Gaur egungo antropologiaren inguruko ikerketek adierazten dutenez, gizakia beste animaliengandik bereizten duten zenbait elementuren artean sormena, abstrakzioa eta irudimena bezalako gaitasunak dira. Horiek guzti horiek dira, hain zuzen ere, arte deitu izan den ekimenaren jatorrizko tresna batzuk. Nire helburua blog honetan ikasle eta irakasleentzat materiala ipintea da; denon artean euskeraz dagoena gehitzeko, eta ez dagoena beste hizkuntzetan ikusi gero egokitzeko.
2014/04/16
2014/04/10
PatriciaRyan
Gure hizkuntza maitatzea eskatzen digu bideo honetan Patricia Ryan irakasleak. Sortzez Ingalaterrakoa bada ere, azken 30-40 urteetan ingeles irakasle aritu da arabiar golkoko zenbait herrialdetan. Egun, Dubaiko Zayed unibertsitatean ari da lanean, eta Zuzenbidean master bat ikasten ari du. TED ekimenaren eskutik, hizkuntzen galeraz eta ingelesaren negozio izugarriaz mintzo zaigu, hainbat galderei buruz pentsarazteko. Euskarazko azpidatziak Elearazi blogeko kideek prestatu dituzte.
The Weight of Chains (Basque)/Kateen zama (euskara)/Težina lanaca (baski...
Dokumental honek, Mendebaldeko sektore hegemonikoen ohiko ikuspegi ofizialaz kanpoko bestelako begirada bat eskaintzen digu.
Boris Malagurski zimemagile serbo-kanadiarrak (Serbiako Subotica hirian 1988an jaioa, gaur egun Kanadan bizi da) Jugoslaviako Errepublika Sozialista Federalaren desagerpenaren eta ondorioz piztu ziren guden inguruan eginiko dokumentala da "KATEEN ZAMA". (Serbieraz: "Težina lanaca"; ingeleraz: "The Weight of Chains").
Bideo honetan azaltzen den legez, jugoslaviar herriak ez ziren gudara destinatuak, ez eta beste herriak baino basatiagoak edota indarkeriara emanagoak. 90ko gudak pizteko arrazoia, 1945ean Titok sortutako Jugoslavia Sozialista, Estatu nazioanitz eta oparoa desegitea izan zen. Desegite hori nazioarteko interes pribatu eta korporatiboen interesendako operazio bat izan zen, eta eklkarrenganako gorrotoaren agerpena, amomnkomuneko ondare honen desegitearen ondorioa. Bestealde Mendebaldeko potentzia eta instituzioen (EB, NATO, NDF, Munduko Bankua) interbentzio politiko, militar eta ekonomikoa; herri horien arteko bakea bermatzeko baino, herri horien kolonizazio ekonomikoan sakontzeko helburuarekin egin izan da.
Ivo Andrić Elkarteak, Jugoslaviar Herriekiko Adiskidantzarako Euskal Elkarteak, euskararatu du dokumentala. Eskubide guztiak Boris Malagurskirenak dira. "Solidaritat amb Sèrbia des de Catalunya" elkartean laguntza jaso du.
2014/04/09
Kapitalismoa, maitasun istorio bat
Michael Moore zinemagilearen 2009ko dokumentala. Filmak AEBetako 2007-2010 arteko finantza krisialdia hartzen du gai nagusitzat, eta kapitalismoaren ezaugarriak ditu aztergai.
2014/04/07
20 urte Ruandako genozidioa gertatu zela
Nazio Batuen Erakundearen arabera, munduan inoiz jazo den genozidiorik handiena izan zen Ruandakoa. 1994ko apirilaren 6an hasi zen, Juvenal Habyarimana presidentea hil eta ordu gutxira. Kigaliko aireportura iristear zela, bi misilek presidentearen hegazkina jo eta hil egin zuten.
Habyarimana 1973an heldu zen agintera, estatu kolpe bat jota. Hutu etniakoa zen (Ruandako etnia garrantzitsuena) presidentea, eta hutuek Ruandako Fronte Abertzaleko kide ziren tutsuei egotzi zieten hilketa.
Hutu eta tutsi etnien arteko ezinikusia aspaldikoa zen. Nekazaritza zen Ruandako ekonomiaren oinarri, eta gizarte sistemaren barruan, tutsiak jauntxo feudalen parekoak ziren XVI. mendetik; hutuak, berriz, haien morroi.
Tentsio giro horretan, beraz, Habyarimanaren heriotzaren berri jaso zutenean, hutuek tutsien aurka jo zuten, eta gizonezkoak, emakumezkoak, haurrak zein edadetuak hiltzen hasi ziren. Nazio Batuen arabera, milioi erdi emakume bortxatu zituzten. Sarraskiak apiriletik uztailaren hasierara arte iraun zuen.
Egoera jasanezin horretan, tutsiak Ruandako Fronte Abertzalean bildu ziren Paul Kagameren gidaritzapean, Kigali hiriburua hartu zuten 1994ko uztailean, eta euren gobernua ezarri zuten. Jasandako guztiaren ordainetan, genozida hutuak jazartzen eta hiltzen hasi ziren. Ruandak zortzi milioi bizilagun zituen, eta sarraski hartan, fosa komun erraldoi bat bihurtu zen herrialde osoa.
Milioi eta erdi ruandarrek, batez ere hutuek, Kongoko Errepublika Demokratikora (Zaire izena zuen garai hartan), Tanzaniara eta Burundira alde egin zuten. Zaireko Goma eta Bukavu hiriek 1,2 milioi errefuxiatu hartu zituzten 48 ordutan. Bizi-baldintzak negargarriak ziren, eta horren guztiak kolera, meningitisa eta beste hainbat gaixotasun ekarri zituen.
Fronte Abertzalearen gobernuak Kigali eta ia herrialde osoa hartu zuen, herrialdera itzultzeko eskatu zien errefuxiatuei, eta aldi berean nazioarteari auzitegi bat eratzeko eskatu zion, hutuak epaitzeko.
1994ko uztailean, Ruandako Fronte Abertzaleak, herrialde osoa kontrolpean hartuta, batasun nazionaleko gobernu bat eratu zuen. Fronte Abertzaleko burua, Paul Kagame tutsia, presidenteorde hautatu zuten, presidenterako Bizimungu aukeratu zuten, hutuak ere gobernuan ordezkatuta egon zitezen.
1994ko azaroaren 8an, NBEko Segurtasun Kontseiluak genozidioa ikertzeko ardura zeukan Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren estatutua onartu zuen. 1998ko irailaren 2an, auzitegi horrek genozidio delituaren errudun jo zuen Jean Paul Akayesu alkate ohia.
Bestalde, Ruandako Gobernuak Auzitegi Gorena eratu zuen, atxilotuta zeuden 55.000 pertsonak epaitzeko. Pasteur Bizimungu presidenteak, delituaren arabera, hainbat taldetan banatu zituen presoak (genozidioaren buruak, gorrotoa zabaltzeaz arduratu zirenak, aginduak bete zituztenak...) eta modu desberdinean epaitzeko agindu zuen, atxilotuen artean umeak zeudelako.
2014/04/03
Suscribirse a:
Entradas (Atom)