2011/12/24

2011/12/14

2011/11/27

2011/11/23

nerabetasuna; bide zailena

Historiako Iruzkina Egiteko Gida

Testu historikoak historialariek euren lanerako erabiltzen duten iturria dira. Dokumentuetan garai zehatz bateko errealitatearen zati bat dago irudikatuta eta testu horien azterketa oinarrizkoa da historia ezagutzeko.
Testu historiako baten iruzkina ondo egiteko hainbat eragiketa egin behar da: sailkatu, aztertu eta iruzkina egin.
Testuaren sailkapena
Testu historikoa adi-adi irakurri ondoren, modu laburrean sailkatu behar da, ondorengo alderdiak azpimarratuz.
Testuaren gaia: juridikoa (legeak, dekretuak, konstituzioak, tratatuak, itunak, kontratuak…), dokumentala (erroldak, katastroak, erlazio estatistikoak…), lekukotasunezkoak (memoriak, autobiografiak, karta pertsonalak…), narratiboak (lan literarioak, iritzi-artikuluak, kazetaritza-testuak…) edo historiografikoak (egile batek gertaera bati buruz, gero egindako azterketa).
Egilearen identifikazioa: zenbaitetan garbia izango da eta testua ulertzeko beharrezkoa. Dokumentuak ez badu adierazten, ondorioztatzen saiatu behar dugu. Gainera, egilearen subjektibotasuna edo alderdikeria nabarmena denean, egilearen ezaugarri biografikoak garatzea beharrezkoa izango da, egile horren ezaugarri biografikoak garatzea beharrezkoa izango da; kasu honetan egilearen aipamen laburra egingo dugu atal honetan eta ezaugarri biografikoak iruzkinean garatuko ditugu.
Testuaren xedea eta helburua: Testua nori zuzenduta dagoen adierazi behar da eta dokumentuak zer-nolako helburua duen.
Testuaren kokapena denboran eta espazioan: Azkenik, testua espazioan eta denboran kokatzea beharrezkoa izango da. Batzuetan data zehatzak ez du garrantzirik, baina testua zein garai historikotan kokatzen den adierazi behar da beti.

Testuaren azterketa
Testu historikoa berriro irakurri oso adi, oinarrizko ideiak azpimarratuz. Ondoren, ideia horiek modu logikoan eta hierarkikoan aurkeztuko dira eta baita testuko kontzeptuak ere; antolamendu horretan ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizi beharko dira.
Era berean, testuko oinarrizko kontzeptuak argitu behar dira, terminoak, aipamenak eta egoerak azalduz; izen bereziak, instituzioak eta termino teknikoak ere argitu beharko dira.

Iruzkina
Zatirik garrantzitsuena da, bertan azterketaren atalean adierazitako testuko ideiak garai horretako gertaera historikoekin erlazionatu beharko baitira. Ondorengo urratsak jarrai daitezke:
Testuko gaia ulergarriagoa egiten duten aurrekariak aipatu.
Testua bertan ageri den gai historiko orokorrarekin erlazionatu.
Testuan adierazitakotik atera daitezkeen ondorioak adierazi.
Testuaren egilea eta bere egoera pertsonala kritikatu.
Testua beste iturri batzuen bidez gai horri buruz ditugun ezagupenekin konparatu.
Azkenik, garrantzitsua izango da gai orokorraren testuinguruan dokumentuak duen garrantzia baloratuko duen ondorio laburra eskaintzea.

2011/11/02

2011/09/29

2011/05/26

2011/05/19

2011/02/09

Musika: entzungaiak



Ludwig van Beethoven Keverich (Bonn, 1770eko abenduaren 16a?- Viena, 1827ko martxoaren 26a), musikagile alemaniar handia izan zen.
Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da "Bederatzigarren Sinfonia", Europar Batasunak ereserkitzat hartu duena.


Johann Sebastian Bach (1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a) Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea.

Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baira kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik Schoenbergera.



Frédéric François Chopin, jaiotzez Fryderyk Franciszek Szopen (Żelazow, 1810eko martxoaren 1a – Paris, 1849ko urriaren 17a) konpositore eta pianojole poloniarra izan zen, Erromantizismoaren garaikoa.
Oso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta 17 polonesa, tartean.
1837tik 1847ra George Sand (Aurore Dudevant) idazle frantziarrarekin oso harreman gatazkatsua eduki zuen.
Parisen hil zen, Frantziako hiriburuan, 39 urte besterik ez zuela, tuberkulosiak jota.


Franz Peter Schubert (Viena, 1797 ko urtarrilaren 31 - Viena, 1828ko azaroaren 19) musikagile eta konpositore austriarra izan zen.
Gazte hil arren, oso egile emankorra izan zen, seiehun Lieder inguru, zazpi sinfonia (gehi amaitu barik laga zuena), musika liturgikoa, operak eta ganbera-musikako eta pianorako lan ugari idatzi zituen.
Bera 12. semea izan zen 14 semeetatik. Bera txikitan bizi zen Liechtentalen, Vienako herrixka batean, non bere aita irakasle bezala lan egiten zuen.
Bere musika klasikotik erromantikoko transiziotzat hartu daiteke.
31 urte zituenean hil zen.



2011/02/03

The best advertisement of the world. Urritxe institutua

3. DBHkoak egindako iragarkia ingelesez.Ea zer deritxozuen.