2010/03/22

la cuadrilla

enpresak erizpide ekonomikoagatik bakarrik oinarritu daitezke?
Berdin da enpresa publikoa edo pribatua izatea?

2010/02/22

gauzen historia

Gauza guztiak, sortu egiten direnetik, salmenta eta erabileraraino, gure bizimoduan eragina dute nahiz eta guk jakin ez...





2010/02/08

publizitatea

Lana entregatzeko gunea. Iragarki ezberdinak aztertu

2010/02/06

bob marley

Bob Marley, reaggearen irudia

Robert Nesta Marley, Bob Marley izenez ezaguna, 1945eko otsailaren 6an jaio zen, Nine Milen, Jamaika iparraldeko herri txikian. Ezin zuen imajinatu musika munduan XX. mendeko mito bihurtuko zenik.
Rastafari erlijioak eragin handia izan zuen Bob Marleyrengan. Bibliako profeziak, filosofía naturista eta nazionalismo beltza nahasten ditu erlijio horrek. 1930ean, Ras Tafari Makkonen Etiopiako enperadore izendatu zuten, eta, horrela, Haile Selassie izena hartu zuen. Antzinako profezia baten arabera, errege horrek zurien nagusitasunetik askatuko zuen arraza beltza. Profezia hori sinesten zuten jamaikar ugarik euren erlijio berriaren ordezkari izendatu zuten

2010/02/01

Pelikula ikusi ondoren erantzun galdera hauei:
1.- bilatu sistema totalitarioen ezaugarriak pelikulan
2.- 3 pertsonai aukeratu eta euren ezaugarriak aipatu
3.- Eritzi pertsonala.


2010/01/26

aurkezpena

Gaur egungo antropologiaren inguruko ikerketek adierazten dutenez, gizakia beste animaliengandik bereizten duten zenbait elementuren artean sormena, abstrakzioa eta irudimena bezalako gaitasunak dira. Horiek guzti horiek dira, hain zuzen ere, arte deitu izan den ekimenaren jatorrizko tresna batzuk.
Horretaz aparte, jakina, sormenezko lanez gain (musika, poesia, pintura, eskultura...), bestelako akuiluek eragina izan dute kulturaren historian zehar. Hortxe ditugu, besteak beste, elikagaia lortzeko beharra, inguru geografikoak eragiten dituen erantzun kultural ezberdinak, erlijioak edo izpiritualtasunak bultzaturiko ekarpenak, unean uneko botere politikoak edo ekonomikoak beren alde lerratutako erantzunak, etab. Hau da gure historia osatu duten elementu batzuk.

Nire helburua blog honetan ikasle eta irakasleentzat materiala ipintea da; arte, historia zein musikakoa, denon artean euskeraz dagoena gehitzeko, eta ezdaugoena beste hizkuntzetan ikusi gero egokitzeko.