Gaur egungo antropologiaren inguruko ikerketek adierazten dutenez, gizakia beste animaliengandik bereizten duten zenbait elementuren artean sormena, abstrakzioa eta irudimena bezalako gaitasunak dira. Horiek guzti horiek dira, hain zuzen ere, arte deitu izan den ekimenaren jatorrizko tresna batzuk. Nire helburua blog honetan ikasle eta irakasleentzat materiala ipintea da; denon artean euskeraz dagoena gehitzeko, eta ez dagoena beste hizkuntzetan ikusi gero egokitzeko.
2015/02/25
2015/02/23
Identitatea eta emozioak
1- IDENTITATEA ETA BESTETASUNA Identitatea eta bestetasuna osagarriak diren bi kontzeptu dira. Marg Augé antropologoak esaten duenaren arabera, “Ez dago identitaterik bestetasunik gabe”, hau da, hitz hauekin adierazi nahi duena zera da, beste pertsonen presentziarik gabe norbera benetan dena identifikatzeko eta errekonozitzeko gaitasunik ez dagoela bestenganako berdintasunak eta desberdintasunak ezin direlako ezarri. Identitatea : Pertsonak bere buruarekin duen berdintasuna adierazten du, duen izateko modua , bere berezitazunekin. Hala ere, horren kontzientzia izateko besteen presentzia behar da. Pertsona baten definizioaren barruan dago bestea ez izatea. Eta besteenganako berdintasunez eta desberdintasunez kontzientzia hartzen duen neurrian, persona berak bera dena eta ez dena ezagutu ahal du. Pertsonaren nortasuna apurka apurka eta progresiboki eratzen joaten da norbera eta bestearen arteko kontrajarpena ematen den neurrian eta horren kontzientzia hartzen doan neurrian. Bestetasuna : Norbera denaz aparte desberdina den bestearen kontzientzia izatea eskatzen du, norberaren ikuspegia ez den beste ikuspegiagatik aldatuz , beste ikuspuntu bat aurkeztuz eta munduaren ikusmolde, interes edo ideologia desberdin batzuk kontuan hartuz Bi kontzeptu hauek ezinbestekoak dira gizakiak bere buruari buruzko ikuspegi errealista eta benetakoa izan dezan, baita beste pertsonei buruzko irudia sortzeko ere. Hala ere bestea zer den identifikatu ahal izateko beharrezkoa da norberaren ikuspegia alde batera uztea eta bestearen ikuspegian jartzea, aurriritzirik gabe eta haren sinismenak sentimenduak edo ezagupenak kontuan hartzea. Elkarrizketa , besteenganako hurbiltasuna eta elkarren arteko ulermena funtsezko faktoreak dira prozesu honetan. Jarrera hau baldintza beharrezkoa da Giza-eskubideak modu eraginkorrean praktikan jartzeko eta diskriminazioa, ukapen erlazioa eta bazterketa saihesteko.
2- IDENTITATE PERTSONALA Pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina da. Munduan ez daude berdin berdinak izango liratekeen pertsonak. . Beraz, besteenganako berdintasunak eta desberdintasunak eman arren, identitate pertsonalaz ulertzen dena zera da, pertsonari lotuta egongo litzatekeen ezaugarri eta berezitazunen multzoa. Ezaugarri pertsonalak dira identitate bakoitza osatzen dutenak, pertsonari persona hori izaten egiten diotenak. Ezaugarri multzo hori kanpora proiektatzen den neurrian besteek errekonozitu ahal dute izate partikular eta konkretu bati lotuz eta persona identifikatuz. Identitate pertsonalak funtseko lau ezaugarri ditu eta hurrengoak dira :
1- Egonkorra da : Gizakiaren bizitzan zehar eboluzioa eta garapena eman arren jarraitutasun bat ere ematen da norbere buruarekiko. Pertsonarengan hainbat aldaketa eman daitezte, bere existentzian eta bere nian aldaketa fisikoak zein psikikoak edo beste motatako aldaketak maila desberdinetan etengabe emango dira. Hala ere, zerbait aldatu ahal izateko zerbait mantendu behar da.
2- Mundu bati lotuta dago : Identitate pertsonala ez da aldez aurretik determinatuta dagoen zerbait. Identitate pertsonala eratzen joango da pertsona mundu batean kokatuta dagoen neurrian eta mota desberdinetako taldeekiko harremanez baldintzatuta egongo da. Ezagutzen dugun mundu honek eta honi lotutako baldintzapen historiko, sozial, ekonomiko, ideologiko eta kulturalek osatzen gaituzte.
3- Gizakien arteko harremanetan berresten da : Identitatearen osaketan gurasoekin, lagunekin eta persona eta talde desberdinekin mantentzen ditugun harremanak oso garrantzitsuak dira. Hauen eraginez pentsatzeko era, izateko modua eta munduarekin eta pertsonekin harremanetan jartzeko era berezia emango da. Harreman horiek eta talde horien eragina eman ezean nia beste bat izango litzateke. Beraz, persona testuinguru sozialaren emaitza da . Harreman hauek osatzen gaituzte.
4- Gizartearen nahiz persona beraren ekintzaren emaitza da : Identitate pertsonalaren eraketan testuinguru soziala garrantzitsua bada ere, gizarte konkretu baten emaitza garen neurrian, pertsonak ere parte hartzen du bere identitate pertsonalaren eraketan. Besteen eragina izan arren, eragin horiek modu pertsonalean bizi izango dira. Gizakia librea da, erabakiak hartzeko gaitasuna du,baita eragin horien aurrean erantzuteko aukera ere. Beraz, gizakiak berak sortzen dituen ekintzek ere eragina izango dute bere identitatearen eraikuntza.
.
ADIMENA, SENTIMENDUAK ETA EMOZIOAK Pertsona baten adimena faktore edo aldagai desberdinez eratuta dago, esate baterako, arreta, behaketa gaitasuna, oroimena, ikaskuntza, gaitasun sozialak…. Faktore guzti hauen laguntzaz gizakia munduari aurre egiten dio. Eguneroko bizitzan ematen diren gertakariek pertsonaregan sentimenduak eta emozioak sortzen dituzte. Segun eta zer nolako asmoak, helburuak, motibazioak ematen diren gizakiarengan, gertakari horiek erreztu edo ostopatu ahal dute gure bizitza. Animatzen gaituzten gauzak daude, baita desatseginak direnak ere. Beraz, sentimendu eta emozio horiek positiboak edo negatiboak izan daitezke. Emozio negatiboak ongizatea eta zoriontasunerako traba bat dira; kontrakoa gertatzen da emozio positiboekin, ongizatea bultzatzen dutelako. Sentimendu positiboek elkarbizitzaren alde egiten dute. Horregatik hauei buruzko gogoeta komenigarrria da. Oso inportantea da norberaren eta beste pertsonen emozioak identifikatzea, negatiboak direnak koltrolpean izateko eta positiboak direnak bultzatu eta sortzeko. Guzti hau praktikaz ikasten da eta bere garrantzia du, arazo sozial askoren prebentzioan.
SENTIMENDUAREN ETA EMOZIOAREN ARTEKO DIFERENTZIA Sarritan “sentimendu” eta “emozio” hitzak sinonimo bezala erabiliak izaten dira eguneroko bizitzan. Hala ere, beraien arteko desberdintasuna ezartzeko aukera dago. Emozioa : Organismoaren egoera konplexu baten bidez defini daiteke. Funtsezko ezaugarria “kitzikadura” edo “asaldura” da. Emozioak erreakzio afektiboak dira, bat-batekoak gutxi gorabehera, gertakizun garrantzitsuak ematen direnean. Iraupenaren aldetik, segundu batzuk edo haibat ordu iraudu ahal dute. Alde fisikoari Sotuta dago emozioa eta laburra eta bizia izaten da. Nahigabekoa izaten da edo gutxi kontrolatua. Sentimendua : Emozioen alde subjetibo edo kognitiboa da. Sentimendua egonkorragoa eta iraunkorragoa da emozioa baino. Kontrolagarriagoa eta arrazionalagoa da emozioa baino.
3-PERTSONA ARTEKO HARREMANAK ETA BIZIKIDETZARAKO GAITASUNAK Elkarren arteko harremanak zuzentzerakoan gaitasun sozialek oso garantiza handia dute.
GAITASUN SOZIALAK : Pertsona arteko eginkizun bat modu egokian egiteko beharrezkoak diren jokabide edo gaitasun sozial zehatzak. Gaitasun sozialak ez dira nortasunaren ezaugarriak, ikasitako jokabide batzuk baizik . Martxan jartzen diren jokabideak dira beste pertsona batzuenganako elkarekintza ematen denean. Gaitasun sozialen artean hurrengo hauek dira garrantzitsuak diren batzuk : a-komunikazioa, : eguneroko bizitzan gehien erabiltzen den gaitasun soziala da; b- Hala era, badaude beste batzuk bizikidetza baketsurako oso garrantzitsuak direnak ere : beldurra kudeatzen jakitea, eskerrak ematea, negoziatzea, mesede bat eskatzea, barkamena eskatzea, porrotari erantzutea, presioei aurre egitea… Egunak joan egunak etorrri, jarrera horiek eta beste batzuk kudeatzen dakien pertsonak harreman sozialei heldutasunez aurre egiten dakiela esan genezake. Bizikidetzarako oso garrantzitsuak dira.
KOMUNIKAZIOA : Komunikazioa gehien erabiltzen den gaitasun soziala da eta Elkarren arteko harremanetan ezinbestekoa da. Komunikazioa bideratzerakoan garrantzia handia dute hurrengo komunikazio teknikak :
1- Entzunaldi aktiboa : Komunikazio prozesu ororen printzipio garrantzitsu eta zailenetako bat da entzuten jakitea. Entzunaldi aktiboak esan nahi du entzutea eta komunikazioa ulertzea hitz egiten denaren ikuspegitik. Kontua ez da soilik esaten dena entzutea, nola esaten duen baizik, sentimenduak, ideiak….; hau da, enpatia dosi jakin bat beharrezkoa da.
2- Enpatia : Besteen emozioak aktiboki entzutea “besteen lekuan egoten” ahalegintzea da eta besteen arrazoiak ulertzen saiatzea.. Besteen sentimenduak entzutea da eta jakinaraztea “jabetzen garela”, ulertzen ahalegintzea pertsona horiek sentitzen dutena.
Askatasuna dugu gure erabakiak hartzeko?
Pelikulan agertzen diren 3 pertsonai aztertu.
Gure erabakietan posible da atzera botatzea?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)