute topo etxera joateko.

    Iritzia:
    • Pelikula honetan bizitzako hainbat arazo, gatazka eta filosofia ikasten dira, beraien artean gizakiok berez ez garela onak eta beti gehiago nahi izaten dugula zer edo zer dugunean.
    JON GARATE

    ResponderEliminar
  10. El SEÑOR DE LAS MOSCAS
    1.- Pelikula hau Estatu Batuetan egin zen Harry Hook-ena da eta 1990 urtean argitaratu zen. Eta pelikula hau uharte batean gertatzen da, ume batzuei.
    2.- Sei eta hamabi urteen bitarteko ume batzuk hegazkinean doaz, hegazkina apurtu eta itsaso Barera jausten da. Hango uharte batera joaten dira barku intzable batekin dira, baina hain txikiak dira ez direla ezer egiteko gai, horregaitik gauzak antolatu eta denok zaindu egin behar ziren. Batzuk janaria topatzen hasi ziren eta beste batzuk sua egiten eta gauak pasatzeko lekua topatzen. Ralph taldeko “burua” da baina Jack eta taldeko beste batzuk ez zeuden oso konforme. Orduan gauzak okertzen hasi ziren eta taldea bitan banatu zen. Irla artako kobazulo batean ahotsak entzuten ziren eta deabrua zela pentzatzen zutenes topatutako eta hildako txerriaren burua jarri zuten sinbolo moduan. Jack eta bere lagunak festan dauden bitartean, Simon bera bakarrik kobazulora doa zer dagoen ikustera eta bertan kapitaina hilda topatzen du, korrika hasten da festarantz besteei kontatzeko, baina gauza gaiztoa dela pentsatzean hil egiten dute. Hori gertatu ondoren eta ondoren Porky eta Ralph beraien lekura joaten dira. Bana urregngo egunean biak itzultzen dira beraiekin hizt egitera gauzak konpontzeko baina Jacken taldeko batek Porkyri buruan harria bota eta hil egiten du. Hurrengo egunen Ralfh hil nahian daude baina segitzen hasten direnean militarrak agertzen dira ,salbatu egiten dute eta bakoitza bere etxera itxultxen dira.
    5.- Ralph jarrera ongi egon da zergaitik berak nahi zuena denak uharte artatik ondo irtetea zen baina Jack-en jarrera ez da guztiz legala izan, zergaitik besteetatik ez bazen separatuko ez zen eser gertatuko eta zelan bera agintzen zuena izan nahi zuenes dena kakastu zuen. Eta gainera gendea hiltzea ez dago bat era ongi.
    izarne san anton

    ResponderEliminar
  11. TEORIA ETIKOA
    -SOKRATRES:
    Jakintsua ona da eta ez jakina txarra.Inork ez du kontzienteki gaizki jokatzen.
    -PLATON:
    Platonentzat bi mundu daude:ideien mundua(mundu adigarria) eta gauzen mundua(sentipenezko mundua).Gorputza eta arima behin-behinean daude loturik,arimak hutsegite bat egin duelako eta gorputzarekin bat eginez araztu behar duelako hutsegite hori.Pertsona garbitu gabe hiltzen bada,arima beste pertsona batengana pasatzen da eta abar … garbituta,pertsona bera bere leku naturalera itzultzen da.
    -ARISTOTELES:
    Pertsonaren helburua zoriontasuna lortzea da,bertutearen bidez . Bertutea bi muturren arteko arteko erdiko terminoa da.Zoriontasuna emango diguna funtzio arrazionala izango da.
    -EPIKURISMOA:
    Materia da existitzen den bakarra, espazioan mugitu eta mundu diferenteak dituzte materia.Pertsonaren helburuak,ondorioz,zoriontasun absolutua biltzea izan behar du.Bizitza heriotzarekin amaitzen da.Atsegina arrazoiaren bidez eta zuhurtazunez lortu behar da.Beharrezkoa gozatzea.


    -KRISTAUTAZUNA:
    Maitazuna du ardatz.Zoriontasun gorena lor dezake Jainkoarekin bat eginez.Berak bideratuko digu egintza horiek onerantz.
    -UTILITARISMOA:
    Utilitarismoaren ustez,egintzak onak dira ongizatea –hots ,atsegina eta sortzailea badute.

    -ETIKA MARXISTA:
    Etika marxistaren helburua berdintasun ekonomikoak eta sozialak.
    ETIKA DENTOLOGIKOAK
    -ESTOIZISMOA:
    Euren uztez jainkozko plan bat dago unibertsorako.Unibertsoak aurretik helburu unibertsal bat du eta gizakia horren burua sartzen da.
    -ETIKA KANTIARRA:
    Kanten ustez ezin esan daiteke gauzak berez “onak” edo “txarrak” direnik; pertsonaren borondatea da ona edo txarrak.
    -NILISMOA:
    Jada ez dago betebeharrik ezartzen digun ezer eta bizitza zentzugabea dela onartu behar da.Beraien uztez “Jainkoa hil da”.
    -EXISTENTZIALISMOA:
    Pertsona libre izatera behartuta dago,eta bere proiektua eraikitzen du hautatzeko ahalmena erabiliz doan neurrian.
    -ESZEPTIZISMO:
    Zoriontasunaren bidea aurkitzeko jakintsuak konpondu behar dituen hiru arazo planteatzen dituzte: zertan datza errealitatea, zer jarrera izan behar dugun haien aurrean eta zer ondoriok izango dituen jarrera horrek.
    izarne san anton

    ResponderEliminar