2011/02/28

rodin eskultorea



1 comentario:

  1. Pentsalaria, Auguste Rodinen estatuarik ezagunenetako bat da.
    Eskultore frantsez honek, bere ikasketak Italian egin zituen eta bertan, errenazimenduko artearen teknikatan barneratu nahi izan zuen, Donatello eta Miguel Angelen bezala. Mirespen haundia sentitzen zuen hauengan.
    Pentsalaria, estilo inpresionistako eskultura da.
    Artelan handienetarikoa izan da arte kontenporaneoan eta kopia ugari daude bai museoetan bai kale askotan,batzuk, jatorrizkoaren bertsio hedatuak dira, beste batzuk, neurri ezberdinekoak. 2007tik, Rodin-en pentsalariaren eskultura, hainbat kaletan azaltzen dira, museo mugikor bat bezala.
    Estatua hau, jatorrian Olerkaria deitua izan zen eta Parisko Apaindura Arteen Museoko batzorde baten zati zen. Dante Alighieriren Jainkotiar komedia lanean oinarritutako atari monumental bat sortzeko izan zen. Pentsalariak, jatorrian, Dante, Infernuko Atearen aurrean irudikatzea nahi zuen.
    Brontzez eta marmolez egina dago, eta 1880an amaitua izan zen. 650kg ditu gutxi gora behera. Auguste Rodinek, eskultura hau egiteko, bere ikasle Miguelen laguntza izan zuen.
    Eskultura, biluzia da, Rodinek, Michelangeloren lanen estiloko irudi heroiko bat nahi baitzuen, pentsaera zein olerkaritza irudikatzeko.
    Gizona, meditatzen ari da, beherantza begiratuz. Gizona jesarrita egoteak, ez da kasualitatea, izan ere, gauzak gertatzen ari ziren erritmoa, ez zuen deskantsorako eta gauzen hausnarketa egiteko denbora ematen.
    Pentsatzen da, pentsalaria egiterakoan, norbaitek berarentza posatu zuela, pentsalaria, ezaugarri errealista ugaria dituelako eta gizakien ezaugarri propioak dituelako.
    Gizaki biluzi honen esposizioa, gizona, bere egoera natural eta puruenean erakusten du, eta erakusten du oso argi, gizona, berarengan eragina izan ahal duen gauza guztietatik baztertzea behar duela, bere benetako barneko pentsamenduetara iristeko.
    Garai hartako arrazionalismo falta nabaria da.
    Rodinen pentsalaria, barne borrokaren hausnarketa da, meditazio eta kanpoko mundutik aldentzeko eta oreka espirituala lortzeko erakusten du, nola gizakia, kanpoko mundutik aldentzeko gaitasuna duela oreka espirituala lortu ahal izateko.

    ResponderEliminar