2010/10/05

Espainia "festaren eta dantzaren herrialdea"

The Wall Street Journal egunkariak Espainiaren aurka jotzea ez da berria; Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea egunkari horretako kontseilu editorialarekin bildu da orain gutxi herriaren irudi positiboa eman nahian. Ez du emaitza onik izan, antza. AEBtako egunkariaren webean argitaratutako bideo batek askoren haserrea piztu du. Bertan, finantza argitalpenak Espainia "festaren eta dantzaren herrialdea" dela esaten du bideoa hasi baino es eta "Europako Lehman Brothers" dela gaineratzen du.

Herritarren, politikarien eta ekonomialarien testigantzak jaien irudiekin, sanferminetako irudiekin batez ere, eta Espainiako ekonomiari buruzko datu negatiboekin uztartzen ditu bideo-erreportajeak. Oro har, Espainia "dantza eta panderetaren herria" bezala erakusten du kazetariak, eta segundo gutxi batzuk erabiltzen ditu (17. minutuan) "Bilbok egoerari aurre egiten jakin du" esateko.

"Cutting Back: Spain Hits Hard Times" (Murrizketak: Espainiak garai gogorrei egin behar die aurre) izenpean, langabeziaren eta higiezinen burbuilaren gaiak jorratzen ditu eta honako galderarekin ematen dio amaiera bideoari: "'Espainia herrialde oso handia da erortzeko edo herrialde oso handia da salbatzeko?".

No hay comentarios:

Publicar un comentario